2008/05/29

"Ezetz jakin" lehiaketaren maiatzeko irabazlea

Maiatzeko irabazlea IRATXE URIGUEN izan da. Hilabete honetan 57 erantzun jaso ditugu eta, horietatik guztiz ondo 43 egon dira.
Irabazleak GERNIKA garagardotegian bi lagunerentzako afaria irabazi du.

Sari banaketaren unean ateratako argazkia da goiko hau. Bertan Iratxe Uriguen irabazlea Haizea alabarekin, Gernika jatetxearen izenean Bitori Zugazaga, Idoia Fernandez Euskera zinegotzia, Igone Olabarria Busturialdeko AEK-ko zuzendaria eta Pili Ibarra Berbalagun teknikaria.

2008/05/15

IRTEERA Gernika-Bizkaigane-Gernika

Maiatzaren 24an, goizeko 9:00etan Kultur Etxearen aurretik irtengo gara mendira joateko.
Hilabete honetarako "Txiki"k prestatu digun ibilbidea honako hau izango da: Kultur Etxearen aurretik irten eta Batzarretxearen ondotik, kaltzadatik, Lumora igoko gara. Hortik Zallobantera eta Bizkaiganera, ea eguraldiak laguntzen duen eta bertatik ikusten diren herri guztiak ikusteko aukerarik dugun. Metxikatik behera, Kosnoaga mendiaren azpitik, Marimeta parean izango gara ordu bata, ordu bat eta erdietarako.
Oraindino kukua entzun ez duzuenok badakizue, dirutxua eraman partikeran, badaezbada ere.
Erdu gurekin!!!


2008/05/08

"Ezetz jakin" lehiaketaren apirileko irabazlea

Berbalagunek antolatzen duen "Ezetz jakin" lehiaketaren apirileko saria Gautegiz Arteagan bizi den Ostaizka Respaldizari egokitu zaio, JULEN jatetxean bi lagunentzako afaria. 72 izan dira parte hartu duten lehiakideak, eta horietatik 52 galdera guztiak zuzen erantzun dituztenak.

Argazkia sari banaketaren unekoa da eta bertan agertzen direnak: Ostaizka Respaldiza irabazlea, Kultura zinegotzia, AEK-ko zuzendaria eta Berbalaguneko teknikaria

Ramon Bilbaoren ligakoak

Hona hemen asteazken iluntzeko taldekoak hileroko afaria egiten. Hauek Ramon Bilbaoren ligakoak dira, edozein afari-meriendatan edo despedidatan Ramon Bilbao ardoa izaten dute lagun, ez dakit zelan konpontzen diren. Argazkia ere boteillari "kulo" emandakoan ataretzen dute, horregatik agertzen dira beti hain pozik.
"Ezetz jakin" lehiaketa ere hilero betetzen dute horiek, ezta?