Pages

2010/03/28

MENDI IRTEERA 2010-03-27

Bezperan "barikutxua" egin arren, batu ginen 47 lagunok goizeko 9:00etan prest geunden irteerari hasiera emateko.
Ibilbidea: Gernika-Ajangiz-Arabieta-Trama-Arribaltza-Amillaga-Lumo-Gernika
Gizonezkoak harrituta utzi genituen, taldearen erdia baino gehiago andrazkoak ginen-eta; mendia ere errebeindikatzen hasi ote gara ba?
Kukuaren kantua ez genuen entzun; ez ote da etorri oraindino?
Ondo ilustratuta itzuli ginen etxera, zenbat kontu, istorio, triptikoko azalpenak eta ikuskizun izan genuen baina!
Geure argazkilari profesionala New Yorken badago ere, ez ginen argazkirik gabe geratu; gurekin lehenengoz etorri zen Mikelek hainbat argazki atera eta bidali dizkigu. Eskerrak argazki digitalaren aroan bizi garena, bestela ezin izango genuke honenbeste argazki ordaindu.
Hona hemen atera genituen argazkitariko batzuk:

Ajangizen atera genuen taldearen argazkia.





Triptikoak banatu ziren.

Ajangizko emakumeek egindako murala.







Ajangiztik Arabietarantz.

















Kontu kontari aurrera.







Arabieta aldean.








Arana auzoan errepidea gurutzatu,......







...gurutzatu,...








amaitu da ilara? denok gaude?









Arana auzotik.









Mikiene errekaren ondotik...












Gaurkoan ahateak ditugu ongi etorria ematen. Kua-kua,..., egun on!








Ikurriña da? Artistaren bat ibili da hemendik ere.



















Santos Txirenes baselizaren aurrean geldiunea, zergatik da ezaguna? Bertako batek egin omen zituen irudi guztiak.















Nolako santuen irudiak dauzka barruan ba? Baten batek jakin du apostulu batek ez duela bizarrik.








Eskatu eta giltzduna etorri zitzaigun, beren beregi, gu barrura sartzeko.





















Irudi asko daude barruan, horietariko batzuk honako hauek. Gehiago ikusteko urtean behin bertan egiten den jaira joan beharko duzue.















Denak ez daude basezila barruan, sinismenik ez dago ala neskak?




Hori martxa, hori! Zer Maite, ezkertiak gara ala?

























Hau bai baseliza dotorea! Oraintsu berriztuta dago Amillaga.












Aldats gogorrena igo ondoren atsedenalditxoa merezi dugu, ezta Eneritz?








Harri horren konturik inork ez zigun kontatu. Zer da hori Ani edo Fernando, Estelaren bat? kontatu, kontatu.









Iturri horren inguruan ere, ez dakigu ezer; nork kontatuko digu, Torrek, Orkonek edo Alvaritok?














Zamudiotik, Etxebarritik, Ajangizetik, Gernikatik, Lumotik..., internazionalak gara gu.














Bagoaz txiri-txiri Lumorantz.













Argazkia iluntxu badago ere, argi ikus daiteke Lumoko eleizako erlojuan 12:00ak direna. Bederatzietan irten eta hemen geratu, han jezarri, bestea ikusi edo entzun eta hiru ordutan Lumon. Hau marka!








Aixerrotazpiko txokoan eskuak zabalik hartu gintuzten.











Kanpoan mahai ederraren gainean, zer jan eta zer edan ez zen falta izan, galdetu bestela Manuri eta Rosa Mariri.











Mama goxoa,
Mama goxoa,
edango neukela
beterik basoa, klink














Txokoko arduradunak medikuari eta txirrindulari ohiari azalpenak ematen.














Batzuk barreka eta bestea negarrez, zer gertatzen da ba?
Hara kontua zer zen, kontortsionista hau nekatu gabe dago. Horrenbeste kilometro egin eta gero, hain agil zelan dago ba?
Lumoko Kaltzadatik behera.

"Sierra karreras"ak badatoz. Txokoan dena garbi utzi duzue?
Fito ere halako etxe baten bizi da, zeinetan ez badakizue jarri etxe aurrean eta atoan igarriko duzue.
"Campos Eliseos" ere ez hain dotorea!
Hemen gure gidariak denoi agur egiten. Eskerrik asko ibilaldi zoragarri hau prestatu duzuelako.
Hara zelako fruituak ematen dituen Gernika erdian dugun azeitunondo dotore horrek. Ezetz jakin zein kaletan dagoen.




Zibilizaziora etorrita, derrigortu egin zuten berriro gure kontortsionista oholtza gainera igo eta erakustaldia egitera. Hemendik "salto a la fama" emango duzu zuk.

Oharra: Hurrengo irteera apirilaren 24an egingo dugu. Sasoiz jasoko duzue informazio zehatza.

2010/03/24

MENDI IRTEERA

Datorren zapatuan, martxoaren 27an, hileko irteera egingo dugu. Nora? Beheko kartelean daude adierazita behar dituzun zehaztasun guztiak. Klikatu kartelaren gainean hobeto ikusteko.
Gogoratu udaberrian sartuta gaudela eta Ku-Kua, beharbada, geure artean izango dugula; beraz, sartu partikeran diru apur bat.

Erdu gurekin!!!!!!!

2010/03/20

Ongi etorri Udaberria ! ! !

Gaur, 16:38an, urtearen arorik alaienean sartu gara. Hara hamabost egunean nolako aldaketa izan duen naturak, elurpean egotetik lorez jantzita egotera pasatu da.

Ongi etorria zaite

ene udaberri maite,

zure lurrin atseginak

izadia digu bete.

Ea nork hobetzen duen kopla hori. Ezetz ausartu beste kopla bat egiten!

2010/03/13

MENDIRA IRTEERA

GERNIKA-LUMO-KOSNOAGA MENDIA-ERRIGOITI-SANTA LUZIA-GERNIKA
"Xinthia, Ziklogenesis Lehergarria" zegon iragarrita, baina ez dagoenez BERBALAGUNkideok beldurtuko gaituen ekaitzik, han joan ginen ausartenok (32 lagun) mendirik mendi, eta arazorik gabe burutu ahal izan genuen otsaileko mendi irteera.
Paraje zoragarriez gozatu ondoren, 12:30etarako Gernikan ginen bueltan.

Hara zelako argazkiak atera genituen:

Talde horretan berandu heldu ziren batzuk falta dira, nortzuk? Jabi eta Marian.
"Cuatro Bancos"etik Gernikara begira, polita ezta?

Lumon, labaderoa konpondu egin dute eta giltzapean dagoenez ezin izan genuen ikusi. Noiz zabaltzen duten nork daki? Iturria 1884an egindakoa dela jartzen du plakak. Atzo goizekoa, ezta?
1051koa dugu LUMO lehenengoz aipatzen duen idatzizko dokumentua.

Neskak, kubatak egin behar dituzue ala? Bai, badakit limoiak hartzeko baimena eskatu zenutena!
Torreren azalpenak tokatzen dira orain. Ea Torre, zer diozu? Phorzeimekoek, hemen egon zirenean, jarri zituztela arbolan dagoen moduko plakak Gernika inguruetan?
Zenbat auzo dituen Lumok gero!


Bagoaz Kosnoagarantza.

Erromadak zabaldu eta barrura; kontuz minik hartu barik eta azkenak itxi erromada. Baten batek estropozu egin eta behera jausi zen. Eskerrak ezer apurtu ez zuena. Nor izan zen bilin-bolaka ibili zena? kontatu, kontatu..
Beste erromada bat zabaldu eta itxi, aurrera neska-mutilok! Kosnoaga gaina hortxe bertan dugu.

Hara nolako panorama ikus daitekeen Kosnoaga gainetik Urdaibaiko zati handi bat: Foru, Kortezubi, Arteaga, Ibarrangelu, hondartzak, padura, kantera, Ereño Zahar, Atxarre, ...
Lumo atzean utzi eta Errigoitirantza.
Zaldiak ere geuri begira dauzkagu; zein arrazatakoak diren badakizue?
"Ur deposito" dotoreagorik inon bai? Argazkiko batzuek horko kontu franku dakite.
Madalen Aurrekoa agroturismoko Elenari bisitatxoa egin genion. Ikuspegi ederra dute hortik, bai horixe!

Errigoitiko Eleizalde auzoan "kopotxua" egin, ur apur bat edan, eta bideari ekiteko moduan jarri ginen.
Bilikarioa albo batera utzi eta bide politago batetik eraman gintuen Txikik.

Bidaguren auzotik behera.
Geldi hor! argazkia atera behar dugu-eta.

Gernikako Mikiene baserria da han beheko trokan agertzen dena; errekak berak ematen dio izena.

Gorantza baino beherantza errazago, ezta?
Santa Luzia auzoan eraikitzen ari diren etxe batzuk dituzue horiek, zortziehun etxebizitza inguru. Ezagutu ere ez dugu egiten orain paraje hori.

Santa Luzia ermita.
Lehengo Santa Luziako eskolak eta parke berriztua. Elai-Alai dantzari taldeak bere 75. urteurrenean, oroigarri bat jarri zuen Santa Luziako hariztian, Erregelak, bertako dantzari ohien oroimenez.

Oraintsura arte horko zelai horretan egin izan dira idi probak, zaldi probak,... hor zegoen probalekua. Orain non egiten dira ?
Horiena bai arrapaladea tabernara joateko, zer egarri gara ala?
Batzuentzat laburtxoa izan da ibilaldia antza. Zer Nora, gaur busti barik heldu gara, ezta?
Ani, edo zirt edo zart, norantza egin behar dugu bada?
Oharra: Gogoratu hurrengo irteera martxoaren 27an izango dela.