2016/01/28

Irrintzi ikastaroa otsailaren 3an

Aurten ere, irrintzi ikastaroa emango du Amaia Garciak.
Non izango da? Maria Agirre aretoan, Bake Museoaren ondoan.
Noiz? otsailaren 3an, 19:00etan
Izena emateko: AEKn edo Udal Euskaltegian.
DOHAINIK!!!!!

2016/01/22

Mendi irteera 30ean

Hil honetako mendi irteera 30ean egingo dugu. Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

2016/01/15

Abenduko Ezetz jakin lehiaketaren irabazlea

Maria Asuncion Galanek irabazi ditu abenduko lehiaketaren sariak: 
1.- Nere Kabiak emandako lagun birentzako afaria
2.- Gurutze Gorriak emandako "lehen sorospenak" liburua, euskeraz.

Irabazleak semea bidali zuen saria jasotzera. Oraingoan, 74 erantzun jaso ditugu, eta erantzun guztiak zuzen beteta izan dituztenak 31 izan dira.

Urtarrileko  galderak Gernikako Institutukoek prestatu dituzte. Saria AUZUNE jatetxeak emango du.

OHARRA: Gaurko Busturialdeko eta Lea-Artibaiko HITZAn eta CORREOn ikus dezakezue atzoko sari-ematea. Baita Oizmendi telebistak emandako informazioa ere helbide honetan ikus dezakezue:
https://player.vimeo.com/video/151766838

2016/01/08

Azken mendi irteerako argazki batzuk

Abenduaren 26an, San Esteban egunean, egin genuen urteko azken mendi irteera. Udaletxearen aurrean taldeko argazkia atera, eta martxan jarri ginen. Zenbat lagun batu ginen? bada, politto, 51 lagun.

Amotxerri auzoan belar-metak be ikusi genituen.
Aterri zegoelako denok pozik inguruaz gozatzen, ...

Baldatika errekaren ondoan egin genuen lehenengo geldialdia. Han triptikoak banatu eta Iratxek txangoaren gaineko informazioa eman zigun.
Maria Luisa duzue hau, gure Berbalagunik gazteena. Honek ez du mendi irteeretara hutsik egiten.
Goiko Errotatik Metxikarantza goazela, ongi etorria egin ziguten bertako bizilagun berezi horiek.
Hemen, hemen, hemen gure txikitxoa atsedenaldi aprobetxatzen, ... Argazkilaritza lanak beste bati utzi, eta bera olgetan!
Metxika auzoan, txokoaren ondoan, egin genuen bigarren geldialdia; hau luzetxoagoa izan zen, jateko, komun-librera joateko, lagunei Olentzerok ekarritakoen berri emateko, ...
Orkonek artaldea ez du bistatik galtzen; batu eta batu ibiltzen da. Eskerrak berari atze-atzetik doazenak ez dira inoiz galtzen.
Puntu honetan egiten dute muga Muxikak, Errigoitik eta Gernika-lumok.
Torrek ere Orkonekin batera artaldea batzen laguntzen du.
Amaitzen dugula-eta goiko bi horiek pozik!

Oharra: Iratxek ateratako argazkiak dira hauek. 

Urtarrilean ere egingo dugu honelakoren bat.