2012/12/31

Gabon Zahar/ Urte Barri

Gabon Zahar egunean Enbeitatarren etxeetan bertso hau abesten da:
"Agur, agur, urte zaharra/ joan zaitez lotara. Sasoia dozu, ta zoaz/ atsedendutera. Zatoz, zatoz, urte barri. Urte barri, ongi etorri/ egizko zorun osoa/ guretzat ekarri"

Ea, ba, zorun osoa dakarren 2013ak. Mosu handi-handi bat denontzat!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

29ko irteeran ataratako argazkiak

Urteko azken urteera egiteko 47 lagun eta txakur bat batu ginen. Goizeko 9:00etan udaletxe aurreko Gabonetako zuhaitzaren aurrean taldeko argazkia atera genuen.
 Zarrabentan atsedenaldia hartu genuen.
 Kopautxua egin, ...
 ..., ekarritakoa "konpartitu", ...
 ,... kontuak kontatu, ...
 , ..., eguneko berriak eman, ...
 , ..., talde argazkia egin, ...
 , ..., inspekzioa pasatu, ...
 , ..., babesa lortu, ...
 , ..., jolasten segitu, ...
 , ..., herentzia jokatu, ...
, ..., ogitartekoa jan, ...
 , ..., dantzan egin, ...
 Zubi berezian argazkia atera, ...
 ,..., bakoitazak bere lekua hartu, ...
 Taldearen argazkia atera.
 Santa Eufemia ermita, ...
 , ... gerriko mina kentzeko hainbat errezeta, ...
 , ..., barrua bisitatu, ...
 , ..., ermitari hiru buelta eman , ...,
 , ..., batzuek arineketan eman zituzten buelta horiek, ...,
 , ..., beste batzuk berandu enteratu ziren eta ...,
 , ..., bakoitzak bere erritmoa dauka, ..., batzuek amaitzen dutenerako, beste batzuek orduan hasten dute lana, ...
Mendatako kaltzadan "kata" batzuk egin omen dituzte. Anda bidea omen da hau, ...
 "Arzubi zubia"ren gaineko azalpenak, ...
 Paraje zoragarriak, ...
 , ..., hurrengo baterako buruan informazioa gordetzen ,...
 "Askak" ere aztertu behar!
Arratzura heldu eta batzuk, beti bezala, desertorak. Eurak oinez joango direla eta autobusari ez diotela itxarongo esanez, oinez joan ziren. Batzuek Belendizeko bidea hartu zuten, beste batzuek, ordea, Burgoa mendikoa. Hau bai batasuna!
Baina Arratzuko tabernan geratu ginenok hainbat brindis egin genuen. Gustura egon ginen, autobusari ere joaten utzi genion. Gu bai gu!!!!
Jakina! Itzultzeko hainbat taxi izan genuen. Zer esan nahi diguzu "Txiki" ? Hurrengo baten horra joateko proposamena egiten ari zara?

2012/12/28

Bihar, mendi irteeran, banatuko dugun triptikoa


Biharko, mendi irteeran, Iratxek egindako triptiko hau banatuko dugu. Dena delakoagatik, etorri ezin zaretenok hemen jaso ahal duzue eta ondo azalduta dagoenez hurrengo baten, zuen kontura martxa hau egin dezakezue.
Urteko azken martxa denez Arratzun egingo dugu azken brindisa!
Datorren urtera arte!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2012/12/21

Mendi irteera abenduaren 29an

Abenduko mendi irteera 29an egingo dugu. Beti bezala, goizeko 9:00etan, udaletxearen aurrean elkartuko gara. 16 km eta 350metroko desnibelari aurre egingo diogu.
Gernikatik irten eta Oka eta Berrokondo erreken ondotik Kanpantxuko zubira helduko gara, hortik Aristietatik eta Estillotzatik Albizera helduko gara eta han koputxua egingo dugu. Handik Arratzuko Loiolan 13:30ak aldera urteko azken brindisa egingo dugu eta 14:30ean autobusez Gernikara itzuliko gara.
Erdu gurekin urteko azken irteera egitera!

2012/12/20

Gabonetako zuhaitzaren aurrean ala aitzinean?

 Astearte iluntzeetako taldeetako Berbalagun batzuk.
Gernikan jarri duten Gabonetako zuhaitza, gauaz bai dotore!.

"Alkandora josi, di-da" 3. eta 4. tutoriala

Alkandora josi dezagun! (4) I´ve finished the tutorial!

Laugarren eguna daukagu iadanik! Gaur alkandora amaituko dugu! Gaur ertzei akabera ematen ikasiko dugu. Zamaldean bies zintarekin egingo dugu. Nik erositako biesa erabiliko dut eta nola patroia aldatu egin dudan liada handia izan ez dezazuen nire zamalde desberdinarekin, beste blogger baten tutorialera esteka jarriko dizuet, biesa nola jartzen den ikasi dezazuen. Diario de una Couturierren tutoriala da, oso ondo azaltzen du zamaldeko biesa nola jarri behar den hau gazteleraz da eta Burdastylen beste tutorial bat aurkitu dut, hau ingelesez dago.


Begiratu "Maustak eguzkitan" bloga eta jarraitu Maiderrek emandako pausuak.

Alkandora josi dezagun! (3)


2012/12/19

"Alkandora josi, di-da" 2.Tutoriala

Hemen duzue "Masustak eguzkitan"  blogetik Maiderrek eskaintzen digun 2. tutorialaren zatitxo bat. Sartu bere blogean eta jarraitu pausuak.

Alkandora josi dezagun! (2) Tutorial

Kaixooo!!!! Beno ba alkandoraren tutorialaren bigarren egunarekin natorkizue ;-) Atzoko pausu guztiak argi izatea espero dut, bestela badakizue lasai galdetu.
Gaurkoan piezak josiko ditugu, baina ez dugu edozein erara josiko, frantsez akabera emango diogu alkandorari.
Horretarako lehenengo ta behin ...

2012/12/18

"Alkandora josi, di-da", 1go tutoriala

Gogoratu ikastaroa egin genuenoi Maiderrek, bere blogetik, tutoriala emango digula aste honetan. Horretarako "Masustak eguzkitan" blogean sartu eta egunez egun jarriko dituen pausuak jarraitu behar ditugu. Alkandora amaitu ez genuenok aukera izango dugu eman beharreko pausu guztiak jarraitzeko. Badakizue alkandora amaitu eta gero berria egin nahi izanez gero ikastaroan kopiatu genituen patroiekin egin dezakeguna beste alkandora bat, hemengo pausuak jarraitzea baino ez daukagu.

Alkandora josi dezagun! (1) Tutorial

Iepa guztioi! Gaur alkandoraren tutoriala hasiko dugu, ez ditut pausu guztiak egun bakarrean azalduko oso luzea izango zelako, hori dela eta lau egunetan azalduko ditut pausu guztiak, astiro eta lasai lasai jarraitu dezazuen tutoriala. Komentatu nizuen bezala nik aukeratu dudan patroia Scout Woven Teea da (aurreko sarrera ikusi daitezke nire hiru bertsioak), nire ustez aldaketak egiteko patroi ona izatetik aparte, hasiberrientzako patroi izugarri erreza delako. Tutoriala egiteko erabili dudan bertsioa alkandora berdea da (behekaldean dituzue, bertsio honen argazkiak).
Beti esaten dudan bezalaxe ni ez naiz jostun profesionala eta dakidana web horrietan kuxkuxeatzen ikasi dut. Gainera, hau ez da nire lana, nire afizioa baino ez da, hori dela eta proiektu baten aurrean indarrak neurtzea gustatzen zait. Hau da, desesperazioara eramango nauen proiektua ez dut aukeratzen eta beti teknika errez eta arinak erabiltzen ditut. Hori dela eta, egiten dudana sakrilegioa dela uste baduzue, kontestuan jarri eta hobeto ulertuko nauzue ;-)

Lehenengo ta behin jarraituko ditugun pausuak azalduko ditut:
1. Patroiaren piezak ehunan kokatu eta ehuna ebaki.
2. ...
3. ...
Goiko zatia eta patroiaren kontu hau Maiderren blogetik kopiatu ditut. Sartu "Masustak eguzkitan" blogean.

Oharra: Jaso ditut zuetariko batzuen galdetegiaren erantzunak, baina denonak ez. Hartu horretarako, mesedez, 10 minutu, bete eta niri bidali. Eskerrik asko.

2012/12/13

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria eman dugu gaur. 127 erantzunetatik ANTONIO POLO izan da irabazlea eta Sakone jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi du.
Horrelako ziurtagiria jaso du Antoniok Kultura Zinegotziaren eskutik.

Oharra: Abenduan, batetik zubia, bestetik oporrak ez dago lehiaketarako tarterik. Beraz, urtarrilera arte ez dugu hurrengoa izango.

Albistea zehatzago izango duzue HITZAk argitaratutako lerroetan eta Oizmendi telebistak emandakoa saioan.

2012/12/12

GAROAren irakurraldia, argazkiak

14:30etatik 15:30etara San Fidel ikastolakoak
"Emen nago ni azken orduaren zai. Oriandik iraungo det (zuaitzak beti irauten degu gizakumeak baño geiago), ..."
"Aloña ondotik erbestera erten aldi bat egin bear degu. ...
... Somorrostrora joan gintezke lenbizi. "
Berrogeita hamar lagun baino gehiago batera, baina entzuleen artean ixiltasuna nagusi.
No le entiendo a V. una palabra- erantzun zuan besteak.
-Amerika nun ziok? Madril baino arutzago?
Komunikabideen txanda: HITZAkoak, ...
..., Aldabakoak, ...
..., DEIAkoak, ...
..., OIZMENDIkoak, ...
..., eta CORREOkoak.
Denbora tarteak ondo betetzeko, 16:00ak arte Pedro Mari prestatu zen.
Aita Villasante Udal Euskaltegikoak.
4. mailako bat.
irakaslea
beste ikasle bat. Honek mikrofonoa bajutxo eduki zuen.
lekeitiarra barriro.
Matematikak hobeto, ezta Fernando?
Gure mendi gidaria.
Taldeko ausartenak.
Estherrek be badaki euskeraz irakurtzen.
Batzuk unibertsitatean trebatuta daude, ...
..., beste batzuk institutuan, ...
Ederto baten irakurri zuen bere zatia gure lagunak.
Honek badaki bizkaieraz, gipuzkeraz, zein batueraz irakurtzen.
Ondo prestatuta ekarri zuen gure Berbalagunkideak bere zatia.
Mirenek tonu egokia jarri zion bere irakurketari.
Gure irrintzilariak euskeraz polito irakurtzen du.
Liburutegiko arduraduna eta Turismo Bulegoko zuzendaria bat eginda.
Ibarrangeluko kultura arlokoa, ...
, ... Ibarrangeluko kultura arlokoa.
Denbora tarteak betetzeko bere burua aurkeztu zuen Petxok.
Fatimak ere.
Bittor irakurtzera derrigortu egin genuen.
Gregorio kafearen ostean animoso.
Bertso eskolakoak ere euren txandaren zain.
Koldo Gezuragak politto.
Eneko Aldanak dotore.
Gure "Mari Mendi"koak ere elegante.
EHEko Goiatzek ere itzel.
Alberto Gabikagogeaskoak maisutasun handiz.
Liburutegiko Andreak liruruaren azken orria irakurri zuen, 18:35 ziren.
AEK-ko Igone liburuaren 232.-233. orrialdeetan hasi zen.
"Oy no ce pia, manana zi."
EHE-ko Nerearen txanda 18:45ean izan zen.
"Josek bazekian bera etzala iñungo, bere etzala iñoren biotzeko, ta ortik animaren samiña."
Rosa Okarizek 18:50ean izan zuen bere txanda.
Janire ostiral goizetako ikasleen ordezkari izan genuen.
Aitor astelehen eta asteazkenetako ikasleen ordezkari.
Arantzazu eta ...
... Dabid iluntzeko talde bateko ordezkari ...
Berbalaguneko arduradunak ere bere txanda izan zuen 19:15ean.
248.-249. orrialdeak
Zinegotzien txanda aurreratu egin genuen pixka bat, 19:20an egin zuen Buli Bilbaok.
Naiara Urberuagak 19:25ean, bere zatia eta Espe Uriarterena irakurri zituen.
Luis Ortuzarrek 256.-257. orrialdeak.
19:35ean tokatu zitzaion Luisi.
Irakurri beharrekoari azkeneko errepasoa, ...
Ana Hormaetxeak ere bere zatia irakurri zuen.
Aitor Latxagaren txanda.
Pablo Omaetxebarriak 260. orrialdea irakurri zuen.
Maria Uribek 19:50ean irakurri zuen.
Entzuleak adi-adi.
Argazkilariari barreka? barrabanok!
Espe Uriartek Bego Landari zegokion zatia irakurri zuen, ezin izan baitzen heldu ordurako.
Espek 262.-263. orrialdeak irakurri zituen.
The Uskis-eko Iñigo Eigurenentzat izan ziren liburuaren azken orrialdeak.
"Txurruterako lagun gabe gutxitan izan oi da. "
Liburuari amiera dotorea eman zion Iñigok.
Amaiera ekitaldia Moises Enbeitak bertsotan egin zuen: "Hamaika orduz murgildu gara/ kulturaren esparruan/ Garoa, gaurko eleberriak/ iruntsi zurrunbilluan. Nahi bada euskeraz bizi/ berba egin lehenbizi/ etxez kanpo zein barruan/ eta euskaldun benetakoak/ izango gara orduan"
Hona bigarren bertsoa: "Txomin Agirre, Lekeitioko/ euskal idazle apala/ itsas-lurreko euskal ohituren/ erakustoki zabala. Ez galdu aukerea/ egin daigun bidea/ gure aurrekoak bezala/ euskera baita Euskal Herriko/ "Garoa" eta "Kresala"
Amaierako argazkia.