Pages

2018/11/25

Mendi-irteerako argazkiak

Gernika-Lumo - San Kristobal - Goikoerrota - Metxika - Sallobante - Bizkaigane - Bastegieta - Gernika-Lumo ibilbidea egin genuen larunbatean, 13 km. Eguraldia lagun, 43 BERBALAGUNkide eta txakur bat elkartu ginen elkarrekin goiza pasatzeko.
Goizeko 9:00etan Foru plazan elkartu, eta hortik abiatu ginen, ...
Foruko San Kristobalen geldiunea egin genuen; GPX Viewer aplikazioa jaitsi eta bakoitzaren telefonora ibilbidearen tracka bialduta, Txikik eta Iratxek azaldu ziguten nola erabil daitekeen.
..., ikasten, ikasten, ...
..., Goikoerrotan geldiunea azalpenak emateko... ;
... "Azkar" txakurra ere pozik ibili zen..., ...
..., Metxikarantza, ...


Bizkaigane tontorrean atsedena hartu genuen, ... "Burdin gerrikoa", Franco hor egon omen zen, ... ; eta lo, non egiten ote zuen lo Francok? ...
Taldeko argazkia...
Zenbat gauza dakizkien Iratxek baina! 
KORRIKAko bufa ere soinean eraman zuen!
Bizkaiganetik (387m) jaisten, ...
Metxikako eleiza... ,
... zuek bai dotore!
..., txiri-txiri beherantza ..., ...
Horiek ondino Bizkaiganen?
... Kosnoagatik jaisten ...,
... udagoieneko koloreak... , ...
..., orbelak zapaldukeran krask eta krask... ,
... basatza apur bat ere batu genuen...

Ordu batean bueltan Gernikan!. Hemendik aurrera, tragoak, kroketak, txitxiburduntzia, olagarroa, ... 

Gora BERBALAGUN!!!!!!!!

Oharra: Hurrengo irteera abenduaren 29an izango da.

2018/11/22

Zapatuko mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa


Zapatuko mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemendik eta hurrengo baten zeuon etxekoekin edo lagunekin egin zenezake ibilbide interesgarri hau.

Ekarri deskargatuta telefonoan GPX Viewer aplikazioa, tracks-ak zelan irakurri ikasiko dugu-eta. 

ERDU gurekin!

2018/11/16

Azaroko mendi-irteera 24an

24an izango da azaroko mendi-irteera. Goizeko 9:00etan udaletxeko plazan elkartuko gara 13 kmko ibilbidea elkarrekin egiteko. 

Oraingoan, GPX VIEWER orientazio aplikazioa erabiltzen ikasiko dugu. Beraz, 24rako jaitsi zeuon telefonoan aplikazio hori.

ERDU!

2018/11/08

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa


2018-2019 ikasturtearen lehenengo "Ezetz Jakin" lehiaketa, azarokoa,  martxan!

Oraingoan, EUSKARALDIAren inguruko galderak prestatu ditugu; "Ezetz Jakin" erantzunak!

Bete erantzunak eta sartu kultur etxean dugun postontzian azaroaren 29a baino lehen, eta ea SAKONE jatetxean lagun birentzako afaria zeuk irabazten duzun!