2014/05/26

Euskal erromeria maiatzaren 27an, martitzenean

Bihar, maiatzaren 27an, iluntzeko 20:00etan "Erromeria" izango dugu Pasialekuan. Segundo Olaeta Musika Eskolakoak gurekin izango dira, baita Elai Alai dantzari taldeko gure irakasle izan direnak ere, Leire eta Olaia.
Etorri gura duena ondo etorria izango da.
Egingo diren atsedenaldi bietan sagardoa edukiko dugu, edota ura gura duenak iturriko ura ere izango du, ondoan dago iturria-eta.
Oharra: eraman jaietako zapia (koadroduna), hori izango da gure ezaugarria.

2014/05/23

Biharko mendi irteeran banatuko dugun triptikoa


Hona hemen biharko mendi irteeran banatuko dugun triptikoa. IBILALDIA dela-eta Iratxek ezin izan digu prestatu triptikoa, baina Moisesek bai. 
Dena delakoagatik, bihar ezin bazarete gurekin etorri, hemen duzue hurrengo baten zuen kontura egiteko irteera dotore hau.

2014/05/21

Mintza Eguna maiatzaren 31n, Izarran

Maiatzaren 31n, Izarran izango da aurtengo Mintza Eguna. Animatu eta izena eman lehenbailehen ospakizun garrantzitsu horretan parte hartzeko.
Goian duzue Urkabustaizekoek prestatu duten egitarau zabala. Ea gustatzen zaizuen.

2014/05/15

Mendi irteera, EAtik LAGAra maiatzaren 24an

 
Maiatzean irteera bi egingo genituela agindu genuen eta hona hemen prestatu duguna. 24an EAtik LAGAra egingo dugu, 14-15 km.
Goizeko 9:00etan Gernikako autobus geltokian elkartuko gara eta EAraino autobusez egingo dugu. Itzultzeko ere han izango dugu autobusa zain.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.
Autobusa ordaintzeko launa euro ordaindu beharko ditugu.

2014/05/13

"BAKEAREN DOINUAK" III. Jaialdia

Kontzertu berezia izan genuen Gernika-Lumon, Jai Alai frontoian, pasa den zapatuan. 500 lagun baino gehiago izan ziren oholtza gainean eta BERBALAGUNek ere bere aktuaziotxoa izan zuen. Irrintziak eta oihuak gure kontura utzi zituen Artur Sustatxa zuzendariak.
Berak eskatutako abestietan min-alaruak eta irrintziak tartekatu genituen animatu ginen zazpi lagunok. Mundiala izan zen kontzertua!
Ros dantza taldea, Elai-Alai dantza taldea, Segundo Olaeta musika eskola osoa, Bizkaiko gaiteruak, Mungiako Abesbatza, Ondarruko Abesbatza(k), Gernikako Andra Mari Korala eta gu BERBALAGUN taldekoak izan ginen protagonista.
Hara zelako taldetxoa batu ginen oraingoan. Baserritar jantzita daudenak oholtza gainean eta beste bostok jende artean sakabanatuta.
Gu ere jende handiaren artean handiak gara, bai horixe!!!!!

2014/05/08

"Ezetz Jakin" lehiaketa, maiatza


Kalean da maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Saria SAKONE jatetxeak emango du, lagun birentzako afaria. Saiatu betetzen eta ea lortzen duzuen saria.
Hile honetakoak jantzi berria dakar, ea zer erizten diozuen.

2014/05/05

Zapatuko mendi irteeran ataratako argazki piloa!

Laga(Ibarrangelu) - Gernika egin genuen zapatuan, guztira 20 Km. Oraingoan, 57 lagun batu ginen. Batzuek,  15 km egin ondoren, Arteagatik Gernikara lineako autobusa hartu zuten , baina gehienok ibilbide guztia oinez egin genuen eta 14:30ean Gernikan izan ginen.
Hara zelako argazki politak atera zituen "Torrek"!
Oinez hasi eta aldapan gora egin behar izan genuen.
Gure gidaria aurretik, artaldea erdian, ... eta ...
..., "artzain-txakurrak" artaldea batzen, ...
Izaro uhartea, Izaro, Izaro , .... zirkinik egin gabe, ... hantxe dago, ...


, ... herri bide honetatik Antxora auzoraino helduko gara.


Lehenengo geldialdia egin genuen.
..., artadiaren mugak zeintzuk diren erakusten diguten arte zaharrak ikusgai.
Hara egunotan egindako euriak nolako pozuak utzi dituen.
Hegal-hegaltxutik, banan banan pasatu behar, ze erremedio!
Gidariak atzekoak heldu arte itxaroten eduki gintuen.
Gure bigarren argazkilaria bere "saltsan"...
Polita da ikuspegia auzo honetatik, Bermeo, Mundaka eta Izaro irla, besteak beste.
Paraje zoragarriak!!!!! Hau ermosurie!!!!
Hemen banatu genituen Iratxek prestatutako triptikoak eta Iratxek berak ibilaldiaren inguruko azalpenak ere eman zizkigun.
Zaldiak ere adi entzun zituen nondik norakoak.
Antxoran behera....

... Laida hondartza aurrean....
Denboraleak egindako aldaketak bistan ...
Laidan atsedena hartu genuen. Kopautxua egin, komunera buelta eta ...
Dunak ere mugituta dauzkagu.
.. urak bereak egiten daki.
berriro ekin genion martxari...
... laino baltzak gure atzetik ...
... Arketa kanpinaren parean ...
Arketatik abiatzen da artadiaren mugatik doan bide polita...
...Anbekoraino jarraituko dugu...
...bidean, San Martin ermitatik igaroko gara...
Isla auzora heldu eta euria lagun izan genuen.
Euripean ere ederto!
Edertasuna nonahi....
Anbekoko polderrak antzina padurari lapurtutako lurrak dira...
... hauek lehortzeko sistema bitxia erabili zuten. Gaur egun ez dira halako asko geratzen, baina hegazti batzuentzat atsedena hartzeko premiazko lurrak izaten dira.
Anbekotik Islara, hemendik Ozollora joango gara eta Marea errota eta San Lorentzo ermitaren albotik pasatuko gara.


Gure argazkilari ofiziala argazkian harrapatuta!
Kortezubiko eleizaren atzetik erreka hegalerantza...
... nolako bide dotorea egin duten guk inguruaz gozatzeko!
......
Naturaren hainbat "kapritxo" ikusi ahal izan genituen.
 Errekaren bi aldeak lotzeko egin berri duten zubira heldu ...
... eta azken, atze-atzean, joan ginenok argazkia atera genuen...
... argazkia atera eta Gernika aldeko bidetik etorri ginen herrira.

OHARRA: Gogoratu maiatzaren 24an egingo dugula hile honetako bigarren irteera, Ea herritik Ogoñoraino joango gara, 14-15 km inguru. Gorde egun hori zuen egutegian.