Pages

2013/12/27

Biharko mendi irteerarako triptikoa



Bihar, mendi irteeran banatuko dugun triptiko hau labetik atera berria daukagu. Iratxek oso txukun prestatu digu ibilbideko zehaztasun guztiak ondo jarrita, nondik ibiliko garen, zer ikusiko dugun, zenbat kilometro, tracka, toponimiaren kontu batzuk, Berbalagunen ibilbidearen kontutxu batzuk, eta ..., eta ...., eta ....
Eskerrik asko Iratxe.
Badakizue, nagiak atera eta erdu gurekin!!!!!!!!

2013/12/24

Mendi irteera abenduaren 28an.

Mendi irteera egingo dugu 28an. Santa Luzia-Mikiene-Olazarraga-Errigoiti-Madalen-Elorreta-Bastegieta-Txorraburu izango da ibilbidea, guztira 12 km. Irteera goizeko 9:00etan, udaletxearen aurrean, eta itzulera 12:30ean. Modu horretara Astrako lehen urteurrena dela-eta argazki erraldoian parte hartzeko aukera izango dugu.
Astindu nagiak eta erdu gugaz!

2013/12/19

10 urteko erakusketa Elai-Alai aretoan

Abenduaren 2tik 18ra, Elai-Alai areto txikian, 10 urtetan batu ditugun kartel, triptiko, argazki, esku-lanetan egindakoak, diaporamak, ziurtagiri, prentsa oharrak, bandoak, eskutitzak, lehiaketa kartel, kanpainetako kartelak eta halakoak, .... ikusgai izan ditugu.
 Bost panel handi... ,
 ..., eta 4 CDtan hainbat argazki musika eta guzti ...
 Gelan, aulkiak eta mahai bat ere izan genituen ...
 Mendi irteeretan banatutako triptikoen bilduma, ...
 , ... hainbat ikastaroetan egindako gauzak: karetak, poltsak, gonak, amentalak, ...
..., belarrietakoak, lepokoak, papar orratzak, plaztikozko poltsekin egindako ontziak, ...
 ..., "txalak",  kustomizazio ikastaroan egindakoak, ...
..., hasierako irteerak iragartzeko ateratako kartelak (batzuk urtea jarri barik dute, pena da, baina ...)

,... argazki piloa, ...
,... bitrina bietan "Ezetz Jakin" lehiaketako irabazleen orri orijinalak, gonbidapen orriak, egunkarietako eta aldizkarietako albisteak, ... eta halakoak jarri genituen.
Kartelak denak gordeta izan ditugu, ez dugu kopiarik atera. Argazki batzuk paperean jarri genituen.
Hiru urteotan egin ditugun "Hamaika orduko irakurraldi"etan  erabili ditugun liburuen ploterrak ere ikusgai izan genituen.
Argazki piloa eta kartel piloa........ Beste horrenbeste urte opa diogu BERBALAGUNi

2013/12/18

Gabonak gainean

Herri guztiek arbola dotorea jartzen dabe Gabonak iragartzeko. Hona hemen Gernika-Lumoko arbola; polita, ezta?
Emon  puntuazioa, batetik hamarrera; zenbat puntu?

2013/12/16

Mendi irteera Ispasterren zehar

Azaroaren 30ean Gernika-Ispaster-Gernika egin genuen, autobusez Ispasterreraino eta bertan 12km. Artika-Kurtziaga-Solarte eta Gallete auzoak zeharkatu genituen. Bertan, Otoio tontor zoragarria ezagutu genuen, 390 mko tontorra. Hogeita hamabost lagunek egin zuten ibilaldi atsegin hau.
Auzorik auzo.....
... basorik baso ...
... euripean ...
...itsasoa begiztatu ...
...paraje ilunagoak ....
... argiagoak ...
...denok gidariaren atzetik ...
Otoio gailurrera heldu eta ...
... atertu egin zuen ...
... helburua lortuta, denok pozik ...
... "Torre" ere. Hoba pozik egon ez, halako krabeliñekaz.
Zerua ilun....