2012/11/29

Abenduaren 4an 11 orduko irakurraldia


Euskararen eguna dela-eta abenduaren 4an "ll orduko irakurraldia" egingo dugu Elai-Alai aretoko gela txikian, goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara. Kanpotik be entzun ahal izango da, bozgorailuak jarriko baititugu.
Oraingoan, Txomin Agirreren GAROA liburua aukeratu dugu. Argitaratu zenetik 100 urte bete dira aurten.
Bateren batek zatiren bat irakurri gura badu, eman dezala izena Gernika-Lumoko liburutegian eta bertan emango diote irakurri beharreko orrialdea.
Amaieran irakurle guztiekin argazki erraldoia aterako dugu. 

Oharra: Informazio gehiago jasotzeko irakurri gaurko Lea-Artibai eta Busturialdeko HITZAk dakarren artikulua.

2012/11/28

Azaroaren 24ko irteerako argazkiak

Larunbatean 14 kmko ibilbidea egin genuen, Gernika-Lumo - Santa Ana - Metxika - Zallobante - Maiaga - Amillaga - Gernika-Lumo. 38 lagun elkartu ginen goiza pasatzeko, ingurua ezagutzeko, lagun berriak egiteko, hamaiketakoa elkarrekin egiteko, argazkiak ataratzeko, euskera praktikatzeko, eta ostean trago batzuk hartzeko. 
Oraingoan betiko gidariak huts egin badigu ere errepuestokoa izan genuen, "Alvarito".
Maite Zabala, gure mendikidea, Saharara joan da eta hara eramateko argazki batzuk atera zizkigun. Han ibiliko gara gu, Saharan, hara eta hona, eskuz esku.
Apea horiek Barrenarenak omen dira; guk geure seinalea utzi genuen hor ere.
 Inguru dotorea, ezta?
Geldi! inmortalizatu egin behar zaituztet eta.
 Ea irrintzi horiek!
Zuok bai zuok, argazkilariari agurka.
Zallobante auzoan geldialdia egin genuen.
 Zeozertxo jan, ...
 , ..., atsedena hartu, ...
 ,... kontu-kontari aritu. Zein da Saharara daramazuen proiektua? Joste makinak.....
 Jantzi hotzitu orduko, ...
 Nik ogitartea ekarri dut, zuk zer?
Klaseak eta klaseak daude, batzuek hamaiketakoa ere mahaiaren inguruan egin behar!
 Zenbat jatekoa baina, txokolatea, laranjak, mahaspasak, ...
 Maiaga tontorretik ikuspegi zoragarria!
 Han urrunean Mungia, han ezkerrean Durango, ...
 Tontorretik, txiri-txiri beherantz, ...
 "berde esperantza" askotxo, ezta?
Hara, karakola eta barea; gehienak joan dira, baina hauek tontorretik jaisteko asmorik ez.
 Aurrean Foruko harrobia, Arteaga, Kortezubi, ...
Lumora 12:30ean heldu ginen, eleizako erlojuak hori agertzen zuen behintzat.
Gernikara heltzean Allende Salazar eskolaren ondoan dagoen azeituna-arbolaren aurrean argazkia atera genuen. Arbola dotorea, gero!
Egindako ibilaldiaren ostean, denok pozik. Ordu baterako helburua beteta.
Batzuk etxera, beste batzuk erosketak egitera eta beste batzuk ... tragoak hartzera.
Elai-Alai dantzari taldeak euren urteroko jaia izan zuten Iparragirreren aurrean. Guk txalo batzuk jo genizkien. Gora Elai-Alai!

Oharra: Hurrengo irteeraren data zehazteko oraindik. Ez dakigu abenduan egiteko moduan izango garen, egun librerik ez dago-eta.

2012/11/27

Zure alkondara di-da josi gura baduzu, abenduaren 1ean goizeko 9:30etatik 13:00etara izango da tailerra."Masustak Eguzkitan" blogeko Maider Uribe izango dugu irakasle.
Josten jakin barik ere, alkondara dotorea egiteko modua izango dugu, jakin beharreko pausu guztiak bertan azalduko dizkigulako Maiderrek.
Ekarri behar direnak: artaziak, orratzak (burudunak), eta josteko gogoa.
Prezioa: 20 euro, tela, haria, azalpenak ....,  eta kafea barne.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian. 
Leku bi baino ez dira geratzen!!!!!!!!!!!

Hamabost lagun apuntatu dira, taldea osotuta daukagu. Hurrengo baterako beste 8ren izenak apuntatuta dauzkagu, oraingoan ez dute lekurik izan.
Hau bai arrakasta!!!!!!!!!!!!

Ikusi "Masustak eguzkitan" bloga, ikastaro honen propaganda polita egiten du-eta.

2012/11/23

Mendi irteerarako eguraldi iragarpena



Kaixo berbalagunok! Hemen gatoz berriro ere, hilean behin egiten ditugun eguraldi iragarpenak egitera. Badakizue larunbat honetan mendi irteera daukagula, Gernikatik hasi eta Gernikan bukatuko duguna. Buelta zirkularra inguruko bazterrak ondo ezagutzeko. Errigoitiko Metxika eta Zallobante auzoak ezagutuko ditugu. Bide batez, Maiaga tontortxoa ere zapalduko dugu bere 403 metro eskasekin eta bertatik jaitsiko gara Gernikara.

Portatuko zaigu eguraldia oraingoan?

Ez dakar amorru handirik, nahiko eguraldi goibela izango dugu. Hego haizea izango da hizpide, tarteka indar handiz ibiliko baita. Zerua lainotuta egongo da eta baliteke tantaren bat edo beste botatzea, euri epela, beti ere hego haizearekin datorrenez ezin gauza handirik bota, oro har, aterri izango dugu egun gehiena. Tenperaturak, herriko haizea dela eta, gotik ibiliko dira 18- 20 graduren mugan Gernikan, goietan haizearen ondorioz hotz sentsazioa areagotuko da, baina hotz handi barik.

Igandean ere nahiko eguraldi motela espero dugu, haizeak garrantzi gutxiago izango du, baina beti ere hego haizea nagusi dela. Ez dugu izango frenterik gainean, baina aldaketa zantzuak nabaritzen hasiko gara, datorren astean negu kontuak izango baititugu. Igandean zaparradazka txikiak izan genitzake baina litrotan ez dugu gauza handirik nabarituko. Egun osoan izango dugu arriskua, baina ez da izango eguraldi euritsurik. Tenperaturek  behera egin dezakete zerbait, hala ere ez dugu hotzik sentituko.

Datorren asterako negu kontuak aipatu beharko ditugu, trumoi hotsak, txingor zaparradak  eta goietan elurra izango dira hizpide. Astelehenetik aurrera euria erruz egingo du behetan eta Oiz mendia elurrez jantziko zaigu.

Orduan asteburu hau aprobetxatu mendi planak  egiteko, datorren astean udazkenean bagaude ere, neguak bere hatzaparrak erakutsi nahi izango ditu. Ilargiaren eragina izan daiteke, hilaren 28 an hilbete daukagu eta badirudi ilargi amandreak ere zerbait nahi digula esan oraingoan.

2012/11/19

Mendi irteera azaroaren 24an

Hil honetako irteera 24an egingo dugu, 14 kmko ibilbidea izango da. Beti bezala, goizeko 9:00etan udaletxearen aurrean elkartuko gara eta "Gernika-Lumo - Santa Ana - Metxika - Zallobante -Mailaga - Amillaga - Gernika" errekorridua egingo dugu.
Eman izena, lehenbailehen, AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegia.

2012/11/09

Josi alkondara, di-da!

Zure alkondara di-da josi gura baduzu, abenduaren 1ean goizeko 9:30etatik 13:00etara izango da tailerra."Masustak Eguzkitan" blogeko Maider Uribe izango dugu irakasle.
Josten jakin barik ere, alkondara dotorea egiteko modua izango dugu, jakin beharreko pausu guztiak bertan azalduko dizkigulako Maiderrek.
Ekarri behar direnak: artaziak, orratzak (burudunak), eta josteko gogoa.
Prezioa: 20 euro, materiala eta kafea barne.
Eman izena AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian. 

Ikusi "Masustak eguzkitan" bloga, ikastaro honen propaganda polita egiten du-eta.

2012/11/06

"Ezetz Jakin" lehiaketa


Soineko berria jantzita datorkigu "Ezetz Jakin" lehiaketa. Eskuratu, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu. Ea oraingoan zeu zaren irabazlea eta SAKONE jatetxean lagun birentzako afaria irabazten duzun.