2014/06/30

28ko mendi irteera

Gernika-Lumo-Arabieta-Kanpantxu- Lamikiz- Marmiz- Gernika egin genuen 28an, guztira 14 km. Goizeko 9:00etan irten eta programatutako guztia eginda, 12:30etarako  Gernikan izan ginen. 47 lagun animatu ginen "Txikik" prestatutako ibilbidea egitera.
Kanpantxun, Iratxek ibilbidearen inguruko azalpenak eman zizkigun eta ondoren berak prestatutako triptikoa banatu genuen.
Iratxek zer esango denok adi.
 GR38aren zatia zein izango den; Landazabalaren berezitasunak, ...
Eperlandan sorginek egiten zituztenak, ... 
..., kopautxua egin genuen San Juan eta San Lorentzo ermita zaharberrituaren inguruan.
 Batzuk behearen gainean eserita, beste batzuk zutik, baina denak berbetan, ...
"Huesitos" eramaten du Iratxek beti, txokolatea eta gailletak batera dauzkala-eta.
Lamikiz gora eginda, denok lasai ...
..., beste aldats txiki bat igo eta arnasa lasaiago hartuko dugu, ...
 ... Betiko batzuk falta izan dira gaur, baina ...
 ,..., berriak be agertu zaizkigu azken irteerara.
 , ..., datorren ikasturterako planak egin genituen, ...
, ..., ea zelan gauzatzen ditugun plan horiek, ...
, ..., Berbalagun mendi irteeretako tarjeta atera beharko genukeela, ...
 , ..., hileroko irteeretan seilua jarri, eta ...
, ..., ikasturte amaieran, hilero seilua jaso duenak ziurtagiria-saria jasotzeko aukera aztertu behar dugula-eta ...
 , ... ikusiko dugu horrela egiten dugun...
, ..., ala, ekin diezaiogun azken zatiari...
Hiru dimentsiotan ateratako argazkia.
"Torre" ez zitzaigun etorri eta bere lana, argazkiak ateratzea, beste batzuok bete behar izan genuen.
Hona hemen gure triptiko egilea. Eskerrik asko Iratxe.
Gure jakin-minak ez dauka akaburik, hara gure Kepa, txakurra galduta, orain be ilustratzen. Berriro be joango jaku hau Laponiara inguruan zenbat gauza eder dauzkan jakin barik.

2014/06/27

Biharko mendi irteerarako triptikoa


Bihar, mendi irteeran banatuko dugun triptikoa duzue goiko hau. Dena delakoagatik, gurekin ezin bazarete etorri, hemen duzue ibilbidearen informazioa, hurrengo baten zeuon ingurukoekin egiteko.

Ikusten duzuenez, Iratxek oraingoan "pijama" aldatu dio triptikoari, ardo kolorea jarri dio. Zergatik ote da? Jakina, irteeraren ostean ardo dastaketa egingo dugulako.

2014/06/19

Ikasturteko azken mendi irteera 28an

Ikasturteko azken mendi irteera egingo dugu 28an, Gernika-Gernika,  guztira 13 km. Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurretik irtengo gara.
Ondoren, ikasturteari amaiera emateko "Betikoak" txokoan, Ramon Bilbao ardoen dastaketa.
 

2014/06/17

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hona hemen ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Eskuratu orria, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu 27rako.
Ea LEZAMA jatetxeak emango duen saria lortzerik duzun.
Saria uztailaren 2an emango dugu.

2014/06/16

Euskal erromeriako argazkiak, maiatzaren 27an.

Aurten ere, euskal erromeria egin dugu eta astegun buruzuria eta iluntzeko 8ak  izan arren, 50 lagun inguru animatuta ibili ziren dantzan.
Segundo Olaeta Musika Eskolakoek jarri zuten musika. Eurei esker, urtero-urtero, dantza egin ahal dugu.
Argazkilari ofizial bi ibili ziren, baina antza batek "perlesia" dauka, argazki guztiak mugituta agertu zaizkio-eta.
Hemengo argazkiak "Paruk" atera zituen. Eskerrik asko !!!
Iluntzeko 8etan hotz hasi omen zen ekitaldia, baina apurka-apurka berotzen joan omen zen jaialdia.
..., eta azkenerako jende mordoa eta ikusle andana batu omen zen.
 Aurten, eraman genuen sagardo guztia ere hustu egin zuten. ....,
..., ez omen zen botilla bat bera ere sobran geratu ...
 ,.... biribilketa ederto egin zenuten, ...
 
,... ondo ikasi duzue ikastaroan karakola egiten, ... Leirek eta Olaiak ederto irakatsi dizue, ...
Beste batzuen artean, dantza korda, esku dantza, ...
..., Lantz, Martxa, Polka, ...
, ..., Txulalai, Marmutx, ...
, ... Alunelu, Jota, ...
, ..., Zazpi jauzi, Lantz astiro, ...
Nahikoa eginda, 21:30ean saioari amaiera eman genion datorren ikasturtera arte.
Eskerrik asko erromeriaren egunean denaren ardura hartu zenuten Jon Mikel eta Maite.
Eskerrik asko Leire eta Olaia gure gidari eta aholkulari ibiltzearren.
Eskerrik asko Segundo Olaeta Musika Eskolako Ana eta Maiteder zuen ikasleak, guretzat musika jotzen, ekartzearren .
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiok, dantzan zein txaloak jotzen edo argazkiak ateratzen.

2014/06/13

Mikel Lizarralde mediumaren saioa 10ean

Astearte iluntzean, 60 lagun inguru elkartu ginen Mikel Lizarralderen saioa entzutera. "Bizitzaren ondorengo bizitza" izenburupean egin zuen hitzaldia. Lehenengoz egin omen du euskeraz horrelako saioa, orain arte ingelesez edo gaztelaniaz egin omen du.
Honelako esaldiak esan zituen: "Zer da mediuma eta zer da igarlea izatea?; denok dugu zereginen bat lur honetan, helburu bat; kasualitateak ez daude, kausalitateak baino; uko egiten diogu ezagutzen ez dugun horri; ...."
Gure galderei erantzuteko tarte luzea hartu zuen. Denok gustura.... , datorren ikasturtean praxia izango dugulakoan.....

2014/06/10

Mikel Lizarralde medium-aren saioa gaur

Gaur, Mikel Lizarralde medium-a izango dugu Elai Alai aretoan, 19:00etan. 
Ea gu denok harrituta uztea lortzen duen. 

2014/06/06

Maiatzeko lehiaketa saria Rocio Afonsorentzat

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea, Rocio Afonso Rivas.
Oraingoan 81 erantzun jaso ditugu eta horietatik galdera guztien erantzunak ondo eduki dituztenak 69 izan dira. 
Irabazleak Sakone jatetxean bi lagunentzako afaria lortu du. Zorionak Rocio!!!!
Busturialde eta Lea-Artibaiko HITZAk atera duen albistea duzue goiko hori.
Atzo, Oizmendi telebistak albistegietan eman zuen lehiaketaren berri.

OHARRA: Atzotik, kalean dago ekaineko eta ikasturte honetako azkena. Bete eta ea Lezama jatetxeak emango duen saria lortzerik duzuen.