2018/06/29

Bihar ikasturteko azken mendi-irteera



Bihar izango dugu ikasturteko azken mendi-irteera. Goizeko 9:00etan Bizkaibusa hartuko dugu Ariatzaraino joateko, eta handik Ordorika-Eperlanda- Estillotza- Argane- Kanpantxu- Berrokondo erreka- Oka erreka pasatuko ditugu Gernikaraino 12:30ak aldera heltzeko.
  
Ostean, 13:00etan Bakeleku txokoan ardo-dastaketa egingo dugu. Ana Larrañaga Enologoak bideratuko du saioa. 
Ez dugu edozelako ardoa izango, Ramon Bilbao ardoak izango ditugu: Cruz de Alba, Alvariño, Mar de Frades, ardo zuria, beltza, ... Igor Bastek kaja bi ardo utzi dizkigu geuk dastatzeko.

Dena ez da edatea izango, Bakelekukoek tortillak eta txistorra prestatuko digute. Guk jan, edan eta Moisesek beren beregi prestatu dizkigun bertsoak abestu ondoren, ordaindu, besterik ez dugu egin beharko.

Oharra: Ordenagailuarekin arazo teknikoak izan ditugu, eta ezin izan dugu triptikorik prestatu. Aurreko urteetako bi ,egunarekin bat datozenak, fotokopiatu eta hemen jarri ditugu. Barkatu eragozpenak.

2018/06/22

Ekaineko mendi-irteera 30ean izango da

B
Ekaineko mendi-irteera ikasturteko azkena izango da, 30ean. Ostean, RAMON BILBAO ardoen dastaketa egingo dugu Bakeleku txokoan. Oraingoan, Ana Larrañaga izango dugu dastaketa bideratzen.
 
Parte hartu gura duzuen guztiok izena eman beharko duzue AEKn edo Udal Euskaltegian.

2018/06/15

Uztailean Berbalagun talde bat izango dugu

Uztailean ere BERBALAGUN talde bat izango dugu martxan, larunbatetan 12:00etatik 13:00era.
Parte hartu nahi duzunok eman izena lehenbailehen.

2018/06/14

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa





Badakizue ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa martxan dagoena, ezta? Bada, jaso galdetegia ohiko lekuetan (Udal Euskaltegian, AEKn, kiroldegian, ikastetxeetan, hainbat tabernatan, kultur etxean, Berritzegunean, EPAn, Euskal Herria museoan, ASTRAn, Segundo Olaeta musika eskolan, ... ) edo bestela bertotik deskargatu eta erantzunak eman ekainaren 28rako. Sartu erantzunak kultur etxean dugun postontzian.

Ea zortea alde izanda,  ZIMELA jatetxeak emango duen saria zeuk lortu ahal duzun.

Saria uztailaren 5ean emango dugu.


2018/06/13

Atzo Arte Ederren Museoan "110 urte 110 artelan"

 Atzo Arte Ederren Museora bisitan joan ginen. Bertotik eraman genuen gida bat, Itziar, eta bertan beste bat jarri ziguten, Olaia. Talde bitan, ordu biko saioa egin genuen.
 Gidari apartak izan genituen, zein baino zein hobea. Artearen gainean dakiten laurdenarekin konformatuko ginateke gu; horretaz ikasten hasteko gogoa sorrarazten dute.
 Bikiak. Antza, bat neskatxua da eta bestea mutiltxua. Argitasunaren arabera jartzeko egin omen zituen egileak.
 Museoko dendan erosketak egiteko aukera aparta.
 Bermeoko herria artelanean.
 Museo kontuak amaitu, eta "komertzio eta bebertzio" egiteko tartea izan genuen. Non? igarri!
 Bai, Kalderapekon.
 Tripatxua bete eta gu denetarako prest.
 Luis Pareten iturri bi ikusi genituen,...
Santos Juanes plazoletan bat.

Ederto pasatu genuen, eta hurrengo ikasturtean ere beste horrelako bat egiteko geratu ginen, Itziar gida dugula, jakina!

Aurrematrikula 2018-19 ikasturterako


2018/06/12

Gernikan EUSKARALDIAko 11ko bi Berbalagunek



Gernikan, gaurko aurkeztu behar izan dira 11koak, eta BERBALAGUNok atzo atera genituen argazkiak, bat goizean eta beste bat arratsaldean. Ia-ia talde guztietako ordezkariak izan ditugu argazkietan; gu ere Belarriprest-ak eta Ahobizi-ak izango gara.

2018/06/07

Maiatzeko lehiaketaren irabazlea

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea Jesus Manuel Etxebarrieta , "Txusma" izan da. Oraingoan, 59 erantzun jaso ditugu postontzian, eta horietatik erantzun guztiak ondo beteta 40. Erantzun ezzuzenen artean hurrengo galderaren erantzuna izan da: -Gorputzean non sortzen ditugu globulu gorriak eta zuriak? Badakizue?

Irabazleak GERNIKA jatetxean lagun birentzako afaria eskuratu du.

Ekaineko lehiaketa izango da ikasturte honetan egingo dugun azkena. Kalean dago jadanik, eta jakin ezazue saria ZIMELA jatetxeak emango duela. Jaso galdetegia betiko lekuetan lehenbailehen, eta sartu kultur etxean dugun postontzian ekainaren 28rako. Saria uztailaren 5ean emango dugu.

Ea zeuk lortzen duzun ZIMELAko saria!
 

2018/06/06

Maiatzeko irteeran ataratako argazki batzuk

Maiatzeko mendi-irteera 26an egin genuen, eta, inongo nagirik gabe, goizeko 9:00etan izena emandako guztiak agertu ginen, 36 lagun.
Gauaz zaparrada ederrak egin bazituen ere, lehenego orduetan aterri egin zigun. Badaezbada, gehienok aterki txikiren bat sartu genuen poltsan.
Errenteriko zubia gurutzatu, eta erreka hegaletik Kortezubirantza egin genuen, "Txiki" gure gidariaren atzetik.
Urbieta parean, beste zubitxo bat gurutzatu eta bideari ekin genion...
... denon ahoetan berba bardinak: "aterri egingo ote digu?"
... "eguraldi gizona" be gurekin etorri zen, eta bere esanetan, "atzeko laino argiak ikusita, euririk ez", eta gu pozik...
... Kortezubi inguruan aurrera...
... Kortezubiko eleiza bistan...
"Torre" gure argazkilariak automatikoa ipini, eta oooo!
... zer atera gura izan zuen ba, mailak?...
Talde argazkia Kortezubiko eleizaren atzean...
... Arteagaraino aitaren batean heldu ginen...
... baina, gure pozak ez zuen gehiegi iraun; euri zaparrada ederra bota zuen. Zer esan zuen "eguraldi gizonak"?
Korta baten batzuk, eta etarte baten beste batzuk babestu behar izan ginen.
Hamar bat minutu babesean egon, eta kikildu barik aurrera egin genuen...
Erreñozahar lainotuta, Arteagako kastilloa, Oiz mendia, ... han atzean utzi eta...
... pinudia ere atzean utzi eta...
... artadira sartzen hasi ginen, iladan ondo plegeuta.
...artadiaren barruan, hamaiketakoa indarrak hartzeko... Hemen bide bi hartzeko aukera, Arteagarantza edo Ibarrangelurantza...
Kontuz, artadian galtzeko arrisku handia dago-eta.
Ze talde klase da hau ba? batzuk txubaskeroarekin, aterkiarekin eta beste batzuek, ostera, niki hutsean!
Basoaz gozatzeko aukera paregabea dugu: haginak, arteak, gorostiak, goroldioz jantzita basoa, hezetasuna, itzala, ...
Manieu!
Argi ikusten da goroldioa, ...
Artadia modu naturalez gozatzeko aukera aparta!
Larunbat goizerako plazer txiki bat.
Artalde osoa batzeko, apur baten itxaron egin behar!
Gatzaren siloa Arteagako errepide zaharrean behera ...
Basatzatik alde egin genuen, eta errepidetik itzuli; hori bai beti oinezkoak ezkerretik!
Mallukiak jaten? Baina, zuek ez dakizue errepidetik 500mtik gora dauden belarrak eta fruituak jan daitezkeela, baina errepide ondoan daudenak ez? kutsatuta daude.
Planak aldatuta, autobusa hartzera Arteagaraino itzuli ginen, ordu bat eta erdietako autobusa hartu genuen.