2019/01/29

Zapatuko mendi-irteerako argazki batzuk

Ibilbidean, basatza gutxiago topatzeko, Axpen hasi beharrean Solluberaino joan ginen autobusez, eta handik Portuondora jaitsi ginen. Horrela aldapa gutxiago eta km aldetik ere gutxitxoago izan genuen. Aterri egin genuen buelta guztia, eguzki eta guzti!
Hogeita bederatzi lagun eta txakur bat animatu ginen Berbalagunek prestatutako ibilbidea egitera.
 Euritakoak motxilan edo makila moduan erabili genituen.
 Beti bezala, kontu kontari ibili ginen, ...
 ..., inguru zoragarria geurea, ...
 ..., Busturin, Larrezabale eskolak esertzeko aukera eman zigun, ...
 ..., kopautxua ere eskola aurrean egin genuen, ...
 ..., indarrak berreskuratuta, berriro martxan jarri ginen, ...
Katillotxu inguruan, ... egun argiz eta eguzkitxu: Anboto, Ogoño, Gabiota, ... ikuspegi aparta!
Tribisburuko nekropoli erromatarra. Bertan gorpuak erraustu egiten zirela ikusi izan da, eta errautsak oinplano karratuko harrizko esparruetan uzten zirela.
Aztarnategia 1994. urtean aurkitu zuen Tana arkeologoak, ondare megalitikoa aztertzen ari zen bitartean.
 ... "Bizkaia maite atzo goizean ikusi zintudan, ..."
 Limusin ederrak gero!
 ... Bagoaz ordu batetako autobusaren bila...
 Sukarrieta eta aurrean Laida...
Ibilbidearen ostean, Gernikan hiru-lau trago eta kroketak...


Oharra: hurrengo irteera otsailaren 23an egingo dugu, Aulestiraino autobusez eta handik Santa Eufemia mendira.

2019/01/17

Mendi-irteera urtarrilaren 26an

Urtarrileko mendi-irteera 26an egingo dugu. Goizeko 9:00etan autobus geltokian elkartuko gara Axperaino joateko. 
ERDU gurekin!

2019/01/15

Auzolanean, ohazala josten

Josten lagundu gura badiguzu, erdu eguenetan, 19:30ean, kultur etxera. Auzolanean, ohazal eder bat josiko dugu, gero zozketa egiteko. BERBALAGUNEtik KORRIKAri gure ekarpentxoa egingo diogu.

2019/01/14

Urtarrileko "Ezetz Jakin" lehiaketa martxan daukagu!


Hona hemen Hiru Saku jatetxean afaria dohainik jateko aukera aparta.

Bizkor ibili, bete galdetegia eta urtarrilaren 31rako sartu kultur etxean dugun postontzian.

Galderak taldean erantzutekoak dira: lagunekin, etxekoekin, tabernariekin edo taberna-lagunekin, ikaskideekin, Berbalagunkideekin, ... Ezagutzen ez dituzunekin ere harremana izateko balio du "Ezetz Jakin"ek. 

Eman pausua, eta bete! Ea zeu zaren hurrengo irabazlea!

2019/01/10

Abenduko lehiaketaren saria Begoña Larrondorentzat



Abenduko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea: Begoña Larrondo Barrena.
Beren esanetan, lehenengoz bete du lehiaketa eta zoria alde izan du. 
SASOIE jatetxean lagun birentzako afaria jateko aukera paregabea du irabazleak.
Oraingoan, 74 lagunek hartu du parte, eta horietatik  61 izan dira erantzun guztiak zuzen bete dituztenak.

Jakin urtarrileko lehiaketa martxan dugula, eta parte hartu gura duenak  kultur etxean dugun postontzian sartu beharko dituela erantzunak hilaren 31rako.
Ea hurrengo saria zeuretzat den!