2012/03/30

Magnolioa, gure aspaldiko laguna


Hara, Berbalagun talde batzuek, astero-astero, elkartzen diren kafetegitik nolako ikuspegi polita izaten duten. Magnolio horren behaketa egiten ari gara 2004tik, Gernika-Lumon orduan hasi baikinen elkartzen.
Aurreko baten gure zuhaitza elurrez beterik jarri genuen blogean, oraingoan loran. Goiko argazkia herenegun ateratakoa da, azpikoa gaur ateratakoa. Gure laguntxo hau egun batetik bestera aldatzen zaigu, konturatzen bazarete bigarren argazkian hostoak agertzen hasi zaizkio.
Gu gure magnolioaz maiteminduta gaude. Ikusi nahi baduzue loran orain gozatu laster lorak galduko ditu-eta.

2012/03/23

Gernika - Lekeitio 2012-03-23an

Biharko irteeran honelako liburuxkak banatuko ditugu. Ez dugu triptiko berezirik atera uste dugulako ibilbidearen zehaztasun guztiak ondo azalduta daudela Leaibarrak prestatuta daukan liburutxuan.
Gogoratu 8:5oean egon behar dugula autobus geltokian. Badakizue autobusak ez duela itxaroten, geuk itxaron behar diogu.
Eguraldi ona iragarrita dago, beraz, animatu gurekin etortzera.

2012/03/16

Martxoko irteera 24an

Martxoaren 24an egingo dugu hileko irteera, Gernika - Lekeitio. Aulestiraino autobusez joango gara eta handik Lekeitiora oinez, 15km. 100mko desnibela du beraz, edonork egiteko modukoa da.
Irteera ordua, oraingoan, 8:50ean autobus geltokian.

Gernika-Fruiz, 2012-02-25ean

Otsailaren 25ean Gernika-Fruiz ibilbidea egin genuen, 16 km; itzulera Bizkaibusen. Oraingoan, berrogeita lau lagun eta txakur bat batu ginen, 22 emakumezko eta beste horrenbeste gizonezko. Aurrikusita geneukan moduan, ordu bietan hartu genuen autobusa Fruizen.

Hona hemen ibilaldi horretan atera genituen argazki mordo bat:

Lehenengo geldialdia Metxikan egin genuen, arnasa hartu eta lehenengo argazkiak hemen atera genituen.
Hainbat argazkilari izan genituen, apurka-apurka jendea horretan ere zaletu da.
Umerik ez genuen eraman gurekin eta nondik atera da zimi-zamoan dabilen hori?

Edonon dauzkagu ezagunak, zein Arriaga da hori?
Mediku jaunak arnasa ondo hartzen du?
Errigoitiko Zallobante auzoan gaudela dio kartelak
Bagoaz Bizkaiganerantz.
Batzuk lanean dabiltzanak ere baketan utzi ezinik ibiltzen dira.
Bizkaigane elkarteko gazta salgai dagoela dio kartelak.
Hara, ura ere dohainik topatu dute Mari Karmenek eta Torrek.
Heldu gara Bizkaiganera, atera jatekoak!
Ea zer ekarri duzuen.
Iratxek geuretzat prestatutako triptikoak banatu genituen...
Pozik hartzen ditugu ibilaldiaren berezitasunak, gora-beherak, ... dakartzaten triptikoak.

Hemen gaine-gainetik begiratu, gero etxean izango duzue astia lasaiago irakurtzeko-eta.

Gaur paperaren faltan ez gaude, triptikoak, ...
..."Ezetz Jakin" lehiaketa eta "Txanogorritxo"ren ipuina bertsio modernoan banatu genituen.
Ala, utzi paperak eta orain jan zeozertxo, bide erdia baino ez dugu egin eta.



Torrek dio argazkia atera eta martxan jarri behar dugula, bestela gaur ere autobusa galduko dugula.
Zelako ikuspegi ederra dagoen bertotik baina!
Autobusean txakurrik ezin dutela eraman eta hemen abandonatu gintuzten Xabierrek, Txarok, Anak eta Julenek. Galdu barik ibili, gidariak gurekin datoz eta.
Behi gorriak ere guri begira izan genituen.
Arrietako plazan 12ak eta zortzi minutuan, hori dio ordulariak behintzat.



Karlosek bere zereginak albo batera utzi eta euren "txokoa" ireki zigun.
Gurea " komertzio eta bebertzio dira. Jakina, kosas nezezarias"
Jon Mikel, gaur ere madalenak ekarri dituzu? A, baina gaurkoak ez dira txokolatezkoak.
Orkon Karlosen pintxea gaurkoan. Lan egiten be badakigu, ezta?

Bagoaz gure helmugarantz.
Antzarrek harrera ona egin ziguten.
Txiri-txiri, eguraldiaz eta inguruaz gozatzen, Fruizerantza.
Eleiz ederra Fruizekoa, ezta?
Ingurua arakatzen.
Zer jartzen du harri horretan? Ea gainean klikatu eta hurbildu irakurtzeko.
Eleizpe honetan udan gustura egoteko modukoa izango da, ezta?
Ateak eta harlauzak beherantz eginda daude, zenbat urte ote dauzka ba?

Maite, hortik goitik zer ikusten da ba?
Aurreko baten, Morgan ikusi genuen horrelako "humilladeroa". Zertarako erabiltzen zen?
Fruizen gaude, heldu gara, eta sasoiz. Hiru ordulaurden dauzkagu autobusa hartzeko.

"San Jose lorak" hemen.
Ezetz jakin Bizkaiko zein herritan egiten zen Gogomobila?
Ugazabak harro erakutsi zizkigun Gogomobilaren tripak.

Ia talde osoa tabernaren aurrean. Batzuk gutxi ibili direla eta autobusa hurrengo geltokian hartzeko kontua izan zuten.
Hara, "Albarito"k harro erakusten digu bere txartel gorria.
Ibilaldiaren bigarren partea autobusez.
Ostaizka, asteburuetan jai duzula eta zu bai pozik.
Orkonek ez dauka non eseri ala?
Badatoz hurrengo paradakoak ere. Ez geratzekotan egon gara gero, zuek buelta osoa oinez be egin zenezaketela-eta.

OHARRA: Hurrengo irteera martxoaren 24an izango da, Gernika - Lekeitio. Gernikatik Aulestiraino autobusez eta handik Lekeitiora oinez.