Pages

2010/09/26

Atara arbela kalera ! ! !

"Atera arbela kalera" kanpainarako atera genituen argazki batzuk dituzue hemen. Ezetz igarri zein lekutan ateratakoak diren. Zein da argazkirik politena?


Atera arbela belarretara!
Atera arbela espaloira!
Atera arbela Picasso kalera!
Atera arbela kanpora!
Altxatu arbela dantzarien erara!
Atera arbela Batzarretxera!
Atera arbela Saraspe plazara!
Atera arbela Gaztetxera!
Atera arbela Auditoriumera!
Atera arbela Osasun Etxera!
Atera arbela lorategira!
Atera arbela kalera!
Atera arbela Adolfo Urioste kalera!
Erakutsi "Binba" txakurrari ere arbela!
Atera arbela Foru plazara!
Atera euskara ezpainetara!
Atera euskara plazara!
Eman bidea euskarari!
Atera arbela Kultur Etxe aurrera!
"Guk euskaraz, zuk zergatik ez? ...!
Atara euskara Pasialekura!
Atara euskara lagun artera!
Atera arbela kalera!
Atera euskara Artekalera!
Atera euskara kirolera!
Atera arbela Eriabarrenara!



Atera euskara plazara, kalera, lagun artera, ezpainetara, lan-tokietara,...!

2010/09/01

Azkeneko mendi irteera

Azkeneko mendi irteeran Gernika-Lezika-Gernika egin genuen. Betiko moduan, Foru plazan goizeko bederatzietan elkartu ginen eta "Txiki"ren gidaritzapean martxan jarri ginen 47 lagun eta txakur bat.

Gure "paparatziek" ateratzen duten beste argazki ez dakit beste inon ateratzen duten, ehundazak argazkietatik batzuk aukeratzea ez da izaten bat ere erraza.

Hona hemen aukeratu ditugunak:


Jendea etorri ahala taldea handitzen eta handitzen.

Erreka hegaletik Barrutirantza pozik, ...

Belendizen zehar goaz. Zer, Peru, KORRIKAko lekukoa daramazulakoan ala? KORRIKA martxoa-apirilean izango dugu, prestatu ordurako.

Zabala-Belendiz auzoa kartelaren parean banatu genituen triptikoak, hor azaldu genuen ibilbidearen nondik-norakoa.

Horra hor jendea buru belarri triptikoa aztertzen, etsaminen bat baletor be...!

Basoan zehar, iratxe artean, Kortezubirantza, ...

Ez niri argazkirik, gero. Lotsatu egin gara ala neskak?

Kontu kontari jendea pozik. Txiste berderen bat edo...

Zer gertatzen da, eskalada egin eta gero jaitsi ezinik gabiltza?

Batzuk laguntzeko beti prest, hara hor Ajuria lagundu gurean.

Laban dago ingurua antza.

Hara gure gidariaren saltoa! Aupa "Txiki"

Larri ibili zarete ezta neskak?

Hau bai hau ingurua! Santimamiñe! Indusketak egiten ari dira, zer aurkituko ote dute oraingoan? Gure arbasoen sukaldea edo?

Barausia apurtzeko leku hobarik bai, ala? Bakoitzak bere sakutxoan ekarritakoa jaten eta eskaintzen ageri dira hor. Fatima, zer ekarri duzu ba?

Maitek eta Goizaldek ere badaukate zer kontatu.

Elena, Agurtzane eta Mari Karmen ere jan ahalean ikusten ditugu.

Pedro Mari, makila horiek berri-berriak dira; nork edo nortzuek oparitu dizkizu(te)? kontatu, kontatu.

Zer Janire, aldatsa gogorra izan da, ezta? Hartu atsedena beste horrenbeste egin behar dugu-eta.

Argazkilaria be argazkian harrapatuta; aupa Jon!

Zer Itziar, orain Pilates ariketa batzuk egin behar ditugu, ezta?

Bagoaz Lezikatik Arteagarantza, ...

Nork gogoratzen du errota horren izena? Oleta izan daiteke?

Gure mediku-jauna gimnasia nola egin irakasten daukagu: eskumako belauna altxatu eta ...

Errota inguruak ondo arakatu eta ikusi genituen.

Eta hauek, zertan ari dira? haserre? irrintzika? goraka? mehatxuka? ....

Argazki hau "koleu" egin da, atzeratxuago egotea tokatzen izan zaio Kortezubi da-eta, baina ...

Ezetz jakin zein herritan gauden, Arteagan jakina!

Hara Eugenia de Montijoren gaztelua aprobetxatu dute gure lagunek argazkia egiteko! Dotore zagoze.

Arteagako "maisua"k ere badauka zer kontatu . Arteagan Bird Center? txoriak behatzeko lekua daukate eta ikusteko asmoa bageneukan ere, berandutxu zela-eta hurrengo irteera baterako utzi genuen, ...

,... 2010-11 ikasturteko lehenengo irteera Arteagara egingo dugula, Bird Center delako hori ezagutu eta hamaiketakoa Antoliñape elkartean egitea adostu genueneko batzarra.

Hara Goñi andereak eta Onaindia andereak nola ligatzen duten, motorrean joan nahi dute bueltan antza.

Eta Arantzak norekin ligatu du, pony horrekin? Espabilatzen ez bazara taldeak alde egingo dizu, mugitu!

Argazki dotorea gero! Urdaibai da bai, ez daukagu zertan urruti joan paraje zoragarrien bila.

Zubitxo berria jarri behar izan dute zati horretan, ura apurka-apurka bidea jaten joan da-eta.

Gure "paparatziak" zubi ertzean jarri eta hara nolako argazkiak atera dituen. Joserra eta "Txiki"? pasarelan, dotore!

Maite, alfonbra gorria baino ez duzu falta. Hori da dotorezia hori!

Elena eta Nekaneren estiloa imitaezina da. Panpoxak!

Anak, Marijek, Fatimak eta Mirenek ere sarritan hartu dute parte halako pasarelan. Lirainak!

"Txikik" eta Jose Luisek ere estiloa dute gero! Makila ezinbesteko osagarria izango da aurtongo denboradan? Baina nola eraman behar da, behea ikutu barik, ezta?

Begibistan dago Mari Karmenek, Agurtzanek eta Itziarrek modelo izateko ikasi dutena. Artez datoz gero!

Garbiñe, Nerea eta Pili ondo zainduta datoz, atzetik "mediku jauna" dator-eta. Pamela ala bisera dago modan? Edozelan ere, dotore zeuok!

Jabi eta Arantzaren estiloa ere, ez da makala! Hain estilosoak izateko odol urdiñekoak izango dira?

Balentziagaren estiloa ere modan dago, betaurreko beltzak, bisera eta bandolera.

Nikia buruan, riñonera eta bisera gizonezkoentzat zein andrazkoentzat aurton moda-modan egongo dira. Ala, desfilera berandu helduko zarete, altxatu hankak!