2011/07/17

I.Mihiluze txapelketa Gernika-Lumon

38 mihi luze elkarren arteko lehian, guztira 19 bikotek parte hartu zuten.


Telebista platorik ez; horren ordez, Elai-Alai aretoa. Baina probak telebistan egiten dituztenak: erantzuna emanda, eroglifikoak, tribuaren berbak, imintzioka, marrazkiak, esamesak, apustua... Eta bi bikote azken proban sari nagusiaren bila: zer da zer?


Gernika-Lumoko Josu Lamikizek eta Arratzuko Beñat Ramosek irabazi zuten txapelketa eta Ecuador bidaiak emanda, Lekeitioko Enperatriz Zita hotelean asteburu pasa joango dira, gastu guztiak ordainduta.


Kepa Urionabarrenetxearen eta Johana Olabarriaren aurka lehiatu ziren irabazleak, eskualdeko toponimoak herriak diren, lehen auzo eta orain herri diren edota beti auzo izan diren asmatzeko lanean. Zimela jatetxeak emandako bi otzara eder irabazi zituzten.


Hirugarren saria Ana Larruzeak eta Ainhoa Malaxetxebarriak hartu zuten. Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren eskutik, zetazeoak ikustera joateko bidaia egingo du bikote horrek, itsasontzian.




Oharra: Oizmendi Telebistak egun hauetan emitituko du saioa hiru zatitan: uztailaren 18an, 19an eta 20an iluntzeko 8,30etan eta egun horietako errepikapena 19an, 20an eta 21ean eguerdiko ordu bietan.


Uztailaren 23an eta 24an ere emango dute saioa oso-osorik. Ordua zehazteko oraindik.




Ekainaren 18an ateratako argazki batzuk hemen:
Talde osoaren argazkia, opariak jaso eta gero.

Lehenengo proba, erantzuna emanda.


Bigarren proba, eroglifikoak.


Eroglifikoak


Erantzuna emanda.


Hau izan zen probarik zailena.


Parte-hartzaileek ere ondo pasatu zuten.


Lau bikote batera.


Erantzuna emanda eta eroglifikoak tartekatuta.


Bikote bakoitzaren puntuazioa ere denon bistan.


Imintzioaka.


Bikoteak ondo prestatuta etorri ziren.


Potokumeak atalean ere ederto baten aritu ziren.


Haizeak ere ia denak asmatu zituen.


Marrazkiak atala.


Batzuek Picassok baino marrazki hobeak egin zituzten.


Marrazkilari onak eta asmatzaile hobeak.


Ogoño marraztea ez zen izan erraza, ezta Idoia?


Ikus-entzuleek ere ederto baten pasatu zuten.


Esamesak atala oraingoan.


Denak adi.


Hau asmatu zenuten?


Zer ote da?


Buruz burukoa.


Lehen auzoa eta orain herria? ala beti izan da auzoa?


Irabazleak: Josu Lamikiz eta Beñat Ramos.


Bigarrenak: Kepa Urionabarrenetxea eta Johana Olabarria


Hirugarrenak: Ana Larruzea eta Ainhoa Malaxetxebarria.


Datozela saria ematera Ecuador Bidaiakekoak, Zimela jatetxekoak eta Madariaga Dorretxekoak.


Madariaga Dorretxearen izenean Kultura Zinegotzia den Naiara Urberuagak eman zuen saria.


Zimela Jatetxekoen izenean ere kultura zinegotziak eman zien saria bigarrenei.


Urdaibaiko produktuekin otzara eder bi. Iñigo txingak eramaten ibili zen otzarekin.


Sariak jasotzeko unean jendea hunkituta.


Kepa eta Johana emozioa kontrolatu ezinik.


Ecuador Bidaiakeko arduraduna: Bego Ordorika.


Lehenengo saria jaso zutenek ere poza izkutatu ezinik.


Saria jaso zutenek nahi dutenean joan daitezke Lekeitiora.


Eta parte-hartzaile guztiek kamiseta eta mhluze jokoa jaso zuten. Banaketa ere aurkezleek egin zuten, "esplotatu" egin genituen.


Hau bai desfilea!


Parte-hartzaile guztien argazkia.


Argazkian, aurkezleak eta sari emaleak falta dira!






Eta antolatzaileak ere ez dira argazkian agertzen. Hau despistea!



ADI!!!!: Datorren ikasturtean ere izango da, baina martxo aldera, II. Mihiluze txapelketa Gernika-Lumon.



Eskerrik asko, modu betera edo bestera, parte hartu duzuen guztioi.



2011/07/14

"Euskal populazioaren leinu genetikoak"

EHUko BIOMICs ikerketa taldeko Leire Palenciak "Euskal populazioaren leinu genetikoek bere iraganari buruz hitz egiten dute" abiapuntua hartuta, hitzaldia egin zigun Gernika-Lumoko kultur etxean elkartu ginen 25 lagunei. Bere taldeko Sergio Cardoso eta Marian M. de Pancorbo ere hitzaldian izan ziren bere laguntasuna eskaintzen Leireri.


Euskal populazioa gaur egun bizi den lurraldea, azken glaziazioan, nolakoa zen argitu eta Europako mendebaldearen okupazioan euskal populazioak izandako eraginaren gainean aritu zen.


Egungo azterlan genetikoek adierazten digute norainokoa izan zen eragin hori eta euskal populazioa Europako zaharrenetakoa dela frogatzen dute.



Gure jakin-nahia asetu ondoren, genetikari gure aportaziotxoa egiteko aukera izan genuen DNA laginak eman genituen-eta.
Hitzaldiaren une bat.

Idahon bizi diren Steve eta bere ama ere gurekin izan genituen.
Leire Palencia ikertzailea

Galderak egiten ere, ez gara atzean gelditzen.

Euskaldunak norantza zabaldu ziren?



ADN gaztelaniaz, baina euskaraz DNA omen da.

Euskarari ere genetikarentzat laginak hartzen.

DNA laginak hartzen eta ematen.

Bete behar izan genituen galdetegia osatzeko, batzuek komeriak izan genituen ez baikenituen zortzi abizenak gogoratzen.

Begi urdindunak euskaldunak ote dira? Bateren batek kezka hori du, ezta?