2011/02/24

Joseba Andoni Oar, ber-bertoko metereologoa

Joseba Andoni Oar, ber-bertoko metereologoa. Etxekoa, esaten dena. Gure BERBALAGUNkideak Arrate irratian ematen du, egunero-egunero, eguraldiaren berri eta hemendik aurrera, asteburuero, leiho honetan izango dugu.

Nondik-nora datorkizu zuri zaletasun hori?.- Egia esateko, umetatik. Hasieran zaletasun berezia denez, besteen aurrean izkutatu egiten nuen. Baina, berez zaletasun hau zen eta da gehien gustatzen zaidana. Umetan, telebistan albiste saio osoa ikusten nuen eguraldiaren iragarpena ikustearren.

Gure aurrekoek, aitita-amumak eta ingurukoek aintzinako kontuak-eta kontatzen zituzten eta adi-adi entzuten nituen. Ipuinen antzekoak izaten ziren, pasadizuak, elurte kontuak, haizetearen gainean, eta hori gustukoa nuen. Ingurua ezagutu ahala kontu horiek eta txutxumutxu horiekin batera eguraldiaren gaineko zaletasuna piztu zitzaidan.

Erabiltzen dituzun baliabideak, zeintzuk dira?.- Gaur egun Interneta oso fidagarria da, modeloak eta ikus daitezke, baina norberak ere zerura begira adi jarriz gero egun batetik besteko zantzuak aurki ditzake. Gero animalien mugimenduek eta txorien hegaldiek ere informazioa ematen digute. Inguruari adi egonez gero nondik norakoak jakin genitzake.

Jakin izan dugu ilargiak baduela bere eragina ortuari eta bestelakoetan, eguraldiaren gainean, ba ote dauka?.- Antzinako sinismenenetan baserritarrek-eta beti ilargiari erreparatzen zioten euren zereginak betetzeko. Gaur egun, zientzia ez dator bat sinesmen horiekin, baina sarritan eguraldiaren aldaketa eta ilargi aldaketak bat egiten zuten. Kasualitatea ote?

Joseba, zapaturako irteera antolatuta daukagu, esaguzu nolako eguraldia izango dugun asteburuan.- Ostirala egun polita izango dugu, goizean goiz Busturialdean erreka-laino batzuk izan genitzake, baina oskarbi harrapatzen duen lekuan garoa izango dugu. Eguerdirako 16-17 gradu izango ditugu Gernikaldean eta goietan (Nabarniz, Errigoiti) bota gradu bi gutxiago.

Zapatuan laino gehiagorekin esnatuko gara, beraz, garo gutxiago izango da eta tenperaturak goizean epeltxuagoak izango dira. Goiza aurrera joan ahala gernikarrok kostalderantz begiratuz gero lainoak sartzen dagozela ikusiko dugu. Baina ateri eutsiko dio arratsaldera arte.

Arratsalde-iluntzean, bostetatik aurrera lehenengo tantak ikusiko ditugu, zipristin batzuk baina gauean zehar prezipitazio horiek areagotuz joango dira. Beraz, gautxoriek badakizue txubaskeroa atera.

Datorren asterako, martxoarekin batera negua dator. Elur kontuak gertu izango ditugu. Baietz elur matasak ikusi inguruan!

Otsailaren 26an irteera

Hilabete honetan ere eguraldia lagun izango dugu; erdu gurekin!



2011/02/17

mendi irteera 2011-02-26an

26an egingo dugu otsaileko irteera, eta Gernika-Lumo-Mendata-Gernika-Lumo ibilbidea aukeratu dugu. Oraingoan, 16 km izango dira eta beti bezala, "Txiki" izango dugu gidari. Hainbat gauza bitxi ikusi ahal izango ditugu: Montalan dorretxea Mendatan, Beheko Errota Kanpantxun, Gola errekako ur-jauzia, Arratzuko Artzubi zubia, ...
Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara. Bazatoz?

2011/02/16

Irrintzi ikastaroa

Oraingoan ere, "Irrintzi" ikastaroa antolatu dugu. Egun bitan izango da, otsailaren 24an eta martxoaren 3an, iluntzeko 7,30etan Pasealekuan.
Parte hartzeko eman izena lehenbailehen ohiko lekuetan.

Hau duzue ikastaroa iragartzeko atera dugun kartela:

2011/02/14

Otsaileko "Ezetz jakin" lehiaketa

Martxan dago otsaileko "Ezetz jakin" lehiaketa. Oraingoan, SARDEXKA jatetxeak emango du saria, bi lagunentzako afaria. Parte hartu gura baduzue, herrian hainbat lekutan topatuko duzue lehiaketa betetako papera.
Erantzun guztiak bete ezinik bazabiltza, galdetu lagunei, familikoei, interneten bilatu, telefonoz deitu, beste berbalagunkideei galdetu, ... eta otsailaren 26rako sartu kultur etxean dugun buzoian. Zorte on!

GALDERAK

01.- Zein abeslari ospetsu hil zitzaigun abenduan?

02.- Ahizko tostadak egiteko osagaiak?

03.- Otsaila bizkaieraz?

04.- Noiz hasiko da KORRIKA 17?

05.- Non hasiko da KORRIKA 17?

06.- Nor omenduko du KORRIKAk?

07.- Non amaituko da KORRIKA?

08.- Zein taldek egin du KORRIKArako abestia eta bideo-klipa?

09.- Zein kaletan dago SARDEXKA jatetxea?

10.- Eskualdeko zein herritan dago GORPU SANTUA?

11.- Zein auzotan edo parajetan kokatuko zenuke Araba kalea?

12.- Zenbat euro ordaindu behar da kiroldegiko urteko bazkidetza(indibiduala)?

13.- Esaera zaharrak: "Mando merkea, ... ..."

14.- Zein liburu proposatu du irakurtzeko BERBALAGUNek?

15.- Zenbat ordaindu behar da Lizeo Antzokiko bazkide txartela?

16.- Nor da Allende Salazar ikastetxeko zuzendaria?

17.- Seber Altube ikastolako zuzendaria, nor da?

18.- Nor da San Fidel ikastolako zuzendaria?

19.- Mertzede Ikastetxeko zuzendaria, nor da?

20.- Nor da Barrutia Eskualde Ikastetxeko zuzendaria?

21.- Barrutialde Institutuko zuzendaria?

22.- Nor da Gernikako Institutuko zuzendaria?


2011/02/06

Urtarrileko mendi irteera

2011ko lehenengo irteera. "Txiki" gidari genuela eta "Gozo"txakurra bidelagun, 35 lagun elkartu ginen Foru plazan, talde argazkia atera eta abian jartzeko prest. Algortatik, Bermeotik, Gordexolatik,Trapagaranetik, ... etorritako berbalagun batzuk ere izan genituen taldekide.
Hona hemen Jon Mikelek ateratako argazkiak: izan zinetenon gozamenerako eta huts egin zenutenon malenkoniarako.
Goizeko 9:00etan, Foru plazan, taldearen argazkia atera eta martxan jarri ginen.
Errigoitin ahuntza eta antzumea izan genituen ongi etorria ematen.
Mikel, Borikeko "natibo" modernoa: akulua eta mobila Hara, mimena! Zertarako erabiltzen den badakizue?
Errigoitiko Urian banatu genuen triptikoa: ibilaldiaren zehaztasunak, atsotitza, abestia, Gorpu Santuaren historia, ...
Gorpu Santuaren kontuak badakizkizue? zein herritan dago?
Bai ba, Errigoitin (Eleizalden). Berba egiteko arazoak dituztenak eramaten dituzte hara mirakulu eske. Hurrengoan azalduko dugu zehatzago historia hori.
Zuok ere euskaraz hobeto egiteko mirariren baten bila etorri zarete? inoiz ez da berandu.
Meakaurren gaude, kaminoaren erdi-erdian. Auzo dotorea Meakaur.
Hiru lore hauek nongoak dira, Meakaurrekoak?
Barausia egiteko ordua? ezer ekarri duzue ala?
Zer Koldo, Enkarterrietan baino neska dotoreagoak Busturialdean, ezta?
Heldu gara denok Meakaurrera, Orkonek denak batu ditu-eta. "Torre"ren falta igarri dugu gaur, baina gaurkoa barkatuko diogu, ea arin errekuperatzen den.
Arindu motxilak!
Goiko horietatik hiru oinez itzuli ziren, ezetz igarri nortzuk?
"Humilladeroa" zer den badakizue? Horren gainean ezer badakizue idatzi iruzkinen bat ( komentarioren bat).
Erromesak "humilladero"tik kanporantza.
Izen polita auzoak, ezta?
Hara, Oñarten nolako labadero dotorea dagoen. Zer, Jose Luis, lixibaren garaiak gogoratzen?
Meakaurretik Oinartera. Zenbat laranja arbola! auzo guztia laranjaz josita dago.
Paraje zoragarriak!
Argazki hau bere lekuan kokatu ezinik ibili naiz, ez dakit oraindik bere lekua zein den. Boriketik behera? Oñartetik behera? ala Andra Maritik behera? Nork daki?
Andra Mari auzoko Poli tabernan denok tripatxoa bete gurean. Pintxo hori zeuretzat, ezta Loli?
Kafe gozoa! eta jan, zer jan duzue ba?
Hemen Maite gure taldeko "perrexila", zu beti saltsan!.
Xabier Leteri omenalditxoa egin genion, Kontrapasa abestu genuen.
Letra denok eskuan: Garaziko herria .....
...benedika dadila, euskarari eman dio, behar duen tornuia.
Euskara jalgi hadi plazara.
Hemen Bermeo eta Algortako lagunak ere abestiaren letra eskuan X. Leteri omenalditxoa egin guran.
Jon Mikel tonoa ematen; entzuten da ba?
Euskara, jalgi hadi plazara. Jalgi hadi kanpora. Euskara, habil mundu guztira ...
Hara Morgak zakarrontziak zeinen txukun jarrita dauzkan.
Dirua falta duzula? lasai, Morgan badaukazu kutxazaina ere.
Dirua bagenu, hor ere inbertituko genuke. Dotorea!
Nork gogoratzen du hori zer den?
Bide zoragarria Andra Maritik Meakaurreko gurutzera!
Kontuz laban egin barik!
Errekatxoa kantari, gulu-gulu-gulu, ... Erramadearen gainetik denok saltari.
Parajeak gero eta dotoreagoak.
Geldi, argazkia egin behar dugu-eta.
Lehen gora eta gora eta orain behera eta behera.
Heldu gara; orain Mungiako autobusaren zain egotea tokatzen da.
Gure kontuek ez daukate akaburik, ...
Orain autobusez Gernikaraino.
Denok sartuko ote gara? Bizkaibuseko txoferra oraindik seneratu gabe omen dago.
Rosa eta Miguel, "koleu" egin zarete, ...
Oharra: Autobusaren zain egon ginen tartean, otsaileko irteera zein izan daitekeen lotzen ibili ginen eta, ziurrenik, Laidarantz egingo dugu, azkeneko zapatuan. Adi egon!