2010/04/28

Mendi irteera 2010-04-24an

GERNIKA-ZUGASTIETA-GOROZIKA-TXAKALE-ELGEZABALGANE-ALDORI-ZABALE-SAN ROMAN-UGARTE-UNTXIGOITI-TRAMA-SANTA LUZIA-GERNIKA

Pasa den larunbatean irteera egiteko eguraldia zoragarria izan genuen. Goizeko bederatzietan tren geltokian batu ginenok txartelak hartu eta han abiatu ginen txu..., txuku-txuku. Lurgorriko geralekuan trena geratu zenean, han batu zitzaizkigun beste lau-bost lagun eta aurrera egin genuen Muxikako geltokiraino, han ere jendea zain eduki genuen. Zugastietaraino heldu eta han ere, Jose izan genuen zain. Batu ginen 47 lagunok oinezko ibilaldiari ekin genion.
Goiza itzel pasatu genuen, hemen kontuak kontatu, han geldiunea egin, gerotxoago zeozertxo jan, baina oraingoan ere ez genuen Kukua entzun. Beharbada, ixilik egoten ez dakigunez eta Kukua entzuteko ixiltasun apur bat behar denez, halako irteeretan ez dugu entzuterik lortuko.
Irteerara etorri izan ez zinetenok ikus dezazuen nolako ibilaldi polita egin genuen eta joan zinetenok gogora dezazuen,
Hona hemen argazkilari bik ateratako argazki batzuk:
Zugastietatik Gorozikaraino igo egin behar da.
Hasieran freskuratxua igartzen zen, ezta?
Gorozikan gelditu eta ibilaldiaren gaineko zehaztasunak eta gauza bitxiren bat idatzita zeukan triptikoa banatu genuen. Denontzat beste ez zen egon, uste baino jende gehiago batu ginen-eta.
Ea triptikoa irakurri duzuenok, non hil zuten Patakon gaizkile ona? eta bere gorpua non agertu omen zen?
Heldu gara Atxelirantz edo Txakalerantz egin daitekeen gurutzera, guk Txakalerantza egin behar dugu.
Hau talde osoaren argazkia. Dotore zaudete, bai horixe!
Neskak, galdu barik gero!
Orain artekoa polita eta erraza izan da, ezta?
Ongi etorria ematen etorri zaiguna, zer da idiskoa ala bisontea?
Hara Txakalen zelako hotel dotorea dagoen, Urune hotela.
Zer Maite eta Xabier, eskatu diozue Jaun Kruzi peskan egiteko baimena? Makila polibalentea du Maitek, ezta?
Gidari onak badauzkagu gero, bidea ondo markatzen dute eta gero pasatu ahala markak batzen joaten dira. Krisi garaian ere bagaude bai, eta hurrengorako ere behar dira plastiko eta kordel horiek.
Arraunean pasatu behar ote dugu errekatxo hori. Zein erreka da hori, nork daki?
Elgezabalganerantza goaz, Motxo ondora helduko gara.
Momentuz amaitu da aldatsa, pozik ezta?
Motxonetik bai bista ederrak!
Aldorirantza txiri-txiri.
Aldoriko Agroturismoaren jabea azalpenak ematen izan genuen.
Zabaletik San Romanerantza.
San Romaneko mahaietan aukera ezin hobea kopotxua egiteko.
Ea, ea, zer ekarri duzue jateko? Nik platanoa,.. , nik txokolate ekologikoa, ...., ba nik almendraduna, ....
Zuk laranja, eta Anak eta Marijek zer ekarri dute ba?
Crescenek eta Maitek zer ekarri dute ba?
Harrikoa egiten ez zineten hasiko, ezta?
Hau bai une atsegina, jan, edan, berba egin, jezarrita egon, ....
Zeozer gertatzen da, muxikarrak elkartzen hasi dira, zer ote da?

Ene badatxue, Jon zer pasatzen da ba? Neska guztien aurrean galtzerdiak eranzten? Zer dira ba, berriak?
Majo zaintzen ditu Goiok neska hauek!
Gaur gidari ofizialak huts egin digu, baina badaude errepuestoak ere, ezta Torre eta Alvarito?
San Romanetik Eleizalderantza. Miren zein arrazatakoak dira behi horiek?
Eleizaldera heldu gara.
Ene, gure artean Bretoi bat! Zer esan nahi du nikiak dioena?
Hara, hamabiak eta hamar markatzen du erlojuak; ondo goaz. Nora doa jendea ba, San Bizente eleizara?
Bai zera! eleiza albo batera utzi eta eskumatara hartu dute.
Ea muxikarrok, zein da Eleizaldetik pasatzen den erreka dotore hori?
Untxigoitirantz goazela dio kartelak. Laster une aldapatsua pasatu beharko dugu.
Kukua ez genuen entzun, baina Kuku-prakak bai ikusi geniuten.
Tramarantz kontu kontari, helmuga dugu laster.
Eguzkiak polito jotzen zuenez, itzala estimu handian izan genuen.
Hori da poz aurpegia duzuena, argi dago ibilaldia zuen gustukoa izan dena.
Mari Karmen, oraindik ez da nekatu, mendian ohituta dago-eta.
Oharra: Asko sentituta, hemendik beherako 15 argazki ere sartuta izan ditut, baina dena ordenatu beharraren beharraz eta teknologia ondo ez menperatzearen ondorioz, ezabatu egin dira bai eta honaino larunbateko irteeraren kontua.
Gustatu bazaizue, zein ezbazaizue egin hemen azpian komentarioren bat.
Beno, hurrengo irteera ere, erdi prestatuta dago; maiatzaren 29an izango da eta kartelen bidez eta prentsaren bidez iragarriko dugu. Ondo ibili.

2010/04/24

"Euskal Erromeria"

Euskal Dantza ikastaroan zenbat ikasi dugun erakusteko aukera ezin hobea izango dugu martitzenean, apirilaren 27an, erromeria antolatu dugu-eta.
Iluntzeko 20:00etan Pasialekuan, Segundo Olaeta Musika Eskolakoek ahalegin berezia egingo dute guk dantzan egin dezagun.
"Gogoa kantari
eta oinak dantzari
eragin gorputzari
eta eutsi ohitura zaharrari"
Egarria kentzeko, sagardo apur bat ere banatuko dugu.

2010/04/22

Mendi irteera

Apirileko irteera larunbatean, apirilak 24, egingo dugu. Oraingoan oinak ez ezik, trena ere erabiliko dugu Zugastietaraino trenez joango gara-eta.
Eguraldi ona iragarrita dago, beraz, ez dugu aterkirik behar izango, guardasola beharbada bai.
Goizeko bederatzietan tren geltokian elkartuko gara; puntualitatea ezinbestekoa izango da.
Egin klik kartelaren gainean eta handiago ikusi ahal izango duzue.

2010/04/19

"Ezetz jakin" lehiaketaren irabazlea

Busturiako Marian Agirre Azulak irabazi du martxoko "Ezetz jakin" lehiaketa. Laurogeita zazpi lagunek eraman dute euren erantzuna gure buzoira, eta horietatik galdera guzti-guztiak ondo erantzunda hirurogeita bik izan dituzte.

Omago jatetxean bi lagunentzako afaria du saritzat irabazleak.


Saria jasotzeko unean ateratako argazkian ditugu Kepa Karakuel (Busturialdean Euskeraz Bizi), Esteban San Pedro (Aita Villasante Udal Euskaltegia), Idoia Fernandez (Euskera Zinegotzia), Igone Olabarria (Busturialdeko AEK) Pili Ibarra (BERBALAGUN), Marian Agirre Azula (irabazlea) eta Felipe, Omago jatetxekoa.


Apirilean, Aste Santua tartean dela-eta, ez dugu lehiaketarik atera. Maiatzekoan Zallo Barri jatetxeak emango du saria. Eskuratu galderak lehenbailehen betiko tokietan.

2010/04/14

"Gure Basoak Historian Zehar"

"Gure Basoak Historian Zehar" taillerra egin genuen Euskal Herria Museoan. Oibar irakasleak hiru ataletan banatu zuen gaia:

1.- Sarrera ikusentzuneko baten bitartez
2.- Museoko gelak eta lorategia bisitatu genuen material bereziak osagarri harturik
3.- Europako Herrien Parkean eta museoko lorategian zuhaitzei buruzko pista jokoa

Ordu biko taillerra izan zen, eta jorratu genituen arloen artean honako hauek:

-Nolakoak diren zuhaitzak eta horietatik atera daitekeen etekina.
-Gizakiak Historian zehar nola erabili dituen basoak Euskal Herrian eta erabilera horrek eragin duen paisaia aldaketa.
-Nolakoak diren gizakiak erabili dituen zuhaitz motak eta horien ezaugarriak.
-Zer egin dezakegu guk deforestazioa ekiditeko?
Fitxak, azalpenak, egur zatiak, ... hainbat material erabili genuen.
Oibarren azalpenak entzuten jendea adi
Europako Herrien Parkean eta museoko lorategian pista jokoa egin behar izan genuen.
Hara Igoneren poza! pista aurkitu ondoren, instrukzioak jarraitu behar hurrengo pista aurkitzeko.
Hemen begiralearen onespena jaso zuten.
Talde honek ere aurkitu du pistaren bat.
Pista guztiak aurkitu dituzue ala?
Ederto, bostak aurkitu dituzue. Baina zein taldek irabazi du?
Eskatutakoa bete duzue, eta pista horien inguruan zegoen zarama ere batu behar izan duzue.
Orain batutako zaborra ontzi egokietan sailkatu behar duzue; plastikoa horretan da?
Amaitu da taillerra, orain inkesta bete eta oparituko dizueten txapela jasotzea baino ez duzue falta.