Pages

2018/07/05

Macri Garcia ekaineko lehiaketaren irabazlea

Macri Garcia Barrosek irabazi du ikasturteko azken Ezetz Jakin lehiaketa, lagun birentzako afaria ZIMELA jatetxean.

Oraingoan, berrogeita hamar erantzun jaso ditugu kultur etxean dugun postontzian. Eta hainbat galdera EUSKARALDIAren ingurukoak  izan direnez, erantzun gehienak ondo eman dituzte partaideek.

Azarora arte ez dugu beste lehiaketarik aterako; orain ondo merezidutako oporrez gozatzea dagokigu. Ondo ibili oporretan!!!!

Haritzaren hostoan gure logoa

Jose Fernandez gure Berbalagunkideak gure logoa jarri du haritzaren hostoan. Taldeko denoi oparitu zigun hosto bana. Trebea da gero!
Honelako azala jarri zion hostoari. Eskerrik asko, Jose.

2018/07/03

Larunbateko mendi-irteerako argazki batzuk


 Gure argazkilari profesionalak argazkiak bidali arte, hemen dauzkazue handik eta hemendik jaso ditugun argazkiak. Pedrok eta Iratxek bidalitakoak dira hauek.  Goiko argazki hori Eperlandan atera genuen, "akelarreak, maldizinoak, ..." denetariko aipatu genuen argazkia atera baino lehen.
 Hogeita hamasei lagun elkartu ginen goiza elkarrekin emateko, tartean Berbalagunkide berri batzuk ere.  Ameriketako neska bat euskalkien inguruko masterra-azterketa-lanketa egiten ari da, eta hori ere gurekin etorri zen ibilaldira, baina ardo-dastaketara ez zen, berarentzat beste ordu bi euskaraz egiten egotea lartxo zela-eta.
 Ordorikan gora... Hasieran aldapa izan genuen, gero ez.
 Gure Berbalagunkide berri bat pozarren ibili zen, txikitako oroitzapenak ekartzen omen zizkion inguruak.
 Inguru zoragarria: Estillotza, Argane, ...
 ... mahastiak nonahi...
Ardo-dastaketan parte-hartzeko izena ematen... Harategian, zenbat jenero erosi behar zuten sukaldariek kalkulatu behar ba!