Pages

2008/07/13

Jateko kontuaren aitzakiaz

Ospakizun guztiak mahaiaren inguruan egiten ditugu guk.

Hona hemen horren adibideak:

Hizkuntz Eskakizuneren bat ateratzen dugunean, ospatu egin behar dugu. Amaia Erkorekako kajan polito ordainduko zenuen, ezta?


Idoiak Irlandan egon zenean bertako ogia egiten ondo ikasi zuenez, hilean behin, gure gozamenerako hamaiketakoa ekartzen digu.

Ikasturtea amaitzeko bazkari eder bat bezalakorik ez dago.

Bazkaria eta lekua ere garrantzitsua da. Goiko horiek arratsaldeko seietan oraindik, Gernika jatetxean zeuden. Antza, dirurik gabe joan ziren eta harrikoa nork egin erabaki ezinik ibili ziren.

Hauek eta beste lau, astearteero, Bakederren elkartzen izan dira gero bazkaltzera joateko.

Zer neskak, eguzkitan ala gerizpetan hobeto? Hartu duzue txakolintxua?

Miren Antxik eta Pilik gatzatua jan dute eta Itxasok?

Zer ospatzen ari zarete?
Ondo janda daude hauek, pozik daude-eta.

Hori, hori, barre egitea sanoa omen da!

Zer ote da eskuetan duten hori!

Egia, Kristina eta Karlos ezkonduko direla-eta despedida xumea baina beroa egin zioten Berbalagunkideek Kristinari.
Txoritxo batek esan digu talde honek, oraingo honetan, Ramon Bilbaori adarrak ipini dizkiotela eta beste ardo bat edan dutela, egia da?

XVIII. Euskera Jaia ospatu genuen Muxikako Gorozikan. 120 lagun izan ziren bazkaltzen. Berbalagunkide batzuk ere hor ageri dira, Ani oraingoan ere jaten harrapatu zaitut.

Zerbitzariak, pilotariak, bertsolariak, sukaldariak, dantzariak,....

Hauek ere, urtero-urtero, euren lekutxua daukete bazkaltzeko. "Ezetz Jakin" lehiaketa, hutsik egin barik, bete arren ez dute orain arte zorterik izan. Ea datorren ikasturtean tokatzen zaizuen!

Pilotari nagusitxuagoak mahai baten eta gaztetxuagoak beste mahaian.

2008/07/03

"Ezetz Jakin" lehiaketaren ekaineko irabazlea


Ikasturtearen azkeneko lehiaketan, ekainekoan, Pedro Mari Sanchez izanda irabazlea. Bi lagunentzako afaria irabazi du ZIMELA jatetxean. Argazkian irabazlea, Kultura zinegotzia, Udal Euskaltegiko zuzendaria eta BERBALAGUN teknikaria agertzen dira.

Batzuek lehiaketa betetzen hartu duzue parte, beste batzuek galderak prestatzen edo zuen propagandaren truke saria ematen. Zuon partaidetzarik gabe, ezin izango genukeen lehiaketa arrakastatsu hau aurrera atera. Beraz, eskerrik asko egin duzuen lanagatik.
Datorren ikasturtean berriro izango duzue parte hartzeko aukera.