Pages

2011/12/31

"krisialdia"

Abenduaren 22an, EKAI Center elkartekoek eta MAIER enpresako Julen Madariagak eman ziguten hitzaldian argi geratu zen zezenari adarretatik oratu behar zaion moduan, gure eskualdean krisiari aurre egiteko eragile guzti-guztiok elkartu ezik, nekez lortuko dugula egoerari buelta ematea. Norberekeriak albo batera utzi eta elkarrekin joan ezean ez dugula lortuko langabeziari aurre egitea argi utzi zuten. Entzuleen artean zegoen batek Goierrin orain 35 urte inguru eskualdearen gainbehera ikusita, martxan jarri zuten adibidea azaldu zuen.

Ea bada, eman behar dugun lehenengo pausua zein den badakigu. Eutsi gogor!





ardo ikastaroa

Ana Larrañagak eman zigun ikastaroan hainbat gauza ikasi genituen:

mahats motak zeintzuk diren, ardoek nola lortzen duten jatorri deitura (J.O.), nolako kopa erabili behar den, dastaketarako erabiltzen ditugun zentzuen berri, zein preziotako ardoak erosi behar ditugun, publizitateari ez diogula horrenbeste begiratu behar, ...

-Zapore gozoa mihi muturrean nabaritzen dugu.

- " gazia mihiaren gainean " "

- " garratza mihiaren aldamenetan "

- " mikatza mihiaren atzeko aldean "



Hurrengo ikastaroa apirilaren aldera egingo dugula aurrikusi genuen. Hasi zaitezkete izena ematen.

2011/12/16

KRISIALDIA

HITZALDIA: KRISIALDIAREN ERAGINA EUSKAL HERRIAN eta BUSTURIALDEAN
Abenduaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:3oean Kultur Etxean.

2011/12/07

11 orduko irakurraldia 2011-12-01, 1go zatia

Goizeko 9:00etan, Amaia Garciaren irrintziaren ostean hasiera eman genion 11 orduko irakurraldiari. Aukeratutako liburua: "Zazpi etxe Frantzian"



Udaleko langileak izan ziren 10ak arte.













Udaleko langileen ostean, 10:00etan, Mertzede ikastetxea























Mertzede ikastetxearen ostean, 11:00etan, Seber Altube ikastolakoak

















Seber Altube ikastolaren ostean, 12:00etan, Barrutialdekoak




















Barrutialdekoen ostean, 13:00etan, Berritzegunekoak









Berritzegunekoen ostean, Institutuko eta eskoletako irakasleak










EPAkoak, 13:30ean. Ikusi http://www.cepa.gernika-lumo.com/





EPAkoen ostean, komunikabideak: HITZA eta Oizmendi telebista, 14:00etan





Bittor hutsuneak betetzen.