2010/02/25

Mendira irteera

Haizeak uzten badigu, otsailaren 27an mendira irteera egingo dugu. Kosnoaga mendi gainetik ikus daitekeen ingurua zoragarria da. Animatu, goizeko bederatzietan kultur etxearen aurrean elkartuko gara.
Kartela hobeto ikusteko egin gainean klik.

2010/02/23

Bilbao-New York-Bilbao

KIRMEN URIBE

Nobela honi buruz, idazlearekin berarekin berba egiteko aukera izan genuen otsailaren 18an. Han geunden askok, tartean BERBALAGUN ugari, liburua irakurrita geneukan eta geure kezkak eta jakingurak plazaratu genituen
Galderen harira, Kirmenek hizkera gozoz eta argiz ondorengo komentarioak egin zituen:
Nobelan Artetaren koadroak garrantzi handia du, berarekin hasi eta amaitu egiten baita. Nolabait bera Artetarekin identifikatzen omen da
Argumenturik ez dagoela liburuan baieztatu zuen, baina hori nahita egin zuela. Orduan irakurlea motibatzeko bidea kontatzeko modua izan behar zela, eta hizkuntza hurbila, sotila eta gozoa erabiltzen saiatu zela. "Sinplea eta erraza izateak ez du esan nahi balio gutxikoa denik". Bestalde, ahozkotasunaren zalea izan dela beti; familian ere kontalari onak izan omen ditu, ama, amona,
Nobelan zehar errepikatzen diren konstante batzuk hauek omen dira: arrazakeria, emigrazioa, emakumeen krontrako erasoa, euskara, ezberdinen arteko harreman adeitsua, arrantzaleen bizitza gogorra eta familian emazteek zuten garrantzia, ...
Espainiako Narratiba saria dela-eta, harriduraz jaso zuela berria eta hasieran ez zuela sinesten; baina horrek lasaitasun handia ere eman diola hartutako bidean jarraitzeko "Baina ni lehengoa naiz, Ondarrun bizi naiz ..."


Gure tradizioa maitatu eta mundura zabaltzea oso garrantzitsua dela uste du, eta kultura nahiko aberatsa daukagula zioen; Europako beste askok adinakoa bai behintzat, nahiz eta frantsesaren, espainolaren, katalanaren... mailara iritsi ez. "Asko aurreratu da euskal kulturan, eta hori ekarpen txikiekin lortzen da"
Gerra Zibilaren aurrean euskal kulturaren pizkunde antzekoa gertatu zen; eta Ondarroan artista ugari biltzen zen; ideologia ezberdinetakoak ziren, baina ondo konpontzen ziren.
Ondo idazteko zer egin behar den galdetuta, ...
..., idatzitakoa ahots goran irakurri eta behin eta berriz zuzentzea dela bidea esan zuen.
"liburuan benetako bizitzak sartu nahi izan nituen"
Gaur egungo literaturan benekotasuna bultzatzeko joera omen dago.

Amaitzeko JAIOTZA poema irakurri zigun, poeta ioaioa ere baita Kirmen

Eta azkenik, hurbildu zitzaizkion irakurle finen hainbat liburu sinatu zituen.

Ordu beteko berbaldian beste hainbat gauza ere esan zituen Kirmenek, eta baten batek zeozer gehitu gura badu, honen azpian du aukera.

2010/02/21

"KARNABAL MARTITZENA"

Dantza ikastarokook, egunari antza emateko, marro jantzi eta jaitxoa egin genuen. Den-denok ez ginen agertu, falta izan zinetenok non egon zineten, bada? Ez dakizue nolako pintxo gozoak galdu zenituen, orain damutzeak ez du balio.
Bertan ateratako argazkiak gura duzuenok hemen dituzue batzuk. Badakizue argazkiaren gainean klikatuz gero handitu egiten dena, ezta?
Hau talde osoaren argazkia da, nork igarri nor nor den?
Honetan batzuk ezagutzeko moduan daude, ezta Oihana, Nerea, Lutxi, Kontxi, Maite, Rosa, Karmen?
Eta "laukote" hau? nortzuk zarete zeuok?
eta "boskote" hau, nortzuk zarete ba?
Horko bat gizonezkoa dela esango nuke, horrela da?
Hemen beste "laukote" bat. Ea identifikatu, nortzuk zarete?
Oraingoan "seikotea", Tutankamon edo nor da horko hori bada?

2010/02/18

Aratuste domeka

Aratuste domekako egitaraua Gernika-Lumon: 11:00etan Diana gaiteruen laguntzarekin. 12:00etatik 14:30etara Lehorreko kukaina, oilar jokoa eta tostada banaketa Foru Plazan. 12:00etan Irrintzi erakustaldia Kultur Etxeko balkoitik. 12:00etan Bizkaiko gaiteruak eta erraldoien kalejira. 12:00 Lantzeko inauterien erakustaldia Foru Plazan.
BERBALAGUNek ere egitarauan bere aportaziotxoa egin zuen, ezetz igarri zein izan zen geure parte hartzea. Jakina, irrintzi erakustaldia kultur etxeko balkoitik geuk egin genuen.
Gurekin izan genituen Asier eta Ager txalapartariak eta Pablo eta bere taldetxoa adarra joten.
Lantzeko inauterien erakustaldia egiten Elai-Alaiko dantzari taldea.
Marro jantzita Elai-Alaikoak dantzan; nork daki zein dantza den?

Balkoira irten baino lehen prestaketak egin behar dira. Batak buruko zapia falta duela, besteak kapela ahaztu zaiola, .....

Zer Nekane, maleta ezkutatzera zoaz, ala Ona dendaren propaganda egiten?
Hori, hori! elkarri lagundu egin behar zaio. Gero magia egiteko zer ezkutatu behar duzu kapela barruan Lutxi?
Irrintziak bota baino lehen yoga ariketaren bat egin behar da ala Nekane? Batzuk ausartak dira gero! hara hor Txori Herriko Oihana ? adarra inoiz jo barik entrenamenduak egiten jendearen aurrean joteko.
Zuk bai sortea Joseba, orain ere neska-laguna zure ondotxoan.
Koplak albo batera utzi eta ekin lanari. Ea nolako tonoa dugun bakoitzak, hasi atzetik eta bota irrintzia sailean. Eztarria berotu behar da, non dago zahatoa?

Ederto, orain batzuk hasi eta irrintzi potentea duzuenok amaitu.
Hara, eskutxutik oratuta zaudete, zer gertatzen da ba?
Hasi da ekitaldia. Adarrarekin batera Arantzak eta Margarik irrintzika, zantzuka "Gora Gernika-Lumoko Aratusteakakakakakakaakak" esan zuten, ...
"gora gu eta gutarrak" be bai, ijijijiji!
Balkoia txiki geratu zitzaigun, irrintzi potentedunak aurrean jarri genituen, baina atzean hor agertzen den beste horrenbeste lagun daude irrintzi hasierak, laburragoak, eta ..... Hurrengoan alboko balkoiak ere hartu beharko ditugu.
Gizonezkoak ere hor izan ditugu aurton, ongi etorri!
Hau "ermosurie" lana amaitu ondoren denok lasai, ezta? Atze-atzean daudenak ez dira argazkian agertzen; ai-ai-ai nor izan da argazkilaria?

Txalapartariren bat ere agertzen da hor. Gure maestra ere lasaitu da, ezta Amaia? eta Margariren eta Edurneren irrintzia sakona gero!
Hemen denok agertzen gara, bigarren txalapartaria ere? Edurne, mantarrok ez dizute uzten ganoraz jezartzen ala? Ea esan bakoitza nor den eta goazen ondo irabazitako hamaiketakoa jatera.
Nork kontatu du txistea, Nekanek? ba, horregatik ez da argazkian agertzen.
Datorren urtean gehiago eta hobeto. "Gora Gernika-Lumoko Aratusteak"!!!! aiaiaiaiijijiji!!!!!!!!!

2010/02/17

"Irrintzi masterra" "Zantzo masterra"

Nork dio irrintziak bota eta dena eginda dagoela? Botatzeko lehenengo zelan bota behar den ere jakin behar da. Batzuek inork irakatsi gabe, euren senak aginduta botatzen dituzte eta polito baten egiten dute. Beste batzuek kezka izaten dute amaiera hori egokia den ala beste modu batera eginda hobeto geratuko litzatekeen, eta hirugarren talde bat ere badago inoiz bota behar dutenik ere burutik pasatu ere egin ez zaiena. Eta hara non kartel baten ikusi duten "irrintzi ikastaroa", izena eman eta eurek ere irrintziak, zantzuak, zantzoak, aujixak, ... botatzeko gai diren ikusi dutenak.
Ikastaroan ez pentsatu joan, zantzoa bota eta alde egin genuenik, ez. Amaia gure irakasleak irrintzien masterra eginarazi zigun.
Ikusi argazkietan zenbat gauza erabili genituen eta zeinen ondo pasatu genuen.


Orotariko Euskal Hiztegitik eta Auñamendi enziklopediatik ateratako esanahiak irakurri genituen.
Esanahiaz ondo jabetu eta, ...

Ordenagailuan "El desfiladero de la muerte" filmea ikusi genuen, eta interpretazio eta guzti gutxienez hamabost irrintzi entzun genituen.
Zahartxoa bada ere, irrintziak lantzeko ikusi beharreko filmea da.
Denok Amaiaren azalpenei adi.
Jon ipini du lanean esku larruak haizez betetzen. Izango du horrek ere azalpenen bat ezta Jon?
Beroketak ere egin behar dira.
Aurre partea bakoitzak berea berotu, badaezbada ere!
Atze partea batak besteari berotzea tokatzen da. Ez txarto ulertu gero!
Eta horiek Etxebeste pelikularen bigarren bertsioa egiten ote daude ba?
Ea, ondo aztertu arnasa noraino sartzen duzuen!
Gure Inma arteza gero! Egunero hamasei kilometro oinez, korrikan edo txirrindulaz eginda honek arnasa ondo baino hobeto hartuko du.
Andereño, andereño, Tere mugitu egin da!
Zer Lutxi eta Bego haizea noraino sartzea lortu duzue?
Hara, ipurdi bako boteilak erabilita putz egin eta "hiper bentilazioak"- eta izan ziren.
Beroketaren ostean irrintziak tokatzen dira. Ea lehenengoa Jonek; ez dakit ba hori laburtxoa izan da, ezta?
Beroketak bai, baina zahatoalakorik ez dago antza. Zer Pablo ardo ona?
Marga, zer esan zizun irakasleak? irrintzia botatzeko artez jartzeko ba.
Ardoalakorik ez dago, hara gure irakasleak ere majo tiratzen dio zahatoari.
Eskurik esku dabil bota hori, ezer geratzen da ala Lutxi?
Adar-jotzaileek esperimenturen bat egin dute eta irrintzilariaren ondoan adarra joz gero diafragma askoz gehiago zabaltzen omen da. Horrexetan dabiltza Pablo eta bere lagunak. Hurrengorako Nobel Sarirako izenda ditzakete, nork jakin!
Saioa, zer sentitzen duzu hor adar artean?
Nola ez, Amaiak ere esperimentu hori probatu egin behar.
Berez du honek irrintzi sarkorra eta laguntzen badiozue, zerak ixilduko du. Hurrengo urtean atal hori ere denok gainditu beharko dugu masterrean.
Zenbat lagun batu ginen baina! Mungiatik, Zornotzatik, Merrutik, Kanpantxutik, Nabarnizetik, Foruko Barnetegitik, Bermeotik, Gernikatik, zenbat lekutatik etorri zen jendea masterra egitera baina.
Bederatzietan Elai-Alai aretotik bota gintuztelako, bestela oraindik han gaude gu irrintzika. Aiaiaiaiaiaiaiaiaiijijijiji.