2009/03/29

IRTEERA

Hilero irteera bat gutxienez!

Oraingo honetan apirilaren 4an egingo dugu irteera. Nora? Bada, "Txiki"k honako hau prestatu digu:
Gernika-Autzagane autobusez, eta handik Arburu-Bizkargi-Atxeli-Usparitxa-Ariatza oinez.
Hiru bat orduko ibilaldia da, eta eguraldiak laguntzen badu, paraje zoragarriak ikusteko aukera izango dugu.
Hamaiketakoa norberak eraman behar du.
Gogoratu "Andra Mari Martiko" inguruan kukua gure artean izaten dela eta badaezbada, dirutxua aldean eramatea komeni dela.
Hemen duzue irteera iragartzeko atera dugun kartela. ONGI ETORRI!!!!!!!!!!!!


2009/03/19

Udaberria heldu da!!!

Txoriak kantari...
...agur neguari.

Pasialekuko lorategian dagoen magnolio dotorea, udaberria somatu eta lorez jantzi zaigu.

Argazkiarekin konformatzen ez bazarete, hurbildu bertara eta gozatu natura amaren edertasunaz, gure zuhaitz eder hau biluztu baino lehen.

Hilabete barru-edo beste argazki bat aterako diogu zenbat aldatu den, lorak nola galdu dituen eta natura zeinen kapritxosoa den ikus dezazuen.

2009/03/17

GERNIKA-ARIATZA irteera

Euriak ez gintuen kikildu, irteera egin genuen martxoaren 7an. Ibilbide osoa aterkipean egin behar izan genuen, baina merezi izan zuen, polita benetan Txikik eta Andrinuak prestatu ziguten ibilbidea. 27 lagunek erantzun genion BERBALAGUNen deiari. Bederatzietan Gernikan irten eta hamaika eta erdietarako Ariatzako Atxelipe txokoan izan ginen. Han hamaiketako ezin hobea prestatu ziguten Moixok eta Bedak: salda, urdia, txorizo frijitua eta gordina, tortillak,... ezeren faltarik ez genuen izan. Barrua ondo berdinduta batzuk autobusez itzuli ziren Gernikara beste batzuek, ordea, oinez egin zuten handik honakoa.

Eperlandaren gainean Joxemiel Barandiaranek esandakoa: "Hareek egiten ei ebezan ekitaldiak eta euki ei ebezan sinismenak ikusita, kristau erlijioaren kontra eta, agian, herrian ofizialki onartzen zan egoera sozialaren kontra gauzatu zan mugimendu klandestinoa ziran".

Joan zinetenok ibilalditxoa bergogoratu dezazuen, ordenan jarri dizkizuegu argazkiak hemen. Ea gustatzen zaizkizuen:

Ajangiz eta Muxikako kurtzean ateratako argazkian taldeko batzuk.
Lagun asko joan ginen eta argazki bakar baten sartu ezin ba denok.
Joan ginen denok agertzen gara argazkian? Inor falta bada errepikatu egin beharko dugu irteera eta argazkia berriro atera.
Hona hemen Joseba gure Berbalagunkidea. Honek egunero-egunero Arrate irratirako egiten du berba, eguraldiaren berri eta une horretan dagoen inguruko berriak ematen ditu. Gure ibilaldiaren berri eman zuela esan zigun. Badakizue Arrate irratia Eibar aldean entzuten dela, ezta?
Argazkian haizeak egindako triskantzak nabariak dira, galdetu bestela Zallatik etorritako Xabiri.
Jendea pozik agertzen da hor, Borikene baserriaren aurrean. Zer topatu ote dute bada?
Atsedena hartzea tokatzen da oraingoan, ezta Migel eta Frank?
Senar-emazteak dibortziatuta ala Txiki? Ana, ez sartu horien artean badaezpada ere.
Hara, hara Andrinua neurriak hartzen. Kana erdikoa da?
Mendi irteera barik, aterki desfilea egin zenuten ezta?
Hara, argazkilaria ere argazkian harrapatu dute.
Hemen Eperlanda! Akelarrerako prest? Ez duzuela akerrik ekarri?
Akelarrerako baino uger egiteko aro hobea dago hor, ezta Barrena eta Rosa Mari?
"Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik"
Zertan ari zarete? Galduta? Lasai, lehen Migel ikusi dut GPSa martxan jartzen.
Eperlandan bakoitzak bere jakinduria azaldu zuen. Horra hor Andrinua bere istoriatxoa azaltzen. Monolito horrek ez dauka plakarik , nork kendu dio?
Hemen Mariangelesek denak aho zabalik utzi zituen, zenbat kontu baina!!!
Honen kontatu beharrak ez dauka akaburik! Zer gertatu zen?
Behelainoa dago, ezer ikusten duzue hortik ala Karmen?
Hor goaz denok ilaran Ordorikarantza.
Ordorika gero eta hurbilago.
Hara ze polita den Ordorika!
Noren etxea da hori? Jabirena? zein da bere izena ba?
Han barrenean ikusten den etxe dotore hori zein da Usparitxa? Nor daki?
Antzina, emakumeak elkartzeko lekua izango zen labadero hau ezta?
Alpelarri horrek ere sasoi hobeak ezagutuko zituen, ezta?
Horra hor euriari gehiago egiten San Jose lorak (Primulak) ere.
Zeintzuk dira lora horiek, nork daki?
Hara iturri horren data: 1886koa dela dio. Nondik hartzen du ura bada? Sasoi baten garbantzuak egosteko uretan horra joango ziren ingurukoak, ezta? Nork dakizki horren kontuak? Ordorikakoek? Ea ba Jabi, Ani, Juantxu,... azaldu guri.
Hemen Oka ibaia Fuenterrabai parean, Ariatzan. Polita ezta?
Atxelipe txokoan mahaiaren inguruan, Itsasmendi txakolinari gustua hartzen.
Hemengo txoko gehienetako kontua, gizonezkoak alde batera, eta ...
... emakumezkoak beste aldera.
Atxelipe txokoa baino politagorik bai inon?
Dena gozo, dena ondo. Hurrengoan gehiago eta ahal bada hobeto.

2009/03/09

"Ezetz jakin" lehiaketa

Hirugarren urtea da lehiaketa arrakastatsu hau egiten ari garena. Herritarrek hilero hilero pozik parte hartzen dute, eta hile batekoa amaitu eta hurrengoan zein galdera egingo jakiteko desiratzen izaten dira. Gure laguntzaileak ere fin baino finago aritzen dira, batzuk sariak ematen edo galderak prestatzen, beste batzuk orriak banatzen edo iradokizunak egiten; denok gara partaide ekintza deigarri honetan.
Jakin dugunez, Bermeoko eta Lekeitioko BERBALAGUNek plagiatu egin dute gure ideia eta martxan ipini dute antzeko txapelketa-lehiaketa. Dena izan dadila euskararen alde!
Hurrengo argazkietan agertzen dira urtarrila eta otsaileko irabazleak:

Otsailean 68 lagunek hartu zuten parte. Horietan irabazle Jon Olaizola izan zen eta goiko argazkian Omago Txikiko Felipe Omagogeaskoa agertzen da saria ematen, eurekin batera Ekain Hormaetxea kultura zinegotzia eta Kepa Karakuel Busturialdean Euskaraz Bizi taldeko partaidea.
Urtarrilean 63 lagunek eraman zuen lehiaketa beteta Kultur Etxeko buzoira eta irabazlea Jorge Alfageme izan zen. Bi lagunentzako afaria irabazi zuen Gernika jatetxean. Berarekin batera Igone Olabarria AEK-ko zuzendaria, Esteban San Pedro Aita Villasante Udal Euskaltegiko zuzendaria, Bitor Zarrabeitia euskara teknikaria eta Pili Ibarra Berbalaguneko dinamizatzailea.

2009/03/08

ARATUSTE MARTITZENA

Aratusteak ondo aprobetxatu behar dira gero Garizuma datorrelako eta badakizue sasoi horretan "barau, bigili,..." eta halakoak agintzen omen ditu Eleizak. Euskal dantza taldeko ikastarokoek ondo baino hobeto dakite hori, eta karnabal martitzen iluntzean han ibili ziren dantzan, jaten eta denari emanda. Ez da horrela?
Hara hemen egun horretan ateratako hainbat argazki. Nortzuk ez ziren etorri? ea, zerrenda pasatuko dugu:
Kopuru polita taldearena, ezta? Batzuk kanpora joanda zeuden, beste batzuk umeekin, beste batzuk ez dira mozorrozaleak,......
Nork igarri nortzuk diren! ea, ea, eman pista batzuk, nortzuk zarete?
Horiek marro jantzita egon arren, badakigu nortuzk diren: Kontxi, Jon, Zirats, ... eta beste biak?
Hau zailagoa da, nortzuk zarete? Pistak behar ditugu, ezkerrekoa ...., erdikoa ...,
Edalontzi eta guzti dauden horiek nortzuk dira?
Miss-en desfilea izango da hori, nortzuk izkutatzen dira zapi horien azpian?
Jon, zu ugaria zara gero! batzuekin argazkia, besteekin ere bai. Ez azaldu nortzuk diren horiek.
Horko bat ezaguna egiten zait, baina bestea nor da?
Hauek buruko zapia albo batera utzi eta hor daude dantzarako prest; baina zuen izenak ez ditut gogoratzen, ea nor da nor?
Hauek dantza konturik ez daukate ezta Amaia eta Elena? Nor da zuokin dagoena?
Lutxi, zu bai dotore! eta Garbiñek zer dauka edalontzian? ura izango da ezta? bestela ea nola egingo duzuen gero dantzan.
Maierreko neskak orain ere atsedenaldian. Ea, ea azaldu nortzuk zareten!
Tortillak, pernila, txorizoa,.... dena gozo! Gero jan-neurrian zaudetela esango duzue.

Bat, bi, hiru, lau,.... Ezkerrekoa nor da ba? eta hirugarrena?

Beno ba, hemen dauzkazue Aratustemartitzeneko argazkiak. Handitu gura badituzue, egin gainean arratoiarekin klik eta handituko da. Zuon komentarioak nahi ditugu, ea argazkien gainean zer kontatzen diguzuen.