Pages

2019/02/27

ERRAIAK dokumentalerako gonbidapena

Bihar, otsailak 28, kultur etxean eskainiko dugun dokumentala ikusteko gonbidapena duzue hau. 
Gogoratu 19:00etan izango dela.

Erduze erraietatik eztandarazten den aldarriaren gainean gehiago jakitera!

2019/02/25

Zapatuko mendi-irteerako argazki batzuk

 Otsaileko mendi-irteera zoragarria egiteko, 39 lagun elkartu ginen.
Igotzea ez da erraza, baina behin goian, inguruaz gozatzea bezalako plazerrik ez dago!
 Taldearen aurretik gidari trebeak izaten ditugu, eta ...
 ... atzetik, artaldea batzen zaintzaile onak.
 Errepidea batzuetan, ...
 ... beste batzuetan, pistak.
 Atseden uneak ere izan genituen.
 Mimosak nonahi  eta zenbat gura.
Atsedena hartzea gauza ederra da, ezta? Norantz egin ez zekitela zeuden, eta atzetik zetozenei zain, lasai.
 Jaisteko igo egin behar, eutsi goiari!
 Zerua urdin-urdin, inguru zoragarria, lagun onak, euskara ahoan, ...
 Santa Eufemia baseliza gero eta hurbilago, ...
 ... 220 maila igo behar!
 San Jose lorez beteta ingurua!
 Santa Eufemia baseliza.
 Hemen igo beharreko eskailerak.
 Mendi guztiak bistan: Sollube, Arrola, Ereñozar, Ilunzar, Bedartzandi.
 Goraino igotzearen saria!
Orain, behera eta behera Aulestiraino.
Ordu bietan herrian geunden; trago bat hartu, eta gure autobusa Gernikara itzultzeko zain!

OHARRA: Martxoko mendi-irteera azkeneko zapatuan izango da, 30ean. Gorde data hori zeuon agendan.

2019/02/22

Aulestia-Aulestia mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa


Bihar mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa prest dugu! Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzu, hemengo azalpenak kontuan izanda, hurrengo baten lagunekin edo etxekoekin egin ahal izango duzu ibilbide polit hau.

ERDU eta gozatu inguruaz, eguraldiaz... euskaraz!!!!



2019/02/21

ERRAIAK dokumentala eta irrintzi ikastaro espresea

Otsailaren 28an, ostegunean, ERRAIAK dokumentalaren emanaldia izango da kultur etxeko erakusketa aretoan, 19:00etan. Ekain Martinez de Lizarduy antropologoak egindakoa.

Ostean "irrintzi ikastaro espresa" Amaia Garciak bideratuta.

Erduze erraietatik eztandarazten den aladarria ezagutzera, frogatzera, gozatzera, ....!

2019/02/16

Otsaileko mendi-irteera 23an izango da

Otsailaren 23an egingo dugu mendi-irteera. Oraingoan, Aulestiaraino autobusez joango gara , eta Aulestia-Aulestia oinez egingo dugu. Guztira 13 km izango dira.
Goizeko 08:55erako autobus geltokian egon beharko dugu, autobusak ez du itxaroten-eta.

Erdu gurekin inguru zoragarri horretaz gozatzera!

2019/02/07

Asier Alzibarri egokitu zaio urtarrileko lehiaketa saria


Urtarrileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria Asier Alzibarrentzat izan da. Oraingoan, 82 erantzun jaso ditugu gure postontzian, eta horietatik erantzun guztiak zuzen 62 bik eman dituzte.
Asierrek lagun birentzako afaria lortu du HIRU SAKU jatetxean. Bigarren aldia da markinar honek saria lortzen duena. ZORIONAK!

Otsaileko lehiaketa gaurtik dugu martxan, eta oraingoan, AUZUNE jatetxeak emango du saria.

Animatu parte hartzen!


2019/02/04

"Mundua konpontzeko BERRIA tertuliak"

"Mundua konpontzeko tertuliak" eguenetan Picasso kafetegian, 10:00etatik 11:00etara.
Erdu zeu ere! badago zer konpondu-eta.