Pages

2020/05/25

Egunean Behin lehiaketa. 4. irabazleak: Maddi eta Ager

"EGUNEAN BEHIN"

Pasa den asteko "Egunean Behin" lehiaketan  irabazle bi izan ditugu, biak 486 punturekin. Atzo gaueko 22:00ak arte Maddik irabaziko zuela pentsa genezakeen, baina Agerrek jokatu zuenean, gure harridurarako biak puntu kopuru berekin geratu zirela ikusi genuen.
Oso gorabeheratsua izan da aste horretako sailkapena.
Baina, laburtuz, bi irabazle izan ditugu "Agezal" eta "Mayi". 

 

 


Eta oraingoan, irabazle bakoitzari dozena bat piper eman die Onintza Enbeitak.
Izan ere, iderren sasoia amaitzen doa eta daudenak estimu handian daude merkatu plazan. Horregatik, ortuak eskaintzen digun beste genero preziatuetako bat Gernikako piperra denez, hori ematea erabaki du oraingoan.


Zorionak irabazleoi!馃尡

2020/05/20

Eneritzen errezeta gozoa.

Eneritzek Egunean Behin lehiaketa irabazi zuen aurreko astean. Saria: Onintza Enbeitaren kilo bai ilar. Eneritzek eskertzeko errezeta bidali digu: 馃尡
ILARRAK URDAIAZPIKOAREKIN 4 PERTSONARENTZAT 
 
OSAGAIAK:
  • 800g ilar fresko
  • Urdaiazpiko xerra bat
  • Tipulin bi
  • Berakatz ale bi
  • 4 koilarakada oliba olio birjina
  • Gatza
 
NOLA PRESTATU:
Hasteko, ilarrak garandu eta ontzi batean utzi.
Jarraian, lapiko batera litro bat ur bota, gatz pixka bat eta berotu. Berotzen denean ilarrak bota eta utzi egosten 8 minutuz. Ondoren, ilarrak uretatik atera eta xukatu.
 
Hori egin eta gero, tipula eta berakatza zati txikietan moztu, zartaginera olioa bota eta bertan
sueztitu. Ostean, urdaiazpiko xerra zati txikietan moztu eta zartaginera bota.
 
Bukatzeko, xukatutako ilarrak zartaginera bota eta dena nahastu.

On egin! 馃尡 馃憚

2020/05/19

Egunean Behin lehiaketa. 3. irabazlea: Eneritz

"EGUNEAN BEHIN"

 

"Ene"k (Eneritzek) irabazi du oraingoan eta  Onintza Enbeitak eman dio saria: kilo bat ider

 


 

Zelan prestatu dituen idatziz azalduko duela agindu digu.

 

 

Gaurtik igandera arte beste txanda bat daukagu.

Egunero bete Egunean Behin eta ea hurrengo saria zeuk irabazten duzun!

Zorionak Barrutiko irakaslea den Eneritzi!

 


2020/05/13

Mendi-ibilbide proposamena 馃挌 ⛰ 馃實 馃寗





Badira urte batzuk honako ibilbidea egin genuenetik, baina talde handiak elkartu ezin gaitezkeen honetan, badaukazue aukera etxekoekin egiteko (moldatu dezakezue nahi izanez gero).
Anima zaitezte ibilbidea egitera eta bidal iezazkiguzue zuen argazkiak!!

 

2020/05/11

Egunean Behin lehiaktea. 2. irabazlea: Ager

"Egunean behin" jokoan, denboraldi honetako bigarren astean, gure taldean, Ager (Agezal) izan da puntu gehien lortu dituena.
Beraz, dozena bat arrautza irabazi du, ZORIONAK, AGER! 馃憦 馃巵
Onintza Enbeita izan da babeslea eta Gernikako merkatu plazan eman dio saria irabazleari.


Gaurtik igandera beste saio bat izango dugu martxan; ekin gogor eta ea zeuk irabazten duzun hurrengo saria! 
Hurrengo astean berritasunak izango dira!

2020/05/06

EGUNEAN BEHIN Berbalagun taldea: astean behin dozena bat arrautza


Iazko ikasturtetik talde bat sortuta dugu "Egunean behin" jokoan (Gernikako berbalagunok gure talde propioa daukagu). Eguneko 10 galdera erantzun eta aste bukaeran puntu gehien lortu dituenak dozena bat arrautza irabaziko ditu Onintza Enbeitaren eskutik. Babeslea, Onintza bera da.


Aurreko igandeko irabazlea "Ispi" (Anabel) izan da, eta astelehenean  bertan jaso zuen bere saria Gernikako Plazan. ZORIONAK, ANABEL! 馃巵

Berbalagun, ezagutzen duzu "Egunean behin" jolasa? Deskarga ezazu eta sar zaitez gure taldean (Bidali whatsappa eta eskatu kodea >> 600 482 010

Ekin lanari, lagun, igandeko irabazlea zu zeu izan zaitezke!

2020/05/04

馃憖馃憮馃實 Leihotik begira 馃憖馃憮馃實




 

Zer ikusten da zure leiho, bentana, balkoi, terrazatatik...?

Kontaiguzu!

 

Honakoa Inak bidali digu; bere esana: "Etxean zein kalean euskara edonon".


(Ea
Argazkia: I.Z.
Testua: I.Z.)

Bidali zuen leihotik ateratako argazkia eta mezutxo bat, ondoko helbidera:
馃捇 gernika_berba@aek.eus 馃摤
edo ondorengo zenbakira:
馃摓 600 48 20 10

Gernika-Lumoko 馃尶 berbalagun 馃摍 blogean eta 馃叺 facebookean argitaratuko ditugu.