2008/04/27

IRTEERA Gernika-Oma-Gernika

GERNIKA-LUMO- BARRUTIA- BASOBARRI- OMA- BASONDO- LEZIKA- KORTEZUBI- GERNIKA.LUMO

Apirilaren 19an 15,5kmko ibilaldia egin genuen 18 lagunek, 4,5 ordutan egin genuen txangoa. Eguraldi zoragarria izan genuen lagun eta prestatuta joan arren, ez genuen kukua entzun.

Hona hemen kukuaren nortasun agiria (KNA)
Neurriz usapal baten tamainakoa da. Oso isats luzea du, 13-15cm. ingurukoa.Buru txikia eta hego zorrotzak, gabiraiaren tankerakoa da.
Migratzailea da, Euskal Herrian espezie arrunta dugu txitaldi garaian neguan, berriz, Afrikara bueltatzen da.
Insektujalea da, kakalardoa eta beldarrak ditu gustuko, baita beste hegaztiek atsegin ez duten pinu beldar iletsu eta pozointsua ere.
Ez du inoiz bere kumeak hazten. Bi egunik behin arrautza bat jartzeko gai da, ekintza 10 segundutan burutu dezake. Guztira 8-15 arrautza jar ditzake.
Kukumeak 11-12 egunera jaio eta habikideak bota ditzake amaordearen arreta lortzeko. Egun batzuen buruan, kukumea inudea bera baino askoz handiagoa izan daiteke.


Ibilaldian ateratako argazki batzuk:

Lehenengo geldialdia Barrutin egin genuen, San Celedonio baselizan.
Hemen banatu genuen ibilaldiaren informazioa, kuriositateak, kukuaren kontuak,... Hara ze pozik hartu zuten gure lagunek triptiko hori.

Hemen, denok batera, estudioko argazkia atera genuen, marko eta guzti. Hor dugun txakurra Gozo da.

Bigarren geldialdian Txikik azaldu zigun hortik aurrera hor agertzen den moduko K laranjari segitu behar diogula.

3. geldialdia dugu hori, Baso Margoturako kurtzean gaude hor.

Zenbat kontu dituzte horiek, bada?

Taldeko batzuk aurrera joan dira, horregatik ez dira hemen agertzen. Gerotxoago harrapatuko ditugu horiek.
Batzuk ixildu be ez dira egiten, ezta Maite

Horko argazki horretan motoristarik ikusten duzue? Ikusten ez baduzue bertara joan eta ea in situ hobeto ikusten duzuen.
Zenbat atseden egiten dugu bada? Arnasa sakon hartzen ari gara ezta Pili?

Hau bai urjauzia, Niagarakoa ere ez hain polita. Omako erreka Ereñozar mendiaren azpian galdu eta berriz Arteagan azaltzen da. Leku bitxi horretan Bolinzulo Errotaren aztarnak daude, leku paregabea benetan.


Horko hori Omako San Pedro baseliza da. Inoiz ikusi duzue Eliza zeozer ematen? Ba hor behintzat, iturria dago eta nahi beste ur edan daiteke; han ageri da Xabier egarria kentzen.

Horiek bai kontuak kontatu!

Hara zelako zaldi exhibizionista ikusi genuen Oman, bere trasteak bistan dauzkala agurtu gintuen.
Kortezubira heldu ginen. Han eskuman, bertako aparkaleku berezia ageri da, hainbat koloretan margotuta dago.

Kortezubitik aterata Arteagako herria agertzen zaigu hor. Argazkiaren ezkerraldean, laranja kolorez margotuta agertzen den etxe garaian txoriei hankan arandelak ipintzen dizkiete, klasifikatzeko, kontrolatzeko, erroldatzeko.
Arteaga herria Kortezubitik ikusita.
Kukupraka (Digitalis purpurea) Landare honen loraldia apiriletik uztailera bitartean izaten da.Loreak handiak, purpura-arrosa kolorekoak eta kanpai itxurakoak dira. Medikuntzan erabiltzen dute, bihotzeko gaixotasunen tratamenduan muskuluak bizkortzeko gaitasuna baitu.

Kortezubiko Eleizalderantza jaisten.

AEK-k urteetan Barnetegia izan zuen Kortezubin. Barnetegian izan zinetenok gai izango zinatekete esateko horietako zein etxe zen barnetegia? Asko aldatu da ezta?

Hara Kortezubiko ganaduzale honek nolako gidaria duen, inork ez du baserrian lan egin nahi eta azkenean animaliek, gizakiari begira egon barik, eurek gobernatu beharko dute euren burua.
Busturialdean ere laranjak eta limoiak ugari dauzkagu, hor Kortezubiko abadetxean laranjak helduta ageri dira.

San Esteban baseliza.
Maldan behera denok lasaiago goaz. Maite orain ere zer esaten ari zara bada?

Forura heltzen.

Hor goaz iledan landa zeharkatzen.
Orkonek atajua hartu du eta bedarmetaren beheko partetik pasatu da. Zer pentsatu duzu ba Orkon, inork ez zaituela ikusiko ala? ba hara argazkiak zer dioen.


Gernikako erreka ondotik Gernikarantz goaz. Polita paisaia ezta?
Bidaiaren amaiera Errenteriako zubian izan genuen, hor ikusten duzuen stop seinalean izan zen gure helmuga. Programatuta zegoen moduan ordu bat eta erdietan heldu ginen, hortik batzuk etxera, beste batzuk, ostera, txikiteoari heldu genion galdetu bestela Maiteri, Rosa Mariri, Piliri,...

Irlandako ogi mota bat eta Muxikako txorizoa

Irlandan egiten den ogi berezi hau egiteko osagaiak: 400gr. irin integrala, 50gr. irin zuria, koilarakada bat zahi birrindua, koilarakadatxo bat azukre beltza, koilarakadatxo bat bikarbonato, koilarakada erdi gatz, 400cl. esne galdua, koilarakada oliva olio, arrautza 1 eta koilarakada bat "germen de trigo". Osagaiak nahastu eta orea egin, ontzi batera bota eta orearen gainean nahi den hazia jarri. Jarri labean 180º ordu betean.
Egin aproba eta ea Idoiak egiten duena bezain gozoa ateratzen zaizuen.
Txorizoa nola egin dugun hurrengo baten azalduko dizuegu.
Ogi gozo hori eta labeldun txorizoa dastatzeko Faisanen egin genuen hamaiketakoa.

Bertan ateratako argazki batzuk hemen:


HITZALDIA "Amaren eskuak" liburuaz

Karmele Jaiok bere bihotza zabaldu eta bere gustuaz, idazteko moduaz, berak idatzitako lehen elaberriaz, argazkiaz, liburuko pertsonaiaz eta hori idatzi zuenean lortu nahi zuenaz hitz egin zigun. Elai Alai aretoan bildu ginenok ondo pozik entzun genituen berak azaldutako guztia.

Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk:




2008/04/14

Gernika-Oma-Gernika IRTEERA

Hilero antolatzen dugun moduan, apirilean egingo dugun irteerarako deia da hau. Gurekin etorri nahi duen edonorentzat zabalik dago proposamena.
Gogoratu Kukua gure artean dugula eta, badaezbada, komeni dela partikeran diru apurtxu bat eramatea.






Euskal jantziak egiteko ikastaroa

Hiru urtetan antolatu dugu josten ikasteko ikastaroa: praka barrenak hartu, kremailerak aldatu, botoiak josi,...... Oraingo honetan zeozer gehiago egin nahi dugu eta hara zer antolatu dugun; Urriko Azken Astelehenean, euskal ezkontzetan, edo jai berezietan janzteko euskal jantziak geuk egiteko saioak egingo ditugu.

Hemen duzue hori iragartzeko atera dugun kartela:




2008/04/06

"Amaren eskuak" hitzaldia

Karmele Jaioren "Amaren eskuak" liburuaren gaineko hitzaldia apirilaren 10ean, arratsaldeko 19:30ean izango da.
Joan nahi duzuen guztiontzat, hemen duzue gonbidapen txartela
.

2008/04/05

"ezetz jakin" lehiaketa

Martxoko irabazlea Izaskun Ormaetxea izan da. Lorategietako AUZUNE tabernakoen izenean Mª Carmen Cabellok eman zion bi lagunentzako afari-saria.
Oraingo honetan, 75 erantzun jaso ditugu eta horietatik, guztiz ondo, hamahiru baino ez dira egon.
Argazkian Euskera Zinegotzia, Udal Euskaltegiko idazkaria, AEK-ko zuzendaria, irabazlea, sari emalea eta BERABALAGUNEko teknikaria.