2013/10/25

Biharko mendi irteerarako triptikoa


Hona hemen biharko mendi irteeran banatuko dugun triptikoa. Guk dena "auzolanean" egiten dugu, "Txiki"k ibilbidea aukeratu, kmak eta denbora neurtu eta geuri bidali, Iratxe Uriguenek geuk emandako datuekin triptikoa prestatu; gaur urriaren 25ean ez dakit zer jai ospatu behar dugula-eta dena itxita dagoenez Turismo bulegoko neskek fotokopiak atera dizkigute eta nik zeuontzat ikusgai hemen jarri dut eta bihar, mendi irteeran, banatuko dugu.
Beraz, biharko ibilbidearen zehaztasunak hemen dituzue. 
Dena delakoagatik bihar gurekin ezin bazarete etorri, hartu hemendik informazioa eta zeuon kontura egin ibilbide dotore hau.

Gora Gernika-Lumoko BERBALAGUN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2013/10/18

Ikasturteko lehenengo mendi irteera 26an

Urriaren 26an, larunbatean, 2013-2014 ikasturteko lehenengo mendi irteera egingo dugu. Goizeko 9:00etan, udaletxearen aurrean, elkartu eta 13km eginda 13:00ean Gernikara helduko gara.
Lagun berriak ezagutu nahi badituzu, euskera praktikatzeko premian bazaude edo beste batzuei euskera praktikatzen lagundu gura badiezu, animatu eta eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.
Erdu gugaz!!!!!!!!!!!!!!!!!

2013/10/17

Prentsaurrea, 2013-14 ikasturtea

Atzo aurkeztu genuen, Gernikako kultur etxean, ikasturte honetarako helburuak, asmoak, datuak, ... Hor esandakoak zehatzago jaso gura badituzue irakurri gaurko Deia, Correo eta Busturialdeko eta Lea-Artibaiko HITZA. Oizmendi telebistak atzoko albistegietan eman zuen horren berri.

Hemendik aurrera hemen izango gaituzue ekitaldien berri ematen. Adi egon hainbat gauza dauzkagu programatuta-eta.

Izan BERBALAGUN!