2018/01/30

Zapatuko argazki batzuk

 Zapatuan, 40 lagun elkartu ginen goiza elkarrekin pasatzeko. Hasieran euriaren beldur, baina laster lasaitu ginen...
 ... ikusten duzuenez, Erromako Zubiak kiñua egin baitzigun.
 Basatza batzuk pasatu, eta behingoan izan ginen San Lorentzo baselizaren parean.
 Derrigorrezko argazkiak atera, azalpenak eman, eta martxan, ...
 Gure gidariari jarraitu ezean, galtzeko bilurra be badago!
 Oraindik, ur asko dago goietan.
 ... txiri-txiri aurrera...
 ... goizegi zen ondino kopautxua hemen egiteko, ...
 ..., baina hemen bai!
 "dekonak ez dekonari"! Aldean eramandakoa elkarbanatu, indarrak berreskuratu, eta ...
 ... Arrolaraino heldu ginen, ...
 ... "dakienak badaki bai", eta ez dakienari azaldu egin behar!
Gurutzean bidea aukeratu beharra: Basondo, Santimamiñe ala gure helmugara.
Gabonetako zuhaitza zegoen lekuan, adaska barriak sartuta.

OHARRA: Hurrengo hileko 24an izango dugu irteera: Aulesti Lekeitio. Eta Lekeitioko txoko baten bazkaria. ADI KARTELEI!!!!

2018/01/25

Zapatuko irteeraren mapa eta azalpenak



Zapatuan egingo dugun mendi-irteerako mapa eta azalpena. Berbalagunek argitaratutako "Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak" karpetako 10. fitxa duzue hau.

ERDU geugaz!!!! ez izan eguraldiaren beldur! :)

2018/01/24

Abenduko mendi-irteerako argazki batzuk

Gabon Zahar bezperan,  42 lagun izan ginen mendi-irteeran: Gernika-Bermeo
Eguraldi ederra izan genuen lagun!
Forutik Muruetarantza ...
Basa apur bat ere izan genuen...
Busturin, Altamiratik San Bartolomerantza geldiunea.
Kopautxua egin indarrak berreskuratzeko...
... berriketan...
... sagarrak, txokolatea, galletak, fruitu lehorrak, ... dekonak ez daukanari!
Talde argazkia egin genuen San Bartolometik mugitu orduko ...
Hara, berriro berriketako argazkia hemen.
Perretxikotan ala? Antza, koba bereziren bat erakutsi zieten.
Katillotxurantza...
Katillotxuko tontorrean...
Katillotxutik ikuspegi ederra; hara han aurrean Laida!
Tontorrean ere talde argazkia. Gora zeuok!
Gora, behera, ...
Selfieak ere nonahi...
Hauek ondino tontorrean!
Inguru zoragarria geurea!


Busturiko mahats-parrak...
Zelai honetan jai ederrak egiten dituzte.
Mahats-parren bidea...
Atxapunteko artadiaren informazioa panelean.
Atzeko baserri horretan bizi da trikitilari ospetsu bat.
San Bartolome baseliza.
Lehen belar-metak ziren nagusi, gaur, ostera, belar-bolak.
Busturiak bost auzo ditu, euretariko bat Altamira.
Umeen eskola Altamiran, Jose Maria Urzelai.
Bermeo aurrean, gure helmuga hurbil!
Eguraldiaz eta lagunez gozatuz, euskaraz jakina, eman dugu goiza. 

Urtarrileko irteera ere laster izango dugu.