2018/03/27

mendi-irteerako argazki batzuk

"Ziklogenesis-esplosiboa"ri atzea eman, eta 38 lagun ausart elkartu ginen prestatuta geneukan martxa egiteko. Goizeko 9:00etatik 12:00etara, Arratzura heldu arte, aterri egin zigun; azkeneko 5 kmak aterkiaren azpian egin genituen. 
Aste Santuko oporrak direla-eta, hilero gure martxara etortzen diren lagun asko falta izan genituen, baina jende berria ere etorri zenez, talde polita osatu genuen.
Gure gidarien atzetik, Kanpantxurantza.
Kartel berriak jarri dituzte.
Arabietako presaren parean.
Kanpantxura heltzen.
Kanpantxuko frontoian geldiunea.
Ingurua arakatu eta triptikoa noiz banatuko zain...
... lehenengo familia argazkia atera...
... erropak gorde-atara, eta eroso jarri...
... posizioak hartu...
... eta Iratxek triptikoan jaso zituen zehaztasunak azaldu bitartean denok adi-adi.
Ajangizeko bidegorrian aurrera...
... landak, ortuak, soloak, San jose loreak, ...
... Ajangiz aurrean...
... Burgoan gora, ...
... Gernika aurrean ...
Inguruko mendiak, oraindik, elurrez zurituta...
Bigarren geldiunea, atzerago datozenei itxaron, indarrak hartu... 

Itsasoa begien aurrean, Urdaibaiko leku estrategikoa ...
Burgoa menditik itsasoa begien aurrean, ...


Golako erreka hasita dator!
... errekasto kantari, gulu-gulu-gulu!!!

Marmizetik Arratzurantza...
... bidean, kontu kontari...
... zaldiak ondo etorria ematen!

Belendizen...
.... Barrutiarantza...
... txiri-txiri, helmugarantza...
Barrutia auzotik erreka hegalerantza...
Gure itsasadarra...
... paraje politagorik inon?
erreka hegala...
... Errenteriko zubian ahateei begira...
... ahatea bere kumeekin...
San Juan Ibarran beste martxa bat hasi genuen... Arribaltza, Boliña Zaharra, Legoi taberna, ...

2018/03/23

Biharko irteeran banatuko dugun triptikoa


Biharko mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa duzue honako hau. Dena delakoagatik, etortzerik ez baduzue, jaso informazioa hemen, eta hurrengo baten etxekoekin edo lagunekin egin ahal izango duzue ibilbide polit hau.

2018/03/16

Martxoko mendi-irteera 24an

Martxoko irteera 24an izango da. Oraingoan, 13 kilometroko ibilbidea egingo dugu. 

Atera nagiak, eta ERDU gurekin!

2018/03/15

Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketaren saria

Itziar Gerrikaetxebarriak irabazi du otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa, IPAR tabernien lagun birentzako afaria.
Oraingoan, 64 erantzun jaso ditugu, eta erantzun guztiak ondo-ondo erantzundakoak 51 izan dira.

OHARRA: Martxoko lehiaketarik ez dugu atera, epe laburra dago gainean dugu Aste Santua-eta.
Hurrengo lehiaketa apirilaren 9an aterako dugu.

2018/03/14

Gernika-Lumoko bizipen esteroskopikoa

Turismo bulegoan, egunero, Gernika-Lumoko hainbat paraje ikusteko aukera aparta. Berbalagun talde bat atzo arratsaldean izan ginen.
 Norbera irudiaren erdi-erdian jarri, eta 360 graduko ikuspegia du.
Momentu batzuetan, Jai-Alai frontoian esatebaterako pilotak jo egin behar gaituela sentidu ahal izan dugu.
Merkatu plazan, adibidez, ezagunak ikusten, eurekin berbetan, ... harrigarria da!
ERDU proba egiten!!!

2018/03/02

Otsaileko irteerako argazkiak

Otsailaren 24an, Gernika-Aulesti-Lekeitio egiteko 45 lagun animatu ginen (Balmasedatik, Muxikatik, Nabarnizetik, Ereñotik, Arteagatik, Lumotik, Bermeotik, ...) Goizeko 9:00etako Bizkaibusa hartu, eta Aulestiraino joan  ginen bidean  hainbat Berbalagunkide batzen (Errenterian, Lorategietan, Arratzun...)
Eguraldi zoragarria izan genuen lagun. Lehenengo argazkia Aulestin bertan atera genuen.

Bederatzi hilabeteko umea ere bidelagun izan genuen, Lea.
Argazkilariei ere argazkiak atera, eta aurrera egiteko moduan geunden...
Leako ibilbidea egiteko prest ... Artaldea batzen "Orkon" gure betiko artzaina...