Pages

2017/05/30

Zapatuan mendian ateratako argazkiak


Kosnoaga mendian, Aixerrotan, atera genuen argazkia. 30 lagun elkartu ginen goiza elkarrekin emateko.
Dondiz goikoa eta behekoa ikusi genduzan.
Artaldea batzeko geldiunea.
Dagoeneko, lehenengo izerdiak botata!
Kosnoaga mendian, ongi etorria emateko behiak euki genduzan.
Antzina, lehorte baten ondorioz, haize-errota bat eraki zuten tontor honetan. Horregatik, jendeak Aizerrota deitzen dio.
Kosnoaga azpian Gernika.
Hortik bakoitzaren etxea non kokatu asmatu ezinik ibili ginen.
Gure bidetik irten eta Kosnoagatik begiratzea merezi duela esanez, Dioni gidariak haraino eraman gintuen.

Kosnoaga atzean utzi, eta gure bideari ekin genion.
Ahuntzek lepoko dotorea!
Kosnoagan eraiki zuten kortak balkoiak ditu; behientzat ote?
Berriz baserriaren ondotik...
... Berrizganaraino...
Hemen sartzeko baimena eskatu behar da.
Paraje zoragarria hau ere!
Berrizganatik Baldatikarantza...
Aurrean Metxika auzoa.
Bide ederrak eta ondo zaindutakoak...
Erdi batera heldu ginen denok...
Zubi gainean, zein inguruan danok argazkirako prest! Batzuek errekan hankak bustitzeko aprobetxatu zuten.
Isildu barik, kontu kontari...
Batzuek atajua hartu behar!
Erretratuan ondo irteteko aholkuak eman zituzten...
Argazkilariari ez zitzaion ahaztu makinari rolloa sartzea e!
Oraingoan, ez "Txiki", ez Iratxe ez zirenez joan "txapa"rik ez!
Baina Moisesek prestatutako triptikoak bai banatu genituen, bertso eta guzti!
Argazkilariari ondo ordaindu beharko diogu, atsedenaldirik ere ez du hartzen-eta ...
Koloretsu oraingo triptikoak!
Bertsoei doinua jarri ezinik ibili ginen: "Maritxu nora zoaz" ez, "Donostiako hiru damatxoak" ez, ...  Hurrengoan bertsolari eta guzti joan beharko dugu...
San Kristobalerantza...
Bideak zein baino zein ederragoak!
Aurrean Foruko harrobia...
Heldu gara San Kristobal auzora. Berton zeozertxo jan...
... kontuak kontatu...
..., ingurua arakatu...
... asmoak-eta agertu...
... barrua lasaitu, eta ...
..., berriro, bidean jarri ginen...
... Amotxerritik...
... Urberuagatik erreka hegalerantza...
... errekaren ezkerralderantza...
... zubi berria gurutzatu, argazkia atera, eta errekaren eskubirantz joan ginen.
Oraintsura arte, ez dugu erreka modu honetara ikusterik izan; beti albotik ikusten izan dugu, baina zubiak egin zituztenetik erdi-erdian jarri eta hau ikuspegia!
Egurrezko zubi honek errekaren alde biak lotu ditu.
Barrutiabasotik...
Barrutirantza, eta hemendik Errenteriara.

Sakone jatetxean hartu genuen lehenengo tragoa. Hortik aurrera, betikoek poteo ederra egin zuten. Noiz arte? ?????

OHARRA: Ekaineko mendi-irteera, eta ikasturteko azkena, ekainaren 24an egingo dugu: Sukarrieta- Gernika. Goizeko 9:15ean tren geltokian elkartuko gara.
Eta behin Gernikara helduta, Etxepe txokoan ardo dastaketa egingo dugu. Igor Bastek, aurten ere, Ramon Bilbao ardoak agindu dizkigu.

2017/05/29

HOTZIKARA

"
"HOTZIKARA, ipuin erotikoak" Berba-poteo taldea pasa den ostiralean Astran.
Gernika-Lumoko liburutegiak antolatu zuen saioan, Ines Bengoak hainbat ipuin kontatu zizkigun batu ginen 50 lagunoi. Labur egin zitzaigun ordu beteko saioa.
 

2017/05/26

Mendi-irteerarako triptikoa


Bihar, mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa duzue goiko hori. Oraingoan, Iratxek ezin izan du prestatu, baina bere ordezkoak, Moisesek, bai.

Nagiak atera, eta bihar 9:00etan erdu gurekin!