2019/03/20

Martxoko "Ezetz Jakin" martxan


Afaria IPAR tabernien kontura jan gura baduzue, bete erantzunak, kultur etxean dugun postontzian sartu, eta, nork jakin!

2019/03/14

Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketaren saria Ane Marurirentzat

Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketaren saria Ane Maruri Aransolorentzat, AUZUNE jatetxean lagun birentzako afaria.
Oraingoan, 98 erantzun jaso ditugu, eta horietatik 90 izan dira erantzun guztiak zuzen jarri dituztenak.

Martxoko lehiaketa ere martxan daukagu; saria IPAR taberniek emango du. Saria eskuratu gura duenak erleen gaineko galderen erantzunak zuzen eman beharko ditu.

Ea zeu zaren hurrengo irabazlea!

2019/03/13

Hara zeinen dotore daukagun gure laguntxua


Berbalagun talde asko izaten gara Faisan kafetegian, eta aurrez aurre dugunez, arreta deitzen digu magnolio eder honek.
Polita, ezta?

Euskal Akuarelarien lanak ikusten

Astelehen goizetako taldea Euskal Akuarelarien elkarteak kultur etxean jarritako erakusketaz gozatzen.
 25 egileen lanak ikusgai erakusketa aretoan.
Oso-oso entretenigarria eta aberasgarria iritzi genion.
 Dakienak ez dakienari azalpenak ematen.

Astelehen goizak, sarritan, aprobetxatzen ditu talde honek kultur etxeko lanak aztertzeko, ikusteko, baloratzeko, beste batzuei gomendatzeko, kultura kontsumitzeko, ...
 Bi hauek horrelako interesa agertzeko, erosiko ote dute lanen bat?
Izugarri gustatu zitzaigun Mª Luz Fernandez Trincadok margotutako "Madre africana" lana.
Baita Mari Paz Muelak egindako "Euri ostean" lana ere.

2019/03/10

Aratuste domekan, irrintzi erakustaldia

Urtero egiten dugun moduan, 12:30ean, irrintzi erakustaldia egin genuen. Orain arte txalapartariak izan baditugu ere, aurten adarra izan dugu hasiera markatzeko.
 ... , marro jantzita, kultur etxeko balkoitik zantzoak-ujubiak-irrintziak.
Ekitaldia baino ordu bete lehenago elkartu ginen ahots-kordak berotzeko, irrintziaren luzeraren arabera ordena markatzeko, irrintzi-kanona nola egin erabakitzeko, ... Gu Amaiaren aginduetara!
 Gure ostean, Elai-Alai dantzari taldearen saioa izan zen Foru plazan.
 Errenteriko Gazteak taldea txistua eta tanbolina joten.
Antzinako "Marro jantziak" berreskuratu ditu Elai-Alai dantzari taldeak. Beltz-zuriak Lumoko jantzia zen eta koloreetakoak Gernikakoak.
Dantzaldiaren ondoren, oilar-jokoaren txanda; parte-hartzaileak, ezpata eskuan, atabalaren soinuari jarraituta oilarra non dagoen asmatu behar du.
 Irrintzilariok lan-saritzat pintxoak eta tragoak!!!
 Zalaparta ederra sortu genuen!!! Gora gu eta gutarrak!!!
Egitarauan jarritako ordutegia errespetatu genuen...

2019/03/06

KORRIKArako ohazala josten

 Hemendik hasi ginen, ...
 ..., eta hara, momentuz, noraino heldu garen!
 Laukiz lauki eta auzolanean, ... ohazala egin arte!
Ostegunero biltzen gara oheko tapakia egiteko. Baditugu esku artean errifak ere, euro baten truke baten batek ohazala etxera eramango du!!!!

2019/03/03

ERRAIAK dokumentala eta irrintzi ikastaro arina

ERRAIAK dokumentala ikusi genuen otsailaren 28an, kultur etxean.
Erakusketa gela gainezka izan genuen, 70 lagun inguru jakin minez hurbildu baitzitzaizkigun.
Dokumentalaren inguruan prentsan, GARAn, otsailaren 19an agertutako  "Erraietatik eztandaratzen den aldarria" artikulua irakurri genuen.
Bertaratu zirenek adi-adi entzun zuten zergatik eta zertarako egin duten dokumentala.
Irakurri ostean, fotokopiak eskuratu zituzten entzuleek.
Ekain Martinez de Lizarduy zuzendariak: "Bere garaian artaldeak batzeko edo bailaratik bailarara komunikatzeko izan ziren, magiarekin ere lotura zuzena zuen, baina gaur egun hitzez azaldu ezin diren emozio asko adierazteko tresna ere bada."
"Bizi-bizirik dagoen elementua da, irrintzia transmititu egin da belaunaldiz belaunaldi, baina uste dut zaindu beharreko elementu bat dela, dagokion lekua eman behar zaio".
Dokumentalean agertzen diren irrintzilari batzuk ere gurekin izan genituen, Marisa eta Fe.
Interakzioa nagusi!
"baina gertatzen da irudi zaharretara so egiten badugu gizonezkoak topatuko ditugula, beraiek zirelako bizitza publikoan jarduten zirenak".
"Euskal Herriaren kasuan, egiten dudan hausnarketa da irrintzia izan daitekeela zaldien soinuen giza imitazioa,..., zaldiak beti irrintzi egiten du".
Aratusteak iragartzeko aurten atera duten kartela duzue hau.
Dokumentala eta osteko irrintzi ikastaro arinean parte hartzeko gonbidapena.
Dokumentalaren ostean, aulkitik altxatu eta zutik Amaiaren esanetara...
... nola jarri, nola hartu arnasa, ...
... denok batera irrintzia-zantzoa, baina amaierarik gabekoa, ...
..., irrintzi kanona, ...
... , adituen azalpenak, ...
..., esperientzia nagusi!
... , Marisaren azalpenak, ...
Teoria eta praktika batera!
Amaieran, Amaia irakasleak txalo zaparrada jaso zuen.

2019/03/01

Aratuste domekan

Aratuste domekan, egunak eskatzen duen moduan marro jantzita, irrintzi erakustaldia egingo dugu kultur etxeko balkoitik; egitarauak dioenez, 12:30ean. Ostean, parte-hartzaileok lan-saritzat pintxo eta tragoak izango ditugu.

2019/02/27

ERRAIAK dokumentalerako gonbidapena

Bihar, otsailak 28, kultur etxean eskainiko dugun dokumentala ikusteko gonbidapena duzue hau. 
Gogoratu 19:00etan izango dela.

Erduze erraietatik eztandarazten den aldarriaren gainean gehiago jakitera!