2007/07/05

"EZETZ JAKIN" LEHIAKETA

"Ezetz jakin" lehiaketa

2007ko urtarrilean martxan jarri genuen. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte eta 22 galderei erantzun ondoren Kultur Etxean Berbalagunek jarrita duen buzoian sartu behar dute.
Zuzen erantzun dutenen artean zozketa egin eta irabazleak hile horretako saria jasotzen du.

Harrera ona izan du lehiaketak, lehenengo hilabetean 51 lagunek erantzun zuten; bigarrenenan 74k; hirugarrenean 60k; laugarrenean 91k; bosgarrenean 80k eta seigarrenean ekainekoan 76k. Kopuru polita ezta?

Hona hemen irabazleak saria jasotzen:

Urtarrileko saria Omago Txikik eman zuen, bi lagunentzako merienda. Irabazlea Belen Abadia izan zen.

Otsailean Julen jatetxeak eman zuen bi lagunentzako afaria. Irabazlea Roman Atxirika izan zen.


Martxoan Nere Kabiak bi lagunentzako plater konbinatuak eman zituen. Irabazlea Lide Gonzalez izan zen baina, saria bere nebak jaso zuen.

Apirileko saria Zallo Barrik eman zuen, bi lagunentzako menu berezia. Irabazlea Joseba Gabriel izan zen baina, saria jasotzera ama bidali zuen.

Maiatzean, Mari Angeles Bilbaok irabazi zuen Bengoetxe jatetxeak emandako bi lagunentzako afaria.

Ekaineko saria, bi lagunentzako afaria Gernika jatetxean, Marta Gomezek irabazi zuen.

2007/07/03

LARRUGINTZA

LARRUZKO hainbat gauza egiten ikasi dugu. Hara Kultur Etxean ikasturtearen amaieran jarri dugun erakusketa. Hamabost egunetan ikusgai izan dira gure lanak.

Hor ageri dira tarjetak sartzekoak, kareta, poltsa,...

Goiko argazki horretan giltzariak, agenda tapak, ....

Hor Berbalaguneko gure irudia, karetak, poltsak,... Politak ezta?


Pirograbatua ondo eginda dago?Zer irizten diozue gure lanari? Barruko bitrina horretan daudenak ez dira hemen ikusten, goragoko argazki batean ikus daitezke.

JOSTEN

JOSTEN IKASTEKO saiotxo batzuk ere antolatu genituen. Ostegun arratsaldeetan hor ibili dira fin-fin jostorratza eta haria eskuan hartuta 20 lagun inguru. Maite Beaskoak irakatsi die ojalak egiten, botoiak josten, praka barrenak hartzen, kremailerak aldatzen,... Bateren batek bainika egiten ere ikasi du, ezta Bego?

Hara goiko horiek lehenengo egunean botoiak josten.

Jendea kontzentratuta lanean Maiteren esanetara.

Botoiaren zulotik jostorratza sartu, marapiloa eman eta ebaki, besterik ez da egin behar ezta Txomin?

Zer dauka Leirek ahoan?

Josetxo hor dabil haria sartu ezinik, antiparrak behar dituzu ala?


2007/07/02

LARRUZKO MASKARAK-KARETAK

Ostiral arratsaldeetan Kultur Etxean, 5etatik 7etara larruzko karetak egiteari ekin genion, Izaskun Etxabarriren esanetara. Ardi larrua (badana) erabili izan zen eta bina kareta egin genuen, moldean sartu, sikatu eta margotu, beste misteriorik ez du. Erraza eta polita izan zen ikastaroa, irudimena besterik ez da behar.

HONA HEMEN BERTAKO ARGAZKI BATZUK:

Goiko honek hiru lau gauza batera egiten ari da, argazkiak ateratzen, berba egiten, karetak,...
Hau da gure irakaslea. Honek bai badakiela gauzak ondo egiten!

Era guztietako karetak izan ziren, adardunak, adarbakoak,.... Baina politak, ezta?

Hara Ima ere bere lan dotorea erakusten.

Amaia hori bai trebezia! Ondo ikasi duzu zuk lekzioa.