Pages

2010/12/14

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Finala

Hemen dituzue zapatuan, BECeko oholtza gainera txapelaren bila igoko diren zortzi bertsolariak.
Nork irabaziko du? Kapaz bazara bertsoz erantzun puntu honi:
"Nork irabaziko du
aurtengo txapela?"





2010/12/12

Taper sex-a euskaraz

Asteazkenero bazkaltzen joaten garenok eta besteren batek, abenduaren batean, bazkari alternatiboa egin genuen. Pintxo batzuk jan eta "taper sex-a" eginez hiztegi espezifikoa lantzeko aprobetxatu genuen bazkari ordua.
Ainhoa Barrotabeñak modu elegante baten azaldu zigun jostailu bakoitza nola eta zertarako erabil daitekeen, prezioak, on-gaitzak, erabilienak, berrienak, ... Den-denok konbentzitu gintuen eta erosketa itzela egin genuen.
Dena ez da negarra eta abarra izango, ezta? Animatu zeuok ere!



2010/12/08

Irteera Gernika-Lumo-Arteaga

Ikasturtearen lehenengo irteera egin genuen azaroaren 27an eta euriak ere geurekin egon nahi izan zuenez, onartu beharra baino ez genuen izan.
Goizeko bederatzietan, batu ginen 25 lagunok Oka errekaren ertzetik Arteagarantz abiatu ginen "Txiki" geure gidariaren esanetara. Arteagan Urdaibai Bird Centerren gaineko azalpenak jasotzea eta Antoliñape Elkartean hamaiketakoa jatea genuen helburu.
Egitaraua bete ondoren eta pentsatuta genuen baino goizago amaitu genuenez oinez itzuli ginen Gernika-Lumora.
Oraingoan, Jon Mikel ibili zen argazkilari lanetan eta hemen agertzen diren argazki gehienak berak ateratakoak dira.
Erreka hegaletik Kortezubirantz. Batzuek aterkirik be ez dute behar!


Ia talde osoaren argazkia hemen.
Gure helburuetako bat aurrean dugu, Bird Center.

Arteagako kanposantu aurretik pasatu ginen.
Euriak atsedena hartu zuen eta euritakoak itxi ahal izan genituen.

Edorta Unamunoren azalpenak entzuten.
Urdaibai Bird Centerren kanpo aldean konponketak egiten ari direla eta ezin izan ginen barrura sartu, sarrera debekatuta zegoen.
Kanpoaldean egiteko duten proiektuaren berri eman zigun Edortak.
Gauden lekuan behatokia jarriko omen dute.

Nor da erreporteru hori?
Saguzarrentzat habia.
Aparteko kataleju horri esker aurrean zeuden txori, arrain edo lora behatu ahal izan genituen.
Antoliñape Elkartean Bird Centerren maketa, argazki eta enparauak ikusi genituen Edortaren ordenagailuan.
Batzuk sukaldean hamaiketakoa prestatzen eta gu ilustratzen.
Ia dena ulertu eta gero, ...... mahaira. Kanpoko hotzari aurre egiteko hasteko salda bero-beroa, eta gero? Han egon ginenok baino ez dakigu, baina gauza gozo-gozoak izan ziren.
Antoliñape Elkartearen aurrean "familia argazkia" atera genuen. Bateren batzuk alde eginda zeuden, ezta Xabier?

Itzulera lasaiagoa izan zen, aterkiak itxita, barrua bero, parajeak ikusten, ... ezta Manu?
Inguru dotoreak gero!!!!!
Oharra: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala dela-eta abenduaren 18rako prestatuta zegoen irteera urtarrilean egingo dugu; 18an denok BEC-era.
Postura: Baietz Onintza Enbeitak irabazi txapela. Zer diozue?

2010/12/05

"Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Marian Agirre Azula izan da azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea; Boliña Zaharrean bi lagunentzako afaria irabazi du Gernika-Lumon bizi den busturiarrak.
Oraingoan, laurogeita hamalau erantzun jaso ditugu buzoian, baina badakigu entregatu ez arren jende gehiago ere ibili dena eta saiatu dena galderak erantzuten.
Argazkian, saria jasotzeko unean, Aita Villasante Udal Euskaltegiko Joana Urrutia, Marian Agirre irabazlea, Ekain Ormaetxea kultura zinegotzia eta Pili Ibarra Berbalagun teknikaria.

Oharra: Urtarrilean izango da hurrengo lehiaketa.