2010/01/22

Mendira irteera



Ikasturteko lehenego irteera hau erraz-erraza dela dio "Txiki" gure gidariak.

Irteera goizeko 9:00etan izango da. Ibilaldiaren ondoren, hamaiketakoa izango dugu Harizpe txokoan.

BAZATOZ? BAZATOZTE? ERDU! ! !

2010/01/18

AEK eta UPV-EHUren arteko hitzarmena



AEK mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun, ...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte. Adostutakoa honakoa da:

. Unibertsitateko ikasleen zeregina: mintzapraktika egitasmoan dauden euskaldun berriekin astean ordu batez elkartzea eta euskara ikasleei laguntzea ikasprozesua amaitzen. Egitasmo hauek mintzataldeetan antolatzen da, unibertsitateko ikasleak bertan integratuko lirateke eta laguntzaile papera beteko lukete. Orotara 45 ordu, hau da, 3 kreditu.

. Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duten ikasleei euren espediente akademikoko aukera askeko kredituak lortzeko aukera emango lieke.

. AEKren Praktika Zerbitzua berriz, ikasle horien jarraipena eta ebaluazio txostena egiteaz arduratuko litzateke.

Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Gernikako AEKra.

2010/01/12

Dantza ikastaroa



Hona hemen egingo dugun ikastaroa iragartzeko atera dugun kartela. Urtarrilaren 19an, asteartean, hasiko da eta 20:15etik 21:15era izango da, Pasialekuan. Irakasleak Zirats Atxikallende eta Leire Martiartu izango dira. Parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dute matrikula gisa.

Kirola egiteko, lagun berriak egiteko, euskara praktikatzeko eta neguan berotan egoteko modu hoberik ezagutzen duzue ala?

Izena ematea pentsatuta badaukazue, lehenbailehen eman, oraingoan plaza mugatuak izango direlako.

Non eman behar da izena? AEKn, Aita Villasante Udal Euskaltegian, Busturialdean Euskeraz Bizi taldean edo Udaleko Euskera sailean.

2010/01/07

Abenduko "Ezetz jakin" lehiaketaren irabazlea


Abenduan burua bestelako gauzetan eduki arren (Olentzero, opariak, afariak, oporrak, ...), berrogeita hamasei lagunek hartu du parte lehiaketan eta zozketa egin ondoren, irabazlea Kepa del Olmo izan da. LURRA jatetxe begetarianoan lagun birentzako afaria izan da oraingoan saria.
Kultur etxeko areto nagusian kuadroz inguraturik, saria jasotzeko uneko argazkian: Euskera zinegotzia Idoia Fernandez, Kepa Karakuel Busturialdean Euskeraz Bizi taldekoa, Saioa Martinez de Arenaza LURRA jatetxe begetarianoko nagusia, irabazlea Kepa del Olmo Maren alabarekin, Busturialdeko AEK-ko zuzendaria den Igone Olabarria eta Pili Ibarra BERBALAGUN teknikaria.
Urtarrileko lehiaketa martxan dugu jadanik; beraz, lehenbailehen jaso orria eta lagun artean, familian edo klasean erantzunak topatu eta saiatu betetzen zeu izan zaitezke-eta hilabete honetako irabazlea.