Pages

2018/02/23

Bihar, Gernika-Lumo-Aulestia autobusez eta Aulestia-Lekeitio oinez

Biharko irteeran honelako liburuxkak banatuko ditugu. Ez dugu triptiko berezirik atera uste dugulako ibilbidearen zehaztasun guztiak ederto baten azalduta daudela Leaibarrak prestatuta daukan liburutxuan.

Aulestiraino autobusez joango gara, eta handik Lekeitiora oinez: 16 km, eta 100mko desnibela. Edonork egiteko moduko ibilbidea.

Gogoratu 8:50ean autobus geltokian egon behar dugula; autobusak ez du itxaroten, geuk itxaron behar diogu.

Eguraldi ona iragarrita dago, beraz, erdu gurekin!

2018/02/15

Otsaileko mendi-irteera 24an


24an egingo dugu otsaileko mendi-irteera. Ostean, gura dutenentzat Lekeitioko Isuntza txokoan bazkaria.

Parte hartu gura duzuenok begiratu ondo kartela 8:50ean egon behar dugu autobus geltokian-eta.

Bazkarirako izena emateko azken eguna 22an izango da.

2018/02/14

Inma gure Berbalagunkidea TXAPELDUN!

 Inmak lortu du 2017ko Euskal Herriko Zirkuitoan txapela. Pasa den igandean, Irunen, izan zen sari-ematea.
Aupa Inma, Euskal Herriko Zirkuituan txapelduna!!!! Zorionak!!!!!

2018/02/13

Aratuste domekan galdutako argazki bi

 Eskerrak Txebi Arriagari, gure argazkilari profesionalari, lortu ditugu argazki bi hauek; Berbalaguneko zantzolariak aktuazioan, txalapartariak lagunduta, ataratako argazkiak.

Eskerrik asko Txebi!.
Joseba eta Ekain kontzentratuta...

2018/02/12

Aratuste domekan, kultur etxeko balkoitik irrintziak

 Hamaikagarren urtea izango da Berbalagun taldeak parte hartzen duela Aratuste domekako egitarauan. Marro jantzita, irrintzi-zantzo-ujubi,... erakustaldia egiten dugu kultur etxeko balkoitik.
 Ordu bete lehenago elkartzen gara ahots-korden beroketak egiteko, eta zein ordenatan eta nola egingo ditugun zehazteko, ...
 Oraingoan, 9 zantzolari eta txalapartari bi elkartu ginen, ...
 Euripean, Elai-Alai dantzari taldekoek marroen dantza egiten, ...
 ..., jendea arkupeetan babestuta, ...
 ..., txistulariak ere arkupeetan, ...
 , ..., baltz-zuridun marroen jantzia lumotarrena da, ...
 , ..., koloreetakoak, ordea, gernikarrena, ...
 ..., hurrengo dantzariak ere prest euren ekitaldia euripean egiteko, ...
 , ..., Gazteak taldea txistu eta danbolina joten, ...
 , ..., hauek bai meritue! euriak ere ez ditu kikiltzen, ...
Aktuazioaren ostean, gure lan-saria jaso genuen: pintxoak eta tragoak, ...
Aiaiaiaiaiiiiiiijijijia!

2018/02/09

Itsasne Gabrielek irabazi du lehiaketa

Itsasne Gabriel Estebanezek irabazi du urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketa, Hiru Saku jatetxean lagun birentzako afaria. Bere izenean amak jaso zuen saria.

Oraingoan, 79 erantzun jaso ditugu, eta horietatik 65 izan dira zozketan sartu direnak erantzun guztiak zuzen eduki dituztelako.

Otsaileko lehiaketa martxan daukagu; betiko lekuan jaso galderak eta martxoaren 8rako sartu galdetegia kultur etxean dugun postontzian. Ea zeuk irabazten duzun IPAR taberniek emango duen saria!

2018/02/08

Irrintzi ikastaroko argazki batzuk

 Atzoko irrintzi ikastaroan lortutako ziurtagiria eskuan, gu harro!
Irrintzi-zantzo-ujubia, ... ganoraz egiteko jarraibideak eman zizkigun Amaia Garcia irakasleak.
 Arnasaren garrantziaz mintzatu zitzaigun, ...
 ..., arnasa noraino heldu behar zaigun, sabeleraino, ...
 ..., azkeneko sahietsak, perinea, beroketa, ...
 ..., zein den postura egokia, ur-boteilak eta eskuak erabili genituen arnasa nola irtetzen zaigun ikusteko, ...
  ..., zenbat segundo eusten diogun arnasari neurtu genuen, ...
 ..., batzuek birika onak dituzte, 20 segundoraino heldu baitziren, ...
 ..., adarra joten (zirikatzen) ondo dakigu, baina adarra (tresna) jotea beste kontu bat da.
 ..., eztarria bustitzea garrantzitsua da; batzuek uraz busti genuen, baina zenbaitek ardoz, ...
 ..., ura, ardoa, arnoa, ...
 ... aho-kordak edo aho-hariak berotu, salto egin, burua kokatu, arnasa hartu, ...
... eta irrintzi pila bat bota ondoren, ziurtagiriarekin etxera.

2018/02/05

Beteranoen taldean Silvia nagusi

Silvia, gure Berbalagunkidea, atzo Donostian nagusi 40-45 urtekoen artean. Triatloian ez ezik pisu-jaurtiketan ere izena-ematen ausartu, eta domina lortuta itzuli zen Gernikara.

Zorionak, Silvia!

2018/02/01

Irrintzi ikastaroa otsailaren 7an

Inauteriak gainean dauzkagu, eta, Aratuste domekan, "marro" jantzita irrintzi erakustaldia egin beharko dugunez, urteroko moduan prestaketa-ikastaroa antolatu dugu.

Non? Maria Agirre aretoan
Noiz? otsailaren 7an, 19:00etan
Nork emango du? Amaia Garciak

Eman izena AEK-ko euskaltegian edo Aita Villasante Udal euskaltegian.