2015/10/30

Mendi irteeran ateratako argazki batzuk

Larunbat goizean, Ziortza Gernika egin genuen, Done Jakue bidearen zatitxoa (18,5km). Majo engainatu gintuzten "Txikik" eta Iratxek; Pinotxoren moduko sudurra hasiko zaie.
35 lagun batu ginen elkarrekin goiza emateko. Bateren bat berandutxu heldu omen zen autobus geltokira eta autobusak alde egin omen zion. Nor izan ote zen?
Artzubi zubiaren gainean ateratako argazkia.
 Munitibarren, Leireren baserrian hartu genuen ostatu.
Jon Mikelek eta Arantzak salda beroa, ogia eta pastela eskaini ziguten. Hurrengoan be, gu joateko prest.

 Etarte dotorea gero!
Gure umea, atsedenaldian.

Oharra: Argazki gehiago ere, baditugu; beraz, astia dugunean jarriko ditugu hemen ikusgai.

2015/10/23

Bihar, mendian banatuko dugun triptikoa


Biharko irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik, etortzerik ez baduzue, hurrengo baten zeuon ingurukoekin egin dezakezue. Jaso hemendik eta bertako jarraibideei kasu egin, eta Done Jakue bide zati hori egingo duzue, Ziortzatik Gernika-Lumoraino.

2015/10/21

Mendi irteera 24an

Hasi gara, hasi gara. Larunbatean egingo dugu ikasturteko lehenengo irteera. Goizeko 9:00etan autobus geltokian elkartuko gara Ziortzaraino joateko. Handik Gernikaraino etorriko gara. Oraingoan 16km. izango dira.
Eman izena lehenbailehen, autobusean kopuru mugatua baino ez da sartuko-eta.

2015/10/15

2015-2016 ikasturtea hasi dugu

Gaur aurkeztu dugu 2015-2016 ikasturtea. Berrikuntzaz beterik daukagu. Eman izena lehenbailehen, eta hasi euskera sozializatzen! Erabili euskera lotsarikgabe.

Ikusi  Busturialdeko Hitzan Gernikako Berbalagunen gainean idatzitakoa:
https://busturialdea.hitza.eus/20 15/10/15/eskaintza-indartuz-dator-berbalagun-gernika-lumora/