Pages

2011/03/31

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketa

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketak badu irabazlea, Bihotza Tarantinok irabazi du bi lagunentzako afaria Lezama jatetxean.

Oraingoan, 125 lagunek bete dute lehiaketa eta horietatik 95 egon dira ondo-ondo beteta.

Saria jasotzeko unean ateratako argazkian ezkerretik hasita, Bittor Zarrabeitia Udaleko euskara teknikaria, Lezama jatetxeko Manu Segurola, Bihotza Tarantino irabazlea, Ekaitz Goienetxea AEK-ko irakaslea, Joana Urrutia Aita Villasante Udal Euskaltegiko idazkaria eta Pili Ibarra Berbalagun teknikaria. Oharra: Aste Santuko oporrak direla-eta, apirilean ez dugu lehiaketarik aterako. Hurrengoa maiatzean izango da.

"Kuku"aren berririk bai?

Aupa Berbalagunok! Zelan doakizue astea ba? eguraldi aldetik, astearen lehen zatia goibel joan zaigu, gauetan egiten izan du euria, eta egunez aterri antzean, baina gaurtik aurrera eguzkia eta tenperatura epelak izango dira larunbatera arte . Bihar, apirilean sartuko gara; entzun al duzue kukurik zuen inguruan? Aste honetan bizikletan nabilela entzun dut, Bizkaiko behatokiaren inguruan (Mendata). 1o euro nituen soinean, nahikoa ote da? badakizue, kukua lehengo aldiz entzuten duzunean dirua soinean daukazula urte osoan ez duzuela faltan izango. Egia ote da? Aurreko igandean ordu aldaketa izan genuen. Goizetan kosta egiten zaio eguzkiari irtetzea, nagi dago antza, bere loalditik esnatzeko kexaz. Baina arrtsaldeetan, zer? zelan eskertzen den ordu bete luzatze hori. Iluntzeko 8ak arte daukagu gurean eta jendearen poztasuna igartzen da kalean. Bai edarra zaren bai izarretako errege, energia eta irriparra emanez. Gaur osteguna eguzki goxoa izan dugu. Kostaldean itsas haizea ibili da arratsalde osoan, oraindik itsasoko ura hotz daukagu 12 - 13 gradutan, eta ez da epel usain handirik igarri, esan bestela Bermeo eta Elantxobe inguruko jendeari. Hemen Gernikan epelago eta 20 bat gradura heldu da. Bihar tenperaturak oraindik ere gehiago igoko dira, hego haize ikutuarekin. Manga hutsean eta praka motzean ikusiko dugu jendea kalean. a ze ederra! Larunbatean, hego haizea gehiago nabarituko dogu goizean goizetik. Tenperatura epel edo beroak izango ditugu 24- 26 inguruan eguerdian, arratsaldean aroak bero honekin desagonkortzeko joera hartuko du eta baliteke iluntz gau partean oinaztu (justuria Bermeon) eta trumoi festa izatea, baina badakizue trumoiak eta ekaitzak kapritxosoak direla eta batean bota dezake eta bestean km gutxitara ezer bota ez. Larunbatean, Gernikako kaleetan, KORRIKAren aldeko itsulapikoak izango dituzue. Aukera ederra ba laguntza bat emateko. Igande edo domekan aroa aldatzekotan da, goizean lainotuta esnatzekotan bezperako ekaitz hondarrekin. Arratsaldean da euri gehiago egiteko. Trumoi giroko zaparradak ere izan genitzake. Egun honetan Bermeon izango dira itsulapikoak. Asteburuan Busturialdean itsulapiko festa. Eman zure eskupekoa euskara eta KORRIKAren alde.

2011/03/23

"Euskaraz Bizi Egunean" mendi irteera

Martxoaren 19an Gernika-Lumo-Ordorika-Kosnoaga-Landaberde-Urberuaga-Elexalde-Triñe-Gernikako itsasadarra-Gernika-Lumo egin genuen, 14 km lau ordutan.

Badakizue zenbat lagun batu ginen? 84 lagun eta 7 txakur.


Zer ikusi genuen? Gernika eta Lumo arteko kaltzada, Amillagako San Martin ermita, Aixerrota edo Kosnoaga, Urdaibaiko dorretxea, San Kristobal ermita, erromatarren aztarnategia Forun, Triñeko mahats-parrak, Padura, Gernikako itsasadarra eta bertako hegaztiak, ...

Eskerrak eman behar dizkiegu dena hain ondo ateratzeko lagundu ziguten hauei: "Txiki" Elgezabali ibilbidea zehatz-mehatz prestatu zuelako, Iratxe Urigueni triptiko zoragarria egin zigulako, Arteagako Antoliñape kultur taldeari hamaiketako ederra prestatu zigulako eta Jon Mikeli argazki dotore hauek atera zizkigulako:
Taldearen argazkia Lumon atera genuen. Kultur etxearen aurretik irten eta Genikako Arbolaren ondotik ... Lumorantz ... kontu kontari aurrera ... Batzuk urrutitik etorri ziren euskara praktikatzera eta inguruaz gozatzera, nondik? Kaltzadatik gora, lehenengo aldatsa ...
... gure Iratxe, pozik ...
Ana eta Rosa Mari, txakurrez inguratuta, zuenak dira?
"Binba" nagusiaren esanetara adi.
Etor, zein da txakurraren izena? ...as? ahaztu egin zaigu. Hori ehiza-txakurra izango da, ezta?

Lumoko San Pedro eleizaraino, behintzat, heldu gara. 9:30ak erlojuan.
Geu ere, bagatoz Lumoraino.
Triptikoak banatu genituen eta jendea "bisto buenoa" ematen ...
Informazioarekin, denok gustura?
Lumoko plaza berriztatua, zein dotore geratu den gero!
Iratxe azalpenak ematen: "Lumo Eleizatea da, Gernika Uria, 1051koa dugu LUMO izena aipatzen duen idatzizko lehenengo dokumentua, ...."
Amillagako San Martineraino heldu gara, ...
Oraintsu berriztatuta dago ermita hori ere.

Hurrengo helmuga Kosnoaga izango da, ... Bermeotik eta Getxotik ere badauzkagu Berlagunak. Zer moduz orain artekoa?
Ez da ibilbidea hain zaila, hara zortzi urteko neskato horrek nolako martxa daraman.
Barakaldotik Maite, alaba eta txakurra ere etorri zitzaizkigun.
Horra hor Kosnoaga tontorra.
Zu bai, zu, Lumo , zuhaitz, zelai eta lore; argitasun eta kolore. Edonondik begiratuta beti dotore!
Kosnoagatik ikuspegi zoragarria, Foruko kantera kenduta, jakina!
Ea zenbat herri ikus ditzakezuen hor?

Aixerrotan inguruaz gozatzen eta ...
... kopautxua egiten ...
Ez larregi jan, gero luntxa daukagu-eta.
Jan kontuetan, txakurra bera ere ez da atzean geratzen gero!
Juani, Pili eta Bego kontu kontari ...
Arkitektu hauek etxea non egin aukeratzen ari dira.
Eguraldi zoragarria!
Ahuntzak eta antxumeak. Horrelako lepoko dotorea izan zuten eme guztiek, zergatik ote da?
Foruko San Kristobal auzoan.
Bide bazterrak "San Jose Lorez" jantzita.
San Kristobal baseliza Forun.
Bidegurutzean guk Urberuagarantz hartu behar dugu.
Hauek ere erromatarren garaikoak ote dira, ba? Karakola eta ....
Erromatarren aztarnak Forun.
Forutarrak gernikarrei ingurua erakusten: han, kurtideria; hemen, gure asaben logelak,...
Triñe inguruan, mahats-parrak ...
muxikarrak, artezak gero!
Triñetik, itsasoa be ikusten da. Han urrunean San Antonio, Laida, Atxarre, ...

Kontraste polita, ezta?
Triñen, ermita alboko baserria salgai dago. 600a ere geure "martxan"!
Hona hemen Triñeko baseliza.
Klikatu argazkiaren gainean eta horko kontuez jabetuko zarete.
Inguru honetatik ibilalditxoak egitea merezi du.
Zein hondartza da han barrenean ikusten dena?


Muruetarantz ezkerretara eta Forurantza eskumatara. Guk eskumatara hartuko dugu.
Triñetik behera, trenbidea gurutzatu behar dugu.
Trenbidea gurutzatu, baina kontuz. Ondo begiratu ea trenik datorren.
"Txiki", hau programatuta egon da? hau lupetza, basatza, kakatza, ...!
Gernikako erreka, itsasadarra. Heldu gara!
Hau bai harrera! Gora Antoliñapekoak! Salda beroa, ogia, sagardoa eta ...
... solomoa piperrekin, ez edozelako piperrak ere, "pikilloko piperra". Hobeto ezin izan genuen amaitu ibilaldia.


Oharra: 1.- Erreportajea gustatu bazaizue egin komentarioren bat (iruzkinen bat).

2.-Apirilaren azken larunbatean, oporretan kanpora joan ez garenontzat beste irteera bat prestatuko dugu. Adi karteleei.