2013/11/29

Mendi irteera 30ean, banatuko dugun triptikoa


Hona hemen, labatik atara barria, bihar irteeran banatuko dugun triptikoa. Dena delakoagatik joan ezina baduzu, hurrengo baten zure kontura egiteko ibilbidea duzu hemen.
Bihar, goizeko 9:00etan autobus geltokian elkartuko gara.
Astindu nagiak eta erdu gurekin!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2013/11/26

Euskeraren eguna, 2013

Euskararen egunaren inguruan antolatu ditugun ekintzak dituzue kartel honetan. Irakurri eta ahal duzuen neurrian parte hartu.

Gernika-Lumoko Berbalagunek honako hauek prestatu ditu: "hamaika orduko irakurraldia" abenduaren 3an, goizeko 9:00etatik 20:00etara,  eta Berbalagunek 10 urtetan atera dituen kartelak, argazkiak, gonbidapen txartelak, lehiaketak, .... erakusgai jarriko ditu Elai Alai arteo txikian abenduaren 2tik 12ra.

Aurtengo irakurraldirako aukeratu dugun liburua: Baleen Berbaroa, Edorta Jimenezena.

Gozatu gurekin!!!!!!!

2013/11/24

Azaroaren 30ean mendi irteera

Azaroko irteera 30ean izango da. Oraingoan, Ispasterren zehar ibiliko gara bertako ingurua ezagutzeko. Gernika-Lumotik hara, joan-etorria, autobusez egingo dugu, eta horren gastua ordaintzeko buruko 5 euro jarri beharko dugu.
Irteera, goizeko 9:00etan autobus geltokitik.
Eman izena AEKn edo Udal Euskaltegian.

2013/11/18

ALDABA aldizkarian elkarrizketa, 10 urte direla-eta

Gernika-Lumoko ALDABA aldizkarian, 180. zenbakian, 2013ko iraila-urrikoan guri egindako elkarrizketa agertzen da.

Honela amaitzen da elkarrizketa: "Ibilbide luzea, 10 urte. Beste hainbeste urte opa deutsaguz Berbalagun-eri, Gernika-Lumoko biztanle guztiak berbalagun egin arte"

2013/11/12

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hemen duzue azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Bete galderen erantzuna eta sartu kultur etxean dugun buzoian, eta zoria alde baduzu, JULEN jatetxean lagun birentzako afaria irabaz dezakezu.
Lehiaketa hau taldean, edo familiakoen artean betetzekoa da. Galdetu, galdetu, ...

2013/11/07

Bertsolaritza, saio didaktikoa

2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia dela eta, azaroaren 9an Gernika-Lumon izango den finalaurrekoa aitzakiatzat hartuta, Xabier Paya, bertsolaria, izan genuen hizlari, kultur etxean, azaroaren 6an Berbalagunek antolatutako ekitaldian.
Batez ere, lehenengoz txapelketako saio batera hurbilduko direnei zuzenduta zegoen bere emanaldia eta ordu eta erdiz ekin zion, etenik gabe.
50 bat entzule izan ginen, aurrikuspenak gaindituta, oso era atseginean azaldu zigun bertsolaritza zer den, komunikazioa.
Bertsoaren egitura, errima, neurria, doinua, metrika, e.a. eta baita ere Euskal Herriko txapelketen historia. Ondo merezitako txalo artean bukatu zuen eginkizuna.

2013/11/05

Saio didaktikoa, Bertsolari Txapelketa Nagusia

Azaroaren 6an, asteazkenean, arratsaldeko 19:30ean, Xabi Payak saio didaktikoa emango du Gernika-Lumoko kultur etxean.

Honelako galderei erantzungo die: Zer da Txapelketa Nagusia? Eta bertsolaritza? Zer egin behar dute bertsolariek? zertan pentsatzen dute? Zertarako gai-jartzailea? ....

Bertsozale elkarteak eta Gernika-Lumoko BERBALAGUNek antolatu dute saio hau.


2013/11/04

Mendi irteerako argazkiak, 2013-10-26

Urriaren 26an ikasturteko lehenengo irteera egin genuen. Gernika-Lumo/Ajangiz/Marmiz/Olazarra/Artzubi/Elexalde/Arratzu/Loiola Arratzu/Burgoa lepoa/Burgoa mendia/Uharka/Gernika-Lumo izan zen ibilbidea. Guztira 13,5 km. Goizeko 9:00etan udaletxearen aurrean elkartu, ikasturte honetan irteera kontuan dauzkagun asmoak azaldu eta martxan jarri ginen.
Errenteritik Ajangizerantz Oka errekaren ertzetik abiatu ginen...
Goiz osoan, eguraldia lagun izan genuen.
Astelehentxutxu ospatu arren, eta jai-zubia izan arren 40 lagun eta txakur bat elkartu ginen goiza elkarrekin pasatzeko....
..., lagunekin kontutxuak kontatzeko, ...
... paraje berriak ezagutzeko, baina euskeraz, jakina.
Bidez bide, Ajangizera heldu ginen.
Bertako frontoi berria arakatu ostean, herriko plazara hurbildu ginen, ...
Ajangizetik, Gernika-Lumo zeinen dotore ikusten den komentatu eta gero...
Koldok, alkate ohiak, taldearen argazkia atera zigun.
Marmizerantza abiatu ginen.
Bidezidor ederretatik ibili ginen.
Banan-banan pasatu behar....
Marmizetik Olazarrera jaitsi ginen. Golako errekaren ibarrean hainbat burdinola izan ziren iraganean. Horien artean Olazar izeneko hau; oraindik mantentzen ditu presa eta antepara.
Asto guztiek arrantza egiten dute?
Olazarretik Olatxura ....
Aho-korapiloa: Akerrak adarrak okerrak ditu.
Gola errekaren ur gardenak eta erriberako basoak errekaren osasun egoera ,zonalde honetan, nahiko ona dela adierazten digute.
Iratxe ederrak, garbiak eta osasuntsuak.
Paraje dotorea, ezta?
Erreka ertzetik...
Aibala! kirol-abentura da ala ....
... kirol-arriskutsua?
Metro eta erdi edo metro biko igoera egin behar izan genuen batak besteari lagunduta, bestela ezinezkoa zen hanka altxatzea.
Artzubi zubia gure aurrean!
Bateren batek arrantzan egin gura izan zuen....
Askok erromatar zubia dela dioten arren, badiduri XVI. mendean eraiki zutela zubi bitxi hau, Golako erreka zeharkatu ahal izateko.
Zenbat erromes igaroko ote ziren bertatik hainbat mendetan zehar!
Zubiaren erdiko puntuan badago harrizko pieza bitxi bat; Arratzu eta Mendata arteko muga markatzen duena.
Gure udazkeneko "lorak" ...
... "krabelinak" ...
Gola errekaren edertasuna bistan.
Mendata eta Arratzu arteko Erdi Aroko galtzada.
Artzubi zubiaren gaineko informazio-harria.
Elexalde-Arratzun Santo Tomas elizaren ondoan kopautxua egiten.
Arratzuko Loiola auzoaren ikuspegi ederra.
Burgoganarantza...
Aldapan gora egin behar, gero beherantza egiteko.
Bagoaz, kontu-kontari....
Inork laguntasunik behar du?
Oraingoan, argazkilaria ere argazkian.
Aldapan behera....
... eta behera egin, eta ...
... Uharkara heldu gara.
Bidegorri berritik herrirantz, Gernikarantz.

Amaitu da txangoa. Datorren hilean, azaroan, beste bat egingo dugu. Adi egon karteletara, blogera, prentsara!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!