Pages

2009/06/25

Plastiko birziklatuaren erakusketa

Ekainaren 17tik 29ra ikusgai daude ikasturte honetan hainbat tailer edo ikastarotan egindako lanak. BERBALAGUNek ere bere aportaziotxoa egiten du eta hara oraingoan zer jarri dugun ikusgai.
Dendetako plastikozko poltsak birziklatu eta honelako gauzak egin ditugu: azpilak, loreontziak, kanpazoak, bitxi-ontziak, gozoki-ontziak, jostailuak gordetzeko ontziak, bainugelarako ontziak, kapelak,... Irudimena martxan jarri eta eskuak erabili besterik ez dugu egin.
Kultur Etxera hurbiltzerik ez daukazuenok hemen dauzkazue adibide batzuk:
Erakusketan dugun gunetxoa.
Kanpazo ederra, ezta? hondartzarako, zein erosketak egiteko egokia da.
Koloreen arabera plastiko bakoitza zein dendatakoa den azal dezakegu, hau okindegikoa, hau supermekatu horretakoa, ....
Gure mahaitxoaren ondoan umeek buztinez egindako irudiak daude ikusgai.
Gauza politak atera zaizkigu, ezta?
Erakusketa orduko batzuk jo eta ke ibili ziren.
Lanean kontu kontari ikusten ditugu horiek; Bego pozik, ezta?
Apurka-apurka, gauzak egiten ikasi genuen.
Gustatu zaizue ikasturte honetako lana? Ea datorren ikasturtean zeri heltzen diogun

2009/06/21

"Gure azala nola zaindu"

Ekainaren bederatzian ordu beteko saio bi izan genituen, bata goizean eta bestea arratsaldean. Carmen Navarrok azaldu zigun azala nola garbitu behar dugun, nola hidratatu, eguzkitan jarri aurretik zer egin behar dugun, ozpinaren onurak, ... Geneuzkan zalantzak argitzeko aukera izan genuen.

Bertan atera genituen argazki batzuk dituzue hauek:
Carmen Navarro lehenengo azalpenak ematen.
Azala nola "exfoliatu" behar dugun azaltzen.
Bertaratutakoak Carmenek zer esango adi ikusten ditugu.
Halako gauzak andrazkoen kontua ez eze, gizonezkoen kontua ere bada.
Zer kontatzen ari zaizue, bada?
Sorpresatxoa ere eduki genuen, partaide guztioi zozketarako zenbaki bana eman ziguten.
Hara Idoiaren poza, hoba ez. Aurpegia garbitzeko saio bat tokatu zitzaion.
Eta bigarren saioa nori tokatu zitzaion? Txartela eskuan duen horri.
Arratsaldeko saioan Nereari tokatu zitzaion "modelo" egitea.
Alberto, zer esan digu Carmenek? azala beti garbi eduki behar dugula, ezta?
Hauek eguzkiari aurre egiteko prest daude, ezta Maite?
Nerea, aurpegiko azala dohainik garbituko duzu, zuk bai zortea!
Zer Karmen, zeu ere pozik, ezta?

2009/06/15

ARRAINA eta ARDOAren Ibilbidea

Ikasturte honetako azkeneko irteera ekainaren 20an, larunbatean, egingo dugu. GR38 ibilbideko zati bat, Mendatatik Gernikara. Ostean, Ramon Bilbao ardoaren dastaketa izango dugu Rugby tabernan. Joan nahi duzuenok aurretiaz izena eman beharko duzue AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.

Irteera iragartzeko atera dugun kartela honako hau duzue:

2009/06/11

Mintza Eguna 09

Laugarren Mintza Eguna ospatu genuen pasa den larunbatean Gasteizen. Aurreko urteetan bezala guk ez genuen hutsik egin, Gernika-Lumotik 18 lagun joan ginen.
Antolatzaileei eskerrak eman behar dizkiegu geuk ondo pasatzeko egin zuten lan ederragatik.

Argazkien bidez bergogoratu egingo dugu jai eder hori:
Landatxo gunean joan ginen taldeko batzuk .
Dantzariek aurreskua egin ziguten.



Manex Agirrek eta Jokin Labayenek ongi etorria bertsoz egin ziguten.

Gasteizeko Berbalagunek hamaiketako ederra prestatu ziguten: Tortillak, patatak, saltxitxoia, pastela, Sevillako Klarisen pudinga,.... sagardoa, ardoa, ura,....

Geure taldeko batzuk eta Algortan bizi den ereñoarra ere. Zer Iñaki, Mintza Egunetik Mintza Egunera baino ez dugu elkar ikusten, ez zara Busturialdetik ibiltzen ala?
Eskoriatza-Eskibel jauregiaren gora-beherak azaldu zizkigun Unai Gartziak

Ondo baino hobeto bete zuen Unaik bere lana.
Ea, joan zinetenok, zer gogoratzen duzue honetaz?
Harresiaren gainean ere, zehatz-mehatz azaldu zizkigun gidariak jakin daitekeen guztia: hormako zuloek hiltegia horren kontra eraiki zutela erakusten dutela, ....
Lehen oriñalaren barruan zegoena (kaka eta txiza) leihotik behera botatzen zela, baina lehenengo kanalizazioak hor agertzen diren zuloak izan zirela, ..... Zenbatgarren mendean eraiki zirela esan zigun Unaik, nork daki?
Azalpenak jasotzeko bertan dagoen paneletariko bat.
Denok azalpenei adi, Ariane be bai?
Hara, hara, geure eskualdekoak ugariak gara, hor agertzen da Donostian bizi den Muxikako Pedro Mari berbalaguna be.

Lehen aipatu dugun kanalizazioa.

Dultzaineruek lagunduta kalejira ederra egin genuen Montehermosoraino. Ea Nerea eta Rosa Mari, zer azaldu zuen hemen Unaik?

El Portalon jatetxe ospetsua ere han atzean.
Adi egon zineten? zeintzuk izan ziren hemengo azalpenak?

Azalpenak ematen Unai, baina megafoniari eusten egon zenak ere badauka meritua, ezta? Nor da?
Kontxi, horrenbeste berba eginez gero zelan enteratuko zara zu bada? Alferrik izango da zuri galdetzea.
Jendea adi gero!!!!!

Hau ez zegoen ibilbidean sartuta, baina jakin-nahia badakizue zer den bai, eta patio horretan sartu ginen eta hiru lau argazki atera be bai. Zein da honen historia?
Aihotz plazan kale antzerkia egin zuten, saioaren amaierara heldu ginen baina pertsonaiak behintzat, ikusi genituen: Maria Antonieta, ... katua, ....

Nola du izena plaza honek? Zeledon plaza? nork daki?


Hara, goiz osoan auto hori inguruan ibili genuen. Zenbat balio ote du hori, edo halako bat alokatzeak?
"Kutsidazu bidea Isabel" liburu ospetsua idatzi zuen Josean Sagastizabalek ere, bere aportazioa egin zuen. Zalduondoko Zeledonen irudia brontzez eginda dagoela, brontzezko domina hirugarren mailakoa dela, batzuentzat euskara ere hirugarren mailakoa dela,..... Ea laster baten urre gorrizko bihurtzen den.
Txalapartariek ere saio polita eskaini ziguten.
Bazkal ordua ere heldu zitzaigun. Marije eta Txo, zein izan zen menua?

Neskak, zein izan zen bigarren platera?
Maribi, eta hirugarren platera zein izan zen? Ezkontzetan ere ez horrenbeste plater.
Maite, orain be bazabiltza zu jendea enrredetan, ezta?

Alberto, eta postrea zein izan zen bada? Batzuek postre bi jan omen zuten.

Iazko Mintza Egunean ere Galdakaoko Berbalagunen ondoan tokatu zitzaigun mahaian. Ondo konpontzen gara gu, ezta? Gora Galdakao!!!!
Argazki polita ezta Amaia?
Nerea, nork zuritu zizkizun langostinoak? Langostinoak ipini dut, zelan esaten da beste modu batera Jon Mikel?
Urtero bezala, omenduak ere izan ziren.
Bazkal ostean, "Erdizka lauetan" taldearekin dantzaldia. Ezetz jakin nortzuk izan ziren dantzan irtetzen lehenengoak? Gernikaldekoak jakina, ikastaro batzuk ere egin ditugu eta orain praktikatu egin behar da.
Badabil hor dantzan Gernikaldekoren bat?
Eta hemen ezagunik bai?
Bai, bai, zuek plantak egin, baina badakit nora joan zineten hortik, El Parral tabernara.
Beno, hemen amaituko dugu Mintza Eguneko erreportaia. Egin zeuon aportaziotxoak !