Pages

2014/12/31

Agur, agur Urte Zaharra

Gaurko egunean, Enbeitatarren etxeetan honako abesti hau kantatzen da:

Agur, agur Urte Zaharra,
joan zaitez lotara,
sasoia dozu ta zoaz
atsedendutera.
Zatoz, zatoz Urte Barri,
Urte Barri, ongi etorri,
egizko zorun osoa,
guretzat ekarri.

2014/12/24

27ko mendi irteerarako triptikoa


Iratxe Uriguenek, loari ordu batzuk kenduta, 27ko mendi irteeran banatuko dugun triptikoa prestatu digu. Dena delakoagatik egun horretan gurekin etortzerik ez baduzu, jaso hemendik hurrengo baten zuen laguntxoekin egiteko aparteko ibilbide hau.
Egunotako jan-tropeen ostean, ondo etorriko zaigu hankak apur bat mugitzea. Eta urteko azken irteeraren ondoren, elkarrekin trago batzuk joko ditugu.
Erdu gurekin!!!!!!

Euskararen egunari amaiera dotorea





Euskararen egunean, abenduaren 3an, honela eman genion amaiera "Hamaika orduko irakurraldia"ri. Iluntzeko 20:00etan, Julen Gabiria idazlearekin batera argazkia atera zigun Bonilla dendakoak Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren ploter eta guzti.





Ostean, kopautxua egin genuen eta bertan gurekin zegoen Anne Etchegoien abeslariak, a cappela, Xalbadorren abestia kantatu zigun. 




Amaiera dotorea!

2014/12/18

Abenduko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Abenduaren 30ra arte aukera daukagu "Ezetz Jakin" lehiaketa bete eta kultur etxean dugun buzoian sartzeko.
Irabazleak, oraingoan, Laztana jatetxean lagun birentzako afaria irabaziko du.

Herriko hainbat lekutan jaso dezakegu galdera orria ( AEKn, Aita Villasante Udal Euskaltegian, kiroldegian, EPAn, udaletxean, kultur etxean, Berritzegunean, ikastetxeetan, hainbat tabernatan, ... edo blogean bertan).

2014/12/16

Abenduko mendi irteera 27an

Abenduko mendi irteera prest daukagu; 27an egingo dugu urteko azkena. Betiko moduan, goizeko 9:00etan irtengo gara kultur etxearen aurretik eta 16 km oinez egin ostean, Gernikan hiru-lau pote elkarrekin hartuko ditugu urtea ondo amaitzeko.

Animatu eta eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2014/12/10

Azaroko lehiaketaren irabazlea

 Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa Naiara Paul Fernandezek irabazi du. Bere izenean saria jasotzera amaginarreba etorri da. Oraingoan, 69 lagunek eman dute erantzuna.
Saria HIRU SAKU jatetxeak eman du, bi lagunentzako afaria.

2014/12/09

"Hamaika orduko irakurraldia"n ateratako argazki b

Udaleko langileak izan ziren lehenengo ordu erdia egin zutenak.
Gero, Gernikako Institutukoak.
Euren txanda amaitu ostean, taldeko argazkia egin genuen.
Mertzede ikastetxekoak izan ziren hurrengoak.
Barrutialde Institutukoek ere euren txanda izan zuten.
Seber Altubeko ikastolakoek amaitu ondoren, taldeko argazkia atera zuten.
Allende Salazar ikastetxekoek ere ez zuten hutsik egin.
Barrutia ikastetxeak ere euren ordezkariak ekarri zituen.
Berritzegunekoek be liburuaren zati bat irkurri zuten.
Berritzegunekoak hauek ere.
EPAkoek be urtero hartzen dute parte.
EPAkoak hauek ere.
San Fidel ikastolakoek be, denen artean, euren zatia irakurri zuten.
Behargintzakoen izenean Errose Erezumak irakurri zuen. Horren ostean komunikabideek hartu zuten parte. HITZAren izenean Endikak.
Oizmendiren izenean Xabik eta Deiaren izenean Imanolek.
Aldaba aldizkariaren ordezkaria Pedro Mari izan zen.
Berbalagunkideen txandan Marije Garabieta, ...
..., Aitor Ensunza eta Maite Idoiaga, .....
..., Makri Garcia eta Madrilen dugun "Diputatua", ...
AEK-koak, ...
AEK-koak, ...
Foruko Barnetegiko ikasleak, ...
AEK-ko irakasleak, ...
Bermeoko Berbalaguneko dinamizatzailea, ...

Bermeoko Berbalagunekoa eta Txaro, ...
Iaz bezala, Txarok bere zatitxua irakurri zuen, ...
Esther Mondragon, eta EHEren izenean Nerea Bilbao.
AEK-ko irakaslea eta Foruko Barnetegiko ikaslea, ...
Foruko Barnetegian dauden ikasleak, ...
Hauek ere Foruko Barnetegikoak, tartean Anne Echegoien abeslaria.
Igone Olabarria, ...
Marijo Deogracias eta Elai-Alai dantzari taldeko bat.
Elai-Alai dantzari taldeko dantzariak.
Elai-Alai dantzari taldeko dantzaria.
Lurdes Ondaro bertsolaria
Beñat Bilbao bertsolaria
Julen Karrion bertsolaria
Gernikako bertso eskolakoak
Andrea Lopez Bakearen Museokoa eta Haitz Karakuel
Muxikako Maribi Jaio
Aita Villasante Udal euskategiko ikasle bat
Udal euskaltegiko ikasleak
Alberto Gabikagogeaskoa
Astraren izenean Iñaki Gabika eta Andrea Aiape
Maritxu Buzenchi errumaniarra iaz ez zen ausartu irakurtzen, baina aurten bai. EGA lortu du!
Maritxu eta EHEko Pernan Basterretxea
Bermeoko Naiara Ormaetxea eta Marimar
Marimar eta Iratxe
Iratxe Garmendia eta Mari Karmen Garde
"Txiki" Elgezabal
"Petxo" Idoiaga
Joana Oregui ipuin kontalaria
EAJko Maria Uribe
EAJko Ana
EAJko Luis Ortuzar

Ezker Abertzaleko Naiara Urberuaga
Ezker Abertzaleko Espe Uriarte
EAko Begoña Landa
Ezker Abertzaleko Irati Bidaurreta
Julen Gabiria heltzear zegoela hutsunea betetzen Bittor eta Iratxe. Gernikako sarreran, kontrol baten guardia zibilek geratu zuten Gabiria
Julen Gabiria azken zatia irakurtzen
Denok Julenen berbei adi.
Galderei erantzuten
Moisesen bertsoak amaiera eman zion eguneko ekitaldiari.