2015/04/29

"Ezetz Jakin" lehiaketako saria




Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria gaur goizean eman dugu. Karmele Sanchezi egokitu zaio saria. Bi lagunentzako afaria irabazi du, Bengoetxe jatetxean.
Guztira 80 lagunek bete dute lehiaketa eta horietatik erantzun guzti-guztiak ondo eduki dituztenak 32 izan dira.


Momentu bi izan ditu sari-emate horrek, argazkia atera dugunean Bengoetxekoa heldu barik egon da, berandu heldu da, eta amaitutzat eman ondoren agertu da Mikel. Argazkia berriro atera dugu, baina ordurako Udal Euskaltegiko Joana joanda zegoen.
Argazkian, AEK-ko Iratxe Garmendia, Bittor Zarrabeitia Udaleko euskera teknikaria, Mikel Bengoetxeko nagusietariko bat, Karmele Sanchez irabazlea, Joana Barandika Udal Euskaltegikoa eta Pili Ibarra Berbalaguneko dinamizatzailea.
 Honelako agiria eman diegu irabazleari eta Bengoetxekoari.
Hau da Busturialdeko HITZAk atera duena.

Hau da El Correok atera duena.

Oharra: Maiatzeko lehiaketa kalean dugu. Gernika jatetxeak emango du saria hurrengo hilabetean. 
Jaso orria, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu maiatzaren 29rako.

2015/04/27

Bakearen Doinuak eta Gernika Garretan

 Gernikaren Bonbardaketaren 78. urteurrenean Berbalaguneko irrintzilariok asteburuan lan egin behar izan dugu. Jai Alai frontoian, Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatutako jai izugarria izan zen zapatu iluntzean. Betekada itzela izan zen, hainbat eta hainbat lagun geratu behar izan ziren kanpoan sartu ezinik; mila eta berrehun sarrera saldu zituzten.

Bostehun lagun inguruk hartu genuen parte ekitaldian, besteak beste, Segundo Olaetako ikasle-irakasleek, Ross dantza taldekoek, Elai Alai dantza taldeak, Gernikako Irene Ojanguren sopranoak, Gatibuko Alexek eta Haimarrek, Andra Mari koralak eta eurekin batera beste hiru herriotako koralek ( Zornotzako bi koralak, Ondarroakoak eta Mungiakoak)
Irrintziez gain, Gernika abestia kantatzen zuten bitartean, alargunen paperean jarri gintuzten eta sentimendu handiz, hildakoen izenak esan behar izan genituen.
Domeka iluntzean, Gernika Garretan antzerkian txalapartarekin batera zantzoak, irrintziak edo ijubiak bota genituen. Euri zaparradek mela-mela eginda utzi gintuzten, baina gu ez ginen kikildu.
Gora Gernika!!!!!!!!!!!!!!!

2015/04/23

Irakurri, gozatu eta oparitu

Gaur, nazioarteko liburu eguna ospatzen dugun honetan Gernika-Lumoko liburutegiak kanpaina hau jarri du martxan. Eta Berbalagunok ehuneko 50eko deskontua izango dugu euskeraz idatzitako libururen bat erosi gura badugu. Non erabili ahal izango dugu jasoko dugun txekea? Hurrengo liburu-dendetan:
Berezi dendan, Amilotx dendan, Gaubeca dendan, Obaba dendan, Zarra eta Zarrandi dendetan. Beraz, irakurri euskeraz, gozatu euskeraz eta oparitu euskera.

2015/04/21

Pasialekuko magnolioa, gure arbola kuttuna

Urteroko behaketa egin diogu Pasialekuko magnolioaria. Hara zeinen eder, handi, polit, deigarri, erakargarri eta osasuntsu ikusi dugun.
Gozatu!

2015/04/15

Oheko tapakia saridunaren eskuetara

Mari Jose Uriarteri egokitu zaio guk jositako oheko tapakia. Atzo Oizmendi telebista eta Busturialdeko HITZAren  aurrean eman genuen saria.
Hau da HITZAk ekarri zuen albistea.

2015/04/11

Martxoaren 28ko mendi irteera

Martxoko irteera, Gernika-Metxika-Busturia-Mundaka; 16 km
Hogeita hamar lagun batu ginen "Txikik" prestatutako ibilbidea egiteko.
Azekeneko irteera guztietan euria izan dugu lagun. Euritakoen desfilea egitea pentsatzen hasita gaude.
Ur-jauzi dotorea ikusteko desbideratu egin ginen.
Hau da gure errekek duten ur emaria!
Foruko San Kristobaletik Metxikarantza
Aurreko irteeran besteko basatzarik ez, baina euki genuen bai.
Gora eta gora egin genuen, ...
..., hanka non ipini pentsatzen hasi eta "aukera maukera, azkenean okerra", lupetz artean sartu
Errigoitiko Metxika auzora heldu ginen
Hemen geldiunea egin eta ....
..., triptikoak banatu genituen.
Iratxek prestatutako triptikoak hartu eta ez bustitzeko motxiletan gorde genituen. Etxerako lanak, irakurri, hausnartu eta gogoratu.
Guardasolpean babestuta ...
...., Iratxeren azalpenei denok adi
Juanitak be bere ekarpentxoa egin zuen.
Berriro martxan ...
Ez genuen kukua entzun. Goizetitxo oraindik, antza.
Paraje zoragarriak geureak!
Kontu kantari aurrera ...
... potxingoak ugari...
Hemen, ikasturte honetako, gure Basauriko lagunak ere.
Busturirantza ...
Busturin
Altamira auzoan geldiunea. Zeozertxo jan, eleizpean atsedena hartu, ...
..., indarrak berreskuratu eta ... 
... taldearen argazkia egin zigun Mantzik. Hemendik bateren batzuk autobusez etxerako bidea hartu zuten.
San Bartolome auzoan jakin nahia asetzen"han Kepa Junkera bizi da", "han Jesus Mari Lazkanok bere estudioa dauka", "han txakolindegia ..."
Harizti berezirantza ...
dotorea!
Horma horretan margotutako animaliei so.
Errege bidea ...
, ... Sukarrietarantza
Sukarrietan, hondartza hegaleko pasabidean
Inguruaz gozatzen
Txatxarramendi irla atzean
Atxarre mendia
Portuondoko kanpingaren ondotik
Pontuondoko begiratokia
Menditik itsaso ondoraino jaitsi gara.
Bidegorritik ...
Mundaka erdiraino. Hemen zirt edo zart egin behar, autobusez ala trenez?
Mundakako tren geltokian zain
Amaitu da, amaitu da. Amaitu da, akabo!!!!!!