2012/07/09

Ramon Bilbao ardoen dastaketa

 Urtero bezala, Ramon Bilbao ardoen dastaketa egin genuen, oraingoan "Betikoak" txokoan.
Ana Larrañaga enologoa izan genuen gidari, mingainaren puntan, atzean, hegaletan nabaritzen omen dira zaporeak, mingotsa, garratza, gozoa, gazia, ...
 Denok Anak zer esango adi.
 zein mahats behar da ardo gorria ateratzeko?
 Zein preziotako ardoak erosi behar ditugun, ...
 Dastatu genuen lehenengo ardoa: Monteblanco Rueda, Verdejo.
Denon gustukoa izan zen, ezta neskak?
 Bigarren ardoa: Mar de Frades- Albariñoa (Rias Baixas)
 Hirugarrena: Palacio de la Vega- Garnacha (Nafarroakoa)
 Ardo hau ere, denon gustukoa izan zen. Ardoa banatukeran tangadarik ez botatzeko zer egin behar dugun erakutsi zigun Anak eta Pilik ondo ikasi zuen lekzioa.
Ahoan bueltak eman eta esan nolakoa den, gorputzik daukan, ...
 Hara gure gonbidatuak! Manderrek jan behar zuela eta agur egin ziguten. Guk abesti batekin egin genien agur. Gora gure belgarrak!!!!
 Edan egin genuen, baina jan ere bai. Atoan garbitu genuen jateko guztia.
Hurrengo ardoa: Lucero del Alba (Rivera del Duero) Media crianza. Gorputz handikoa, ederra ardoa.
 
Moisesek okaziorako egindako bertsoak abestu genituen: "Ramon Bilbao edanda, txarra be ez dago-ta, ...,..."
 ,... egin daigun topa"
 Argazkilariak ardo larregi edan zuen, argazkiak 3 Dn ikusi behar dira-eta.
 Bertsolaria ere gurekin izan genuen eta bertsoz ere ase gintuen.
 Azken ardoa: Ramon Bilbao edic. limit. Crianza (Rioja Alta).
Serbilletak besterik ez zen geratu eta zer egingo, ba, horiek ere erabili. Esku lanak egin genituen. Hara jendeak egindako lana, markoak, ...
,..., batzuek kantzontzilloak, ...
 Dotore gero!
 Klabelinak egiten oso trebeak dira batzuk.
 Zenbat gauza ikasi genuen egiten, lorak, argazki markoak, ...
Argazki dotorea gero!
 Hara zelako lora -txorta dotorea.
 Betikoak txokoko anfitrioia.
 Sonia, ez duzu lorarik egin ala? Menditik etorri eta etxera joan zara, ezta?
Kanpotik eta barrutik  dotore jarriz gero abestu eta abestu,...
Horiek bai pitxiak!
 Txokoaren ostekoa ere ez zen makala izan, Brasil, ...
 ,... Boliña Zaharra, ...
Honaino erreportajea. Hemendik aurrerakoa ez dugu kontatuko, ...

Oharra: Datorren urtean errepikatuko dugu ezta Baste? Guk Ramon Bilbaorekin kontatzen dugu.


2012/07/05

mendi irteera 2012-06-30ean, argazkiak

Gernika-Lumo  -Forua-Triñe-Murueta-Goiherri-Muruetako Teileria- Gernika-Lumo, 13 kmko ibilbidea. 62 lagun batu ginen elkarrekin km horiek egiteko.
Oraingoan, Muruetaraino ez genuen argazkirik atera, hortik aurrerakoak dira hemen dauden guztiak. Argazkilariak oporrak behar dituela argi dago.
 Maite eta Sonia, zelan da? ONENAKKKKKK
 Hara, gurekin etorri zen bikote belgarra eta Mander euren umetxoa.
Zazpi aste baino ez dauzka eta gure beste km egin zituen. Hauek bai morala!
 Zer da hau Murueta ala Benidorm?
 Muruetako tabernakoak be gurekin negozio itzela.
Hara, izparrangia be salgai dute hemen.
Arteagarrak eta ibarrangeluarrak ez dute dirurik gastatzeko, ala?
Taberna bete genuen, guk bai mendi irteera egin!
Hemen datoz ardi galduak ere, non galdu zarete ba?
Muruetako auzoak ezagutzen.
Pasiflora, hori bai dotorea! Nork daki zertarako erabiltzen den?
Hortensiak dira horiek?
Oihanean barrena....
Heldu gara Muruetako puntera.
Pribilegiatuak gara, a zelako parajeak!
Ereñozarreko San Migel gu babesten.
"La Ola" egiten, zuek bai trentiñe!
Iladan joan behar, bide hestua da eta.
Muruetako teileria zaharra berriztuta (harrobia, tximinia, lantegia, ...)
Bide hestutik pasatu behar ...
Nor izango da azkena? Uxue, zeu?
Itsasadarra eta bertako padura, flora eta fauna. Ikusi duzue kaiorik, lertxuntxorik, arrano arrantzalerik, zikoinik edo beste uretako hegaztirik?
Hauek trapitxeoan?
Gure gidaria, oraingoan, artaldea batzen daukagu.
Errenteriako zubian muga pasatu ala ez erabakitzen. Amaitu dugu ibilaldia. Orain denok ardo dastaketara!

Oharra: Datorren ikasturtera arte, urrira arte, ez dugu beste irteerarik egingo. Ondo pasatu oporrak. Ikusi uztailaren 5eko Busturialdeko HITZA, bertan irteerako albistea eta argazkia agertzen da eta.