2012/10/31

Ramon Bilbao ardoaren ligakoak

Afari itzela egin zuten atzo Ibarrangelun Ramon Bilbao ardoaren ligakoek. Txoritxu batek esan digu atzo beste ardo bat edan zutela. Zeuon maitaleari adarrak jartzen hasi zarete, ala?
Gora kolesterola! Noiz da hurrengo afaria?

2012/10/30

Mendi irteera 2012-10-27an

Esaera zaharrak dioen moduan "Non gogoa, han zangoa". Eguraldi euritsuak ere ez gintuen kikildu, larunbat goizean 25 lagun elkartu ginen  Gernika-Burgoa-Arratzu-Belendiz-Kortezubi-Gernika irteera egiteko, guztira 16,5Km egin genituen.
Gola errekaren ur jauzi zoragarriak.
Zubi gainean argazki ederra.
Bidean hainbat zaldi ikusi genituen, zein baino zein politagoa.
Bide-gurutz honetan, erabaki gogorra hartu genuen, hiru kilometro eta erdi gehiago egin ala ez.
Terek eta Bittorrek (desertoreak) izan ezik beste guztiok bide luzea egitea erabaki genuen.
Basoa gurutzatu eta ....
... gutariko batzuek bidean mugitzen zen edozerekin hitz egin behar izan zuten, ...
... akerra izan, zein arkumea izan, haiekin be berba egin behar; ...
..., Santimamiñera heldu ginen. Atzeko mendi hori Ereñozar da, baina ezetz jakin Kobako atea zein zuhaitzen parean dagoen.
Lezikako jatetxearen aurrean, Orkon gure ardi-txakurra geu zaintzen.
Lehenengotarikoak izango gara bide berri honetatik pasatzen, oraindik arazo batzuk tarteko, jendearentzat itxita baitago.
Kortezubiko eleiza dotorearen ondotik jaitsi eta hara nolako pasarela.
Zubi hau ezaguna egingo zaizue, ezta? Aspaldion hainbat bider atera ditugu argazkiak hemen.
Errenteriako zubia dozue hau.

2012/10/26

Asteburuko eguraldi iragarpenak

Aupa aspaldiko! Hemen datoz Berbalaguneko urteroko ibilaldien  zita. Aurten ere inguruko bazterrak ezagutuko ditugu, giro alai batean eta euskara mihian daukagula. Eguraldi iragarpen zehatza emateko asmotan nator, batzuetan ondo eta beste batzuetan ez hain ondo baina beti ere ahalegin berezia eta gogorik handiena jarriz. Orduan  egon daitezkeen hutsak parkatuko didazuelakoan nago.

Bihar larunbata, lehengo irteera daukagu. Burgoa  mendia ezagutuko dugu, Arratzuko Olesko auzunetik abiatuta mendian gora joango gara, eta bertatik Arratzuko elizaldera jaitsiz eta barriro ere Gernikarantz bueltatzeko. Ibilaldi polita, baina eguraldiak lagunduko al digu?

Ostiral goizez idazten nago iragarpen hau, orain une honetan lehenengo tantak ikusten ari gara. Epel dago oraindik, 14 graduren bueltan (asteburuan zehar beherakada galanta espero da) eta gaurkoan euria izango da protagonista, orduak aurrera joan ahala prezipitazioak areagotuko dira. Zerua guztiz lainotuta eta eguzki arrastorik ez dugu izango. Goizean hego haizea ibiliko da, baina eguerdi partean iparra sartzen joango zaigu bizi xamar eta tenperaturek zertxobait behera egingo dute baina gaurkoan ez da horrenbeste nabarituko.

Biharko notizi txarrak eman behar, pena da bai, baina hauxe da guk ikusten duguna. Eguna desatsegina esnatuko zaigu, euria, ipar haize bizia, bisutsa.Tenperaturak 12 graduren bueltan izango dira Gernikan. Hauexek izango dira eguneko altuenak, zeren orduak aurrera joan ahala hotz sentsazioa areagotzen joango da. Arratsaldeko azken orduetan hotza izango da protagonista, hori bai arratsaldean prezipitazioak gutxitzen joango dira. Gure eskualdean ez badaude ere Gorbeia, Anboto eta Aitzgorri mendiak zuriz jantzi daitezke.

Aterkia, mendiko oinetakoak, gabardinak-eta ezinbestekoak izango dira txango honetarako,

Domekan edo igandean, lainotsu esnatuko da tantaren bat edo beste botatzeko arriskua izango da, tenperatura oso freskoa edo hotzak izanez, baliteke Oiz mendiko tontorrean ere elur apur bat ikustea. Arratsalderako ostarte zabalak ikusiko ditugu, baina haize fin-fina ipar ekialdekoa (Nabarniz haizea), hotza benetan.

Astelehena egun handia Gernikan, tenperatura hotzak izango ditugu lehen orduetan baina eguzkia izango da jaun eta jabe egun gehienean, azken orduan frenteren baten bisita dela euri tantak botzeko arriskua dagoen arren. Ez ahaztu asteburu honetan ordu aldaketa dagoela, gau txoriak pozik ibiliko dira Astelentxutxu eguna pasatzen larunbatean ordu bat gehiago izango baitute.



2012/10/22

Zapatuetako talde bi


Hona hemen, zapatuan taldeetara agertu ziren Berbalagunkideak. Eguraldi euritsua batetik, azterketak bestetik, jendea falta izan zen taldeetan, baina elkartu zirenek jo eta ke euskeraz aritu ziren mahaiaren inguruan. 
Aspaldiko partez, Joseba Andoni ere formal-formal etorri zitzaigun. Ondo etorri Joseba Andoni!!!!!!!!!!!!!

2012/10/19

Urriaren 27an Mendi irteera

Urriaren 27an 2012-2013 ikasturtearen lehenengo mendi irteera egingo dugu. Gernikatik irten eta Oleskotik Burgoa mendia gurutzatu ondoren Arratzura helduko gara, eta handik Kortezubitik Gernikara. Guztira 13 km izango dira, beraz,edonork egiteko moduko martxa.
Udaletxearen aurrean batuko gara goizeko 9:00etan. Gidaria ez dugu aldatu, "Txiki" izango da.
Badakigu larunbat horretan, 27an, Gernikan Astelehentxutxu izango dela, batzuk Urriko Astelehenerako txosnak prestatzen ibiliko direla, Urdaibai Kantaguneak abestu behar duela, Eibar-Nabarnizeko martxa izango dela, bateren bat desbrozadorarekin aberiren bat egin duela, beste bik ebakuntzaren bat izan dutela, beste bik Durangoko Azokan tokatu zitzaien asteburuaz gozatuko dutela, beste batzuek hauteskundeetan lortutako garaipena ospatzen ibiliko direla, baina badakit goizeko 9:00etan batzen garenok itzel pasatuko dugula. 
Beraz, gure inguruaz gozatzeko gogoa badaukazu, ERDU GUREKIN!!!!!!!!!!

2012/10/18

BERBALAGUN TALDE BATZUK MARTXAN





Apurka-apurka, martxan ditugu talde batzuk; baina astero elkartzen diren guztiak ez daude hemen, gehiago dira.
GORA BERBALAGUN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2012/10/04

Prentsaurrea, BERBALAGUN

2012-2013 ikasturtea iragartzeko prentsaurrea egin dugu Gernika-Lumon. Ia talde eragile osoa bertan izan gara, Naiara Urberuaga kultura zinegotzia, Jaione Iturbe Aita Villasante Udal Euskaltegiko zuzendaria, Bittor Zarrabeitia Euskera zerbitzuko teknikaria eta Pili Ibarra AEK-ko irakaslea eta Berbalaguneko teknikaria. 
Oizmendi telebista, Correo, Deia eta Hitza izan dira agertu diren komunikabideak (ikusi bihar ea zer dioten).
Beraz, badakizue ofizialki zabalik dagoela izena emateko epea. Fitxak bete ondoren eraman euskaltegietara edo sartu kultur etxean dugun postontzian.

Guk euskeraz, zuk zergatik ez?