2016/12/21

Abenduko "Ezetz jakin"


Hemen abenduko "Ezetz jaik" lehiaketa. Oraindik bete ez baduzu, arin ibili laster amaituko da kultur etxean dugun buzoian sartzeko epea-eta.

2016/12/09

Hamaika orduko irakurraldia, abenduaren 1ean. Lehenengo zatia zatia

 Joseba Sarrionaindiaren "Narrazio guztiak" liburua irakurri genuen. Goizeko 9:00etan hasi eta iluntzeko 20:00etan amaitu zen ekitaldia.
Goizean, ikastetxeen txanda; goiko horiek Gernikako Institutuko ikasleak dira.
 Barrutialde Institutukoak.
 Mertzede ikastetxea.
 Seber Altube ikastolakoak.
Allende Salazar ikastetxekoak.
 Barrutiako ikastetxekoak.
 Berritzegunekoak.
 EPAkoak.
 San Fidel ikastetxekoak.
Behargintzaren izenean Eneritz.

2016/12/07

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Idoia Fernandez Antiak irabazi du azaroko lehiaketako bi lagunentzako afaria, Bengoetxe jatetxean.
Oraingoan, 72 lagunek sartu dute buzoian lehiaketa orria.

Abendukoa kalean dugu, eta saria BOLIÑA hotela-jatetxeak emango du. Saria irabazi nahi duenak San Fidel ikastetxeak prestatutako galdera guztiak erantzun beharko ditu.

2016/11/30

mendi-irteerako argazkiak

Gure ibilbidea: Zugastieta-Esturo-Urdaibaiko muga- Etxano-Epaltza-Larrea-San Bartolome-Autzagane
Eguraldia lagun, 39 lagun batu ginen larunbat goiza elkarrekin pasatzeko.
 Zugastietako geltokian jaitsi eta martxan jarri ginen.
 Trenbidearen albo-albotxutik...
 ... trenbidea gurutzatu...
 .. eta Esturoraino...
... inguruaz gozatu...
 ... harritu...
 ... ezagutu...
 ... trokak ikusita ikaratu...
 ... txiri-txiri...

 ... Epaltzaraino heldu ginen.
 Taldearen argazkia atera...
 ... bigarrena ere, badaezbada...
 Zer esan zion astoak mandoari?
 ... Etxanorantza...
 Dotorea zer da ba Etxano!
 Etxanoko elizatea.
 elizpetik ateratako argazkia.
 Triptikoak banatu eta Iratxek ibilbidearen azalpenak eman zizkigun.
Amorebieta-Etxano 1951. urtean sortu zen Amorebieta eta Etxano elizateak udalerria osatzeko elkartu zirenean.
 Ez zen erabateko adostasuna egon izena jartzeko orduan. Amorebieta-Etxano, Etxano-Amorebieta, Zornotza?
 Zornotza bi elizateen artean zegoen lekuaren izena zen.
 Azkenean, Amorebieta-Etxano jartzeko erabakia hartu zuten.
 Baina Zornotza oraindik asko erabiltzen den toponimoa da.
 Zornotza izeneko parajean dago geur egun Amorebieta-Etxanoko udaletxea.
 Hara, Iratxek zer esango ze adi dauden danak!




 San Bartolomeko bolatokia.



Autzaganeko tontorra aurrean. Hemen amaitu genuen txangoa; gero autobusa hartu eta Gernikara txikiteoan.