2012/02/29

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu sariduna, Victor Delgadok bi lagunentzako afaria irabazi du Gernika jatetxean. Hirurogeita zortzi erantzun jaso ditugu eta erantzun guztiak zuzen emanda berrogeita zazpi izan dira.
Oraingoan zorterik izan ez baduzue, ea martxokoan duzuen. BOLIÑA Barria jatetxeak emango du hurrengo saria.

2012/02/24

Biharko irteerarako triptikoa, labetik atera berria



Hona hemen "labetik atera berria" biharko irteeran banatzeko Iratxe Uriguenek prestatu digun triptikoa. Irteerara zoaztenok bertan jasoko duzue paperean, baina oraingoan joan ezin zaretenok, hurrengo baten lagunekin ibilaldi hau egin dezazuen, hemen har dezakezue.
Biharko eguraldi ederra aginduta dago; beraz, atera nagiak eta goizeko 9:00etan puntual puntual udaletxearen aurrean ikusi nahi zaituztet, oraingoan ez duzue ez etortzeko aitzakiarik.

2012/02/22

karnabal martitzenean "marro" jantzita

Dantza ikastarokook, aurton ere, haratuste martitzenari antza emateko, marro jantzi eta dantzan ez ezik trago batzuk ere hartu genituen.
Nor da nor?

Oharra: Sobran geratu zen kajako diruarekin hurrengo klaseetarako ura erosiko dugu.

2012/02/21

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Bete eta sartu kultur etxean dugun buzoian 25a baino lehen. Lagun birentzako afaria Gernika jatetxean irabaz dezakezu.

2012/02/18

mendi irteera, otsailaren 25ean

Otsaileko irteera 25ean egingo dugu. Gernika_Lumotik Fruizera oinez joango gara, 15 km. Joan nahi duenak eman dezala izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2012/02/13

Irrintziak edo zantzoak, hitzaldia

Amaia Garciak irrintzi edo zantzoen gainean batu duen informazioa ondo baino hobeto azaldu zigun aurreko astean eman zigun hitzaldi-solasean. Han batu ginen 30 lagunok, ordu eta erdian, gustura egon ginen, gozatu egin genuen.

Globo batekin, arnasketa nola egiten dugun eta nola egitea komeni den azaltzen.
Definizioak, sinonimoak, jatorria, erabilerari buruzko aipamenak,...
Jendea Amaiak zer esango, adi-adi.

Hizlariak ondo beteta ekarri zuen maleta (ordenagailua, zahatoa, puxika, uraren boteila, ...)
Esperiometria egiten, ...
Pablok, oso ondo erakutsi zigun adarra jotzeko ere arnasa zeinen garrantzitsua den.
"El desfiladero de la muerte" "Mac Giver", ... pelikuletan nolako irrintziak agertzen diren entzun genituen.
Denok batera irrintzika; batzuentzat bizitzako lehen irrintzia izan zen.
Batzuek jakin dakite hauspoa erabiltzen, gero!
Honaino eman zuen hitzaldiak. Ai,ai,ai,ai,iiiiii,ai,ai,ajai,ajai, ajai,ji.!

2012/02/10

Gernika-Lumo elurpean

Euskal Herriko beste herri batzuetan gertatu den moduan, Gernika-Lumon ere elurraren bisita izan dugu. Hona hemen ostegun goizean Pasialekuko gure magnolioa zurituta.
Asteazken eguerdi ostean, Eria Barrena ere zuri-zuri. "Elurra teilatuan, zakua lepoan, ibili beharko dogu aurtengo neguan, ..."

2012/02/07

Berbalagunkideak Euskadi-Nafarroa Duatloian sarituak

Gernika-Lumoko gure Berbalagunkideak, Inma Ruiz eta Silvia Hermida, saritu ditu Euskadi-Nafarroa Duatloi zirkuituak. Garaikurrak eta bazkari ederra eman zieten Donostiako Amara hotelean. Gora gure kirolariak!
Ekinez gero gure helburuak lortzen dira, ezta?
ZORIONAK bioi.

Irrintziak hitzaldirako gonbidapena


Euskal ohiturak eta
kultura helburu,
hitzaldi berezi bat
antolatu dugu.
Irrintzi eta zantzo,
aseko zaitugu.
Zatoz eta gozatu
eztarri ta buru.

Antolatu dugun "Irrintziak eta Zantzoak" hitzaldirako hemen duzue gonbidapena. Erdu eta gozatu.
Zahatoa ere Errioxako ardoaz han izango dugu.

2012/02/03

HITZALDIA: Irrintziak eta Zantzoak

Otsailaren 9an, ostegunean, hitzaldi-solasa izango dugu kultur etxean. Iluntzeko 19:30ean. Karteleko koplak dioen moduan "zatoz eta gozatu, eztarri eta buru"

2012/02/02

"Ezetz jakin" lehiaketa, urtarrileko irabazlea

Urtarrileko irabazlea Gorka Etxebarria izan da. Segundo Olaeta Musika Eskolako irakaslea da bera, eta bigarrenez irabazi du saria Berbalagunek antolatzen duen lehiaketan. Lezama jatetxeko Estibaliz Lezamak lagun birentzako afarirako txartela eman dio, berak nahi duenean afari berezia jateko.


Oraingoan 75 erantzun jaso ditugu gure buzoian eta horietatik guztietatik 61k ondo erantzun dituzte galdera guztiak.


Otsaileko lehiaketa dagoeneko kalean dago eta Gernika jatetxeak emango du hilabete honetako saria.
Ikusi 2012-02-03an HITZAn ateratako berria eta Oizmendi telebistak emandako berria.