2015/06/30

Kultur etxean oheko tapakia ikusgai

Urtero egiten den moduan, aurten ere, kultur etxean egindako lanak ikusgai jarri dituzte. Ekainaren 23tik uztailaren 3ra lanok ikusteko daukagu aukera. Berbalagunkideok Korrikarako egin genuen oheko-tapakia ere erakusketan jarri dugu.  Hara zeinen dotore dagoen!
 "Ezetz Jakin" lehiaketarako buzoia ere hor, ikusgai.
 "Bolilloak"
 Artilea erabiliz hainbat gauza egin dituzte.
 Buztingintzan ibilitakoek egindakoak.
Buztinez hainbat irudi, ontzi, kutxa, ...
 Bitxigintzakoek ere gauza dotoreak.
Zilarra eta urrea erabiliz belarritakoak, lepokoak, paparrerako orratzak, ...
Birziklatuz, gurinaren ontziak, mailukien kutxak, zartaginak, teilak, .....
"Fafuchak" (edo?), ....
 Altzariak berriztu, ...
 Umeek buztingintza klaseetan egindakoak...
Gure tapakiaren ondoan jarritako gau-mahainuaren gainean kalabazarekin egindako lanpara, ...
Umeek ere euren ekarpena.

"In situ" ikusi gura baduzue, arin ibili!

2015/06/26

Biharko mendi irteerarako triptikoa


Bihar, mendi irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon lagunekin edo etxekoekin egin ahal izango duzue ibilbide polit hau.

Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara. Erdu gurekin!!!!

2015/06/19

Mendi irteera ekainaren 27an

Ikasturtearen azken mendi irteera, ekainaren 27an egingo dugu. Beti bezala, goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara eta GERNIKA- LURGORRI- ARANE- MUXIKA- SAN ROMAN- ARBURU- ATXELI- TXAKALE- ARIATZA egingo dugu, 15 km. 
Ostean, ikasturtea ondo amaitzeko, Atxelipe txokoan, Ramon Bilbao ardoen dastaketa egingo dugu. 
Eman izena AEKn edo Udal Euskaltegian.

2015/06/12

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hona hemen ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Oraingoan, Segundo Olaeta Musika Eskolak prestatu ditu galderak. Bete galdetegia eta kultur etxean dugun buzoian sartu; ea zuri egokitzen zaizun ZIMELA jatetxeak emango duen saria, lagun birentzako afaria.

2015/06/09

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Joseba Berrioategortua Bidasolo izan da maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea. GERNIKA  jatetxean lagun birentzako afaria lortu du. Bere izenean Iñaki Barrenak jaso du saria.

Oraingoan, 44 lagunek erantzun dituzte Kiroldegikoek prestatu dituzten galderak eta horietatik erantzun guztiak ondo eduki dituztenak 17 izan dira.
Zailtxuak izan dira galderak, antza.
Ekaineko lehiaketa gaur zabaldu dugu. Saria, oraingoan, ZIMELA jatetxeak emango du. Galderak Segundo Olaeta Musika Eskolakoek prestatu dituzte.

2015/06/01

Mendi irteerako argazkiak, 2015-05-30ean

Larunbatean, 42 lagun elkartu ginen elkarrekin 15 kmko ibilbidea egiteko. Aspaldiko partez, eguraldi ederra izan genuen eta, euritakorik gabe, inguruaz gozatu ahal izan genuen.  
"Txiki" izan genuen gidari, Alvarito, Dioni eta Orkon atzekoak zaintzen, errebañua batzen, Iratxe azalpenak ematen eta "Torre" argazkilari.
Gernikatik Uharkaraino bidegorritik joan ginen, ...
 Belendizetik Kortezubira, ...
 ,... hortik Santa Ana auzora, ...
Hemen Iratxek azalpenak eman zizkigun, zer ikusiko, nondik ibiliko, ...
,... triptikoa eskuan Iratxeren azalpenak ondo baino hobeto ulertu genituen.
,... denok adi.
Omako baso margotura doan pista zeharkatu, ...
, ... Kurutzeganara, ...
, ...,Oma eta Basondo artean dagoen bidegurutzera, ...
, ... pinua atzean utzi eta, artadian sartu ginen.
Bidean,ezker-eskuin, idia edo iratxea nagusi.
,... aldats ederrak be igo behar izan genituen. Ereñozarreko haitzetan gora ahuntzen moduan!
..., aldats gora, aldats behera, ...
Gabika auzoan atsedenaldia.
,... kopautxua egin, indarrak berreskuratu, ...
,... ura edan, ...
,... kontuak kontatu, ...
,... jatekoak elkarbanatu, ...
, ... ekinean ibili, ...
, ... argazkirako prestatu, ...
,... argazkietan dotore agertzeko tranpatxoak egin, ...
, ... ez dakit ba hain dotore irten zareten!
,... errota dotorea ezagutzera eraman gintuen "Txikik".
Artean, zer motatako zubia dela esan zenuten adituok?
Hemen, bikote berria. Gora zuok!
Ereñora heldu ginen.
,... eta hortik Atxosterantz, ...
, ... paraje ikusgarriak!
, ... kontu kontari, eman dugu goiza.
Ordu bata eta bostean, helmugara helduta, Zendokizera!
Bizkaibusa noiz etorriko.
Denok pozik.
Barik eskuan?
Txopebenta agroturismoak, maiatzaren 22an, 25 urte bete ditu. ZORIONAK Txoperi eta Arantzari!
Gernikara helduta, poteoa egin behar. Hara taldean Athleticen forofoak nolakoak diren; argazkiko horrek pina belarrian! Horrelakorik!

Oharra: Ekaineko irteera 27an egingo dugu eta ibilbidea honako hau: Gernika-Urkieta-Arburu-Atxeli-Ariatza. Ostean, Ramon Bilbao ardoen dastaketa Ariatzako Atxelipe txokoan. Jakin ezazue txoko horretan, pasa den hilean Muxikan egon zenean, Jose Mujikak gurekin bazkaria jan zuela.