Pages

2012/06/29

Mendi irteera 2012-06-30ean


Bihar honelako triptikoak banatuko ditugu irteeran, baina dena delakoagatik ezin bazarete etorri, hemen dauzkazue irteerako zehaztasunak. Horrela hurrengo baten egin ahal izango duzue. Triptikoa Iratxe Uriguenek prestatu digu.
 
Badakizue irteeraren ostean, "Betikoak" txokoan ardo dastaketa egingo dugula Ramon Bilbao ardoak izango ditugu, tartean alvariñoa ere.
Erdu eta gozatu ibilbideaz eta ardoaz.

2012/06/28

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea


Erantzuna eman duten 65etik Joseba Arrien izan da ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea. ALBOKA jatetxeko Derecken eskutik jaso du saria, bi lagunentzako bazkaria edo afaria. 
Sari emate honek historia dauka. Joseba bera ezin izan da etorri saria jasotzera eta Endika anaia bidali du horretara, baina bidean galduta ibili omen da eta berandu agertu denez ordurako geundenok atera dugu argazkia. Eneko, eskerrak zuri argazkia ateratzeko Endikaren lekuan jartzearren.
Endikak, zuzenean, gerotxoago jaso du Derecken eskutik Josebaren saria.
Nor joango ote da afaltzera?
Oharra: Datorren ikasturtera arte ez dugu lehiaketarik izango, beraz, udan lan gutxiago izango duzue. Urrian edo azaroan jarriko dugu berriro martxan, ordura arte deskantsatu.

Maiatzeko irabazlea Zallo Barrin

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketako irabazlea eta laguntzailea euren sariaz gozatu dute gaur. Zallo Barri jatetxeak bazkaria ederra eman die Alfredori eta Josebari. Ondo pozik itzuliko dira Forutik Burlatara horrelako bazkaria jan eta gero. Zuek bai zortea!

2012/06/20

Mendi irteera eta ardo dastaketa

Ikasturteko azken irteera ekainaren 30ean egingo dugu, Gernika-Murueta. Guztira 13 km izango dira; goizeko 9:00etan udaletxearen aurrean elkartuko gara. 
Ostean, azken urteetan egiten dugun moduan, RAMON BILBAO ardoen dastaketa "Betikoak" txokoan.
Gogoratu ardo dastaketan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar dela AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2012/06/15