2008/10/01

Ardo dastaketa

Arraina eta ardoaren ibilbide zatiaren ondoren ardo dastaketari ekin genion. Igor Basterretxea izan genuen maisu ardo dastaketan.

Ateratako argazki batzuk dituzue hauek:
Ramon Bilbao, Mirto eta Cruz de Alba ardoak dastatu genituen.

Emakumeok ere badakigu ardoa dastatzen.

Azalpenak entzuten denok adi, bateren bat lo...
Kontzentrazioa nagusi.
Ardoa ez ezik beste gauza batzuk ere dastatu genituen.
Ardoaren kolorea, usaina, zaporea, ....
Dastapenari neurriak hartzen.
Maisuaren esanetara adi jendea.

Ardoari laguntzeko zezina, "patata bereziak, oilaskoa,...
Patatak noiz jango
Lekua ere egokia, ezta?
Ardotik ardora kopak garbitu behar dira.

Ardo onarentzat ez dago ezindurik.
Ez ardorik, ez pintxorik... Hau bai dastaketa. Gora BERBALAGUN!!!!

2008/09/24

Ardoa eta arrainaren ibilbidea

Iaz Mendatatik Gernikara egin genuen aurton, ostera, Mundakatik Gernikara. Mundakaraino trenez joan ginen eta handik hona oinez.
Hiru ordu eta erdiko ibilbidetxoan paraje zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.
Egun horretako argazki batzuk:

Laidako hondartza Portuondoko ikuspegitik aterata. Haretariko etxe baten gure berbalagunkide bat bizi da ezta?
Han barrenean, Arketako kanpina agertzen da. Uda honetan, zenbat trago, oilasko, txitxarro, atun,... edo antzekorik hartu duzue horko tabernan?
Badoaz gure lagunak tipi-tapa kanpinerantza.
Portuondon agertzen den kartel honetan Unescok noiz izendatu zuen Urdaibai Biosfera Erreserba irakurri ahal izan genuen. Badakizue noiz izan zen? 1984an

Lehen japoniarrak ziren argazkiak atera eta atera ibiltzen zirenak; eta orain? Ani, Larri, Pili,....
Kanalapeko hondartza agertzen zaigu hor. Dotorea, ezta?
Ez dugu urrun joan behar bungaloen bila, Portuondon dauzkagu!


Piszina ere badauka kanpin honek.
Bigarren atsedenaldia tokatzen da ala?
Hara zeri begira egon diren gure lagunak, Sukarrietako kanposantuaren aurrean ageri den trafiko seinaleari. Honela dio: debekatuta hortik pasatzea elbarrituak, udal zerbitzuak eta zamalanak izan ezik. Ulertu nahi duzuena.

Nori edo zeri begira zaudete? Sabino Aranaren hilobiari?
Non galdu duzue gidaria, bada?

Itsasbegiko geltokia atzean utzi eta aurrera doaz gure lagunak.
Nora heldu gara? Zer entzun duzue paraje honen gainean? Zer egin behar dutela hemen?
Sukarrietako Koloniaren aurrean gaude, hau hirugarren geldialdia da gero!

Nork jakin, beharbada, Guggenheim Txiki berri horretan geure argazki hau ere jarriko dute.
Eraikin zoragarri hori ere botako dute? Aurrerapenaren izenean dena ezin da zilegi izan.

Nekatuta nago!!!!!!
Sukarrietatik Busturirantz.

Goiko laino horiek zer iragartzen dute bada?
Etxe hau zein da, Etxebarriatze? Arantzak argitu beharko digu gure zalantza.
Dotore jantzita dago Arantzaren etxe hau gero! Zein da lore horren izena?
Txakolin mahats parretan ez zara lanean ibiliko ezta Maite?
Kartelak dioen moduan Galtzagorri taldeak berreskuratu zituen, edo berreskuratzen ari da Busturin txakolin mahats parrak.

Busturiko Madariagako Interpretazio Zentro berria dugu hau. Kanpotik baino ez genuen ikusi, barrua hurrengo baterako utzi genuen ez baikenuen programatuta.
Ez dugu gidaria galdu, gu noiz helduko zain dago Txiki.

Inguru ederraz gozatzeko ez da zertan urruti joan, berton dauzkagu-eta.
Batzuek motxila bete gauza daramate, horra hor Marije kafe eta guzti. Hurrengoan ere guk pozik hartuko dugu, ekarri.

Laugarren geldialdia egin ondoren, Muruetarantz abiatu ginen.
Zeinen ondo zainduta dagoen Muruetako parke hau. Zuhaitz eta landare bakoitzaren ondoan izena eta ezaugarriak jarrita dauzkate.

Hau lasaitasuna!!!!

Muruetako Ontziola eta Telleria.

Itsasadarraren ondoan, Muruetako puntan, azken geldialdia egiten.

Non galdu dituzue mutilak neskak? Zuek trankil, ardo dastaketara sasoiz helduko zarete-eta. Hor aurrean duzue Gernika eta hartu arnasa sakon.

2008/08/27

EUSKAL JAIA

Arrakastatsua izan zen uztailaren 19an ospatu zen 1. Euskal Jaia. San Juan Ibarra plaza umeentzat egokitu zuten, eta Pasealekua nagusientzat.

Goizeko hamarretan hasi eta gaueko hamarrak arte luzatu zen jaia. Ekitaldirik jendetsuena iluntzeko kantaldia izan zen, bertan 1.000 lagun baino gehiago elkartu zen Niko Etxart, Erramun Martikorena, Mikel Markez eta Gorka Knor entzuteko.

Egun horretarako 2.900 zapi atera zituen Udalak, eta horietatik 2.000 saldu ziren. Beraz, jendearen gustukoa izan zela pentsa genezake.

Egunak eskatzen zuen moduan jantzita irten ginen kalera; ikastaroan josi genituen gona, amental zein zapi erakusteko aukera ezin hobea izan genuen.

Egun horretan atera genituen argazki batzuk dituzue hauek:

Eiderrek eta Naiarak buruko zapia ipintzen badakite, ezta?
Izeko-lobak dotore gero!
Hau geure lanaren benetako erakusketa da. Bainika ondo eginda dago?
Lurdes, zuk inorentzat egin zenituen amental eta gonak ala?
Argazki hau postal bihur genezake, ezta?
Lore, tximurtu egingo duzu gona dotore hori!
Peioren jantzi hau amaitu gabe zegoen erakusketa jarri genuenean, baina Maite fin ibili da...Belarra batzera zoaz ala, Peio?
Printzesatxu hau nor da ba? Jantzi hori ere ikastaroko bateren batek egin zuen ezta?
Bikote dotoreagorik bai...?
Maite, datorren urterako zeuretzat ere egin beharko duzu, ezta?
Igone, poltsikorik gabeko amentala? alfertxu ibili zara ezta?
Hara Miren ere zein dotore dagoen!
Mari Karmen eta Mari Luz gurdiaren gainean Gernikan zehar.
Gernika jatetxeko Ramonen idi parea jairako prestatuta.
Inork jaia ondo ikustekotan geure talogileek ikusiko zuten!
Hauek ez zuten egarririk pasatuko behintzat...!

Zestilak ere neurrikoak topatu zituzten gure lagunek.

Amental dotoreak ikusi genituen. Dena ez zen izan bainika, punto de kruz ere ikusi genuen.
Honaino geure erreportajea, zein da gehien gustatu zaizuen jantzia eta zergatik?