Pages

2015/03/27

Biharko mendi irteerarako triptikoa

Hona hemen Iratxe Uriguenek biharko mendi irteerarako prestatu digun triptikoa. Dena delakoagatik, bihar gurekin etortzerik ez badaukazue, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon etxekoekin edo lagunekin egin ahal izango duzue irteera interesgarri hau.

2015/03/22

19. KORRIKAren ordutegia Gernika-Lumon, 2015-03-24


Sahara ere KORRIKAren alde

 X. Onaindia sendagilea eta gure Berbalagunkidea, Saharara lanean joanda dago eta aukera aprobetxatu du Saharako bizilagunak ere KORRIKAren alde jartzeko. Mosu handi-handi bat herri osoari.
"Urepeletik Bilbora abia dadin KORRIKA, ...." Gora Sahara!!!!!!!!

2015/03/20

Martxoko mendi irteera 28an

Martxoko mendi irteera 28an egingo dugu, Gernika-Mundaka. Guztira 16 km izango dira. Betiko moduan, goizeko 9:00etan Foru Plazan elkartuko gara.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2015/03/18

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketa

Martxoko lehiaketa kultur etxeko buzoian sartzeko azken eguna martxoaren 27a da. Oraingoan, Bengoetxe jatetxeak emango du saria, bi lagunentzako afaria.
Jaso galderak, bete, sartu buzoian, eta ea oraingoan saria zuri egokitzen zaizun!

2015/03/16

Oheko tapakiaren zozketaren zenbakiak

 Agindu genuen moduan, pasa den larunbatean, martxoak 14, guk jositako oheko tapakiaren zozketa egin genuen Arrien tabernaren aurrean. Lexuri izan zen, Marije Garabieta gure irakaslearen begiradapean, zorrotik irabazlearen zenbakia ateratzen.
Eta saria zenbaki honentzat izan zen: 0297. Honen jabeak apirilaren 14ra arte izango du epea saria jasotzeko.
 Badaezbada, bigarren zenbaki bat ere atera genuen. Aurreko zenbakia duena agertuko ez balitz, bigarren zenbaki hau daukanak jasoko luke saria.
Eta bigarren zenbakia honako hau da: 2415.
 Hau da 0297 zenbaki sariduna
eta, badaezbada, bigarren zenbakia, 2415.

2015/03/11

Gernikan bertso KORRIKA

 Ehun eta hamar lagun elkartu ginen atzo iluntzean "Bertso KORRIKAn" gElai Alai aretoan. Bertsolari mundialak izan genituen oholtza gainean, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Miren Amuriza eta Koldo Gezuraga. Gaiak ematen Julen Erezuma eta puntu batzuk jartzen Foruko barnetegiko ikasle bi.
Ordu bete oholtza gainean formato serioagoan eta ostean jan-edanean Elai Alai areto txikian.
















2015/03/06

Jon Arretxerekin solasaldia

 Solasaldi polita izan genuen atzo iluntzean Jon Arretxerekin. OSTEGUNAK liburuaren gainean ez eze bere lan ibilbideaz ere hainbat azalpen eman eta hainbat bitxikeria ere kontatu zizkigun.
 Adin guztietako jendea bildu ginen, gazte zein ez hain gazte, eta  denok gustura; 19:30etatik 21:00etara iraun zuen saioak.
 Irudiak ere erabili zituen solasaldian.

 Liburuak sinatzeko zain, jendea ilaran.
 Liburua egun baten irakurritakoren bat ere sinadura eskatzen.
 Zer jarriko ote zien liburuan? Denei gauza bera?



 Allendeko irakasle hauek Arretxerekin argazkia, jakina!
 Zenbat galdera egin zioten Arretxeri baina! Yolanda, hauek azterketa gaindituta e. Ondo irakurrita ekarri zuten liburua.
Institutuko gazteek sinadura jaso ostean, Arretxerekin argazkia atera zuten.

2015/03/05

Otsaileko irabazlea Ainize Ondarza

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea AINIZE ONDARZA BOLLAR izan da. Oraingoan, 100 lagunek eman dute erantzuna, baina horietatik bi ez dira zozketan sartu epez kanpo sartu dituztelako erantzunak gure buzoian.
Honelako agiria jaso du irabazleak eta horrelako beste bat Arrien jatetxeko Karmelok eraman du tabernan ikusgai jartzeko.

Jakin ezazue martxoko lehiaketa gaur zabaldu dugula herrian. Jaso, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu behar duzue. Ea Bengoetxe jatetxean dohainik jateko aukera duzuen.

2015/03/02

Jon Arretxerekin solasaldia, martxoaren 5ean

Martxoaren 5ean, ostegunean, 19:30ean Gernika-Lumoko kultur etxean Jon Arretxe izango dugu OSTEGUNAK liburuaren gainean azalpenak ematen. Irakurri eta sortzen zaizkigun galderak edo berari galdetu gura dioguna galdetzeko aukera izango dugu.
Ekarri liburua idazleak sinatzeko.