2008/06/25

IRTEERA Gernika-Mundaka-Gernika

Ekainaren 28an, larunbata, Ardoaren eta Arrainaren ibilbide zati bat egingo dugu. Gernikan, goizeko 9 etan, tren geltokian elkartuko gara eta trenez Mundakaraino joango gara. Handik Gernikara oinez. Gidari lanak "Txiki"k egingo ditu.
13:00etan Gernikako Rugby tabernan Ramon Bilbao upeltegiko ardo dastaketan "Baste" izango dugu azalpenak ematen.
Parte hartu nahi duzuen guztiok eman izena AEKn edo Udal Euskaltegian.

2008/06/19

III. MINTZA EGUNA Getxon

III. Mintza Eguna Getxon



Arrasate, Arratia, Arrigorriaga, Barakaldo, Bergara, Derio, Deustua, Eibar, Elgoibar, Ermua, Galdakao, Gasteiz, Gernika, Getxo, Indautxu, Mahatserria, Orduña,... Euskal Herriko txoko guztietako mintzalagunak hurbildu ziren larunbatean Getxora, Mintza Egunaren hirugarren edizioa ospatzera. Gu Gernikatik 15 lagun joan ginen.

EGIZUko lagunek Euskal Herri osotik joandako 300 laguni ongi etorria emateko, Portu Zaharrean prestatutako hamaiketakoaren ostean (tortillak, sanwich-ak, muskuiluak,... sagardoa, txakolina, ura, ardoa,...) txalapartariak, Algortako Bertso Eskolako Inazio, Imanol eta Peio bertsolari gazteek bertaratutakoei hitzezko ongi etorria egin ondoren herria eta historia ezagutzeko bisita gidatuari ekin genion.

Xabier Payak gaixorik-edo zebilela abisua pasatu zuenez, Josu Larrañagak hartu zuen berak bete behar zuen lekua eta lehenengo geldiunea hamaiketakoa egindako lekutik oso hurbil izan zen, Etxetxu delakoaren parean. Azaldu zigunez, Portu zaharraren gaine-gainean dagoen etxetxoa garai bateko udaletxea izandakoa da. Hamaika kontu ekarri zituen gogora, gainera antzinako kofradiaren berri, arrantzaleak eta kofradia, portu zaharreko jaiek duten ospea, kalimotxo hitza bertan sortu zeneko istorioa (Kalimero laguna motza, itsusia, zela eta hitz jokoa egin omen zuten horrekin). Gaur egun Coca-Colak dauka erregistratuta kalimotxo hitza. "Un poco de chocolate" filmaren gorabeherak ere kontatu zizkigun.

Ondoren, Usategi parkera hurbildu ginen, Serantes mendi parera. Berez, gotorleku izateko eraiki zela, bertatik defendatzen zela Bilboko itsasadarraren sarrera, eta koloreetako banderak erabiltzen zirela bertan pasatzen zenaren berri Deusturaino helarazteko.... Getxoko auzoen berri ere eman zigun, Areetakoei "los muñecos" deitzen dietela, Algortakoen ezizena "guaito" dela, auzorik euskaldunena Andra Mari dela, ...

Gero, Getxo Antzokiko plazan bildu ginen eta bertan kalejira berezia egin genuen trikitixaren soinua eta batukadaren erritmua nahastu baitzituzten.

Ordu bietan metroa hartu, eta Erromon Udalak Santa Eugenia plazan jarritako karpa erraldoian batu ginen bazkaltzeko: paella, entsalada, oilaskoa patata frijituekin eta postrea zerbitzatu ziguten.

Bazkal ostean, orain arteko ohiturari jarraituz, mintzapraktika egitasmoetan ibilitako hainbat laguni omenaldi xumea egindakoan Patxi Perezez eta bere taldeak dantzan jarri zituzten bertaratutako ia gehienak.


HONA HEMEN ATERATAKO HAINBAT ARGAZKI:

Harrera egin ziguten lekua, Portu Zaharra.

Hamaiketako ederra ezta neska-mutilak? Horko tortillak prestatzeko bateren batzuk goizeko 6etan jaikiko ziren.

Lagun berriak ere egin genituen, arabarrak eta antolatzailetariko bat (Ereñokoa).
Jaten eta edaten, jendea gustura.
Zerua ere, geuretzat margotu zuten EGIZUko lagunek.

Zer neskak, gero dieta egiten duzuela esaten duzue!
Amaia, zenbatgarren tortilla da eskuko hori?

Portu Zaharreko eszenario naturala; horra hor txalapartariak eta bertsolariak.

Portu Zaharretik Etxetxurantza.
Dotore gero!
Atzeko hori, han ibili zen argazkiak atera eta atera. Zer Jose, ondo irten gara argazkietan?
Horra hor Josu Larrañaga azalpenak ematen.

Usategi parkean, Josuren azalpenak entzuten.

Jendeak jakin nahia zeukan, adi-adi ageri dira hor banderen kontua-eta entzuten.
Zer esan duzu Josu, "guaito" arrain bat dela? Han atzean dagoen Jonek ez du hori ulertu.
Niki horidunak antolatzaile ibili ziren, zorionak antolatzaileei.
Zer Zelina, Busturialdeko parajeak baino ederragoak dira horiek ala?
Busturialdekoak ez ezik Santutxuko jendea ere ageri da argazki horretan. Zer Joseba, zer moduz zuen Berbalagun taldean?Euskeraz egiteko aukerarik ez dute galtzen goiko horiek. Zer Ani, zu orain ere eguzkitan; berriro ere baltzituko zara.
Getxo Antzokiaren aurrean trikitixa entzuten.
Horietatik zeintzuk dira Busturialdekoak?
Eta hemen, ezagunik bai?
Batukada, txalaparta, espontaneoak,....
18 euro ordaindu eta zenbat gauza eman ziguten! hamaiketakoa, bazkaria, boligrafoa, telefono zorroa, gozoki bat, metrorako txartela, erromeria,...
Alberto ere beltzitu egin zaigu! Ani, laster konpetentzia egingo dizu horrek.
Paparrean 2 zenbakia dugunok metroan bigarren txandan sartu ginen. Dena ondo antolatuta eduki zuten EGIZUko lagunek.
Ene Pedro ere, azterketa egin eta gero, bazkarirako prest daukagu!
Jon eskalatzera joan beharrean gurekin etorri da.Gastronomia Baskakoek paella ederra prestatu digute, zein da bigarren platera?

Maribi, ez dago goserik ala?
Maitek zer egin behar du jan ala lo?
Bazkal ostean omenaldi xumea egin zieten hainbat laguni.
Erromeriako argazkiak ea nork atera zituen, argazkilari honek ez zuen astirik izan dantza nahikoa egin baitzuen.

2008/06/16

RAMON BILBAOren ligakoak

Krisian gaudela dioten arren batzuek edozein astegun buruzuritan egiten dute afaria. Hara hauek, Ramon Bilbao lagun dutela, hileroko afaria egiten. Eta non dago Jon?
Bete duzue "Ezetz Jakin" lehiaketa?

2008/06/15

BERBALAGUNkide berria

Badauzkagu kimu berriak ere. Gure Berbalagunkide gazteenak, Enarak, hilabete baino ez dauka. Hona hemen taldeko kide batzuk eta Marta ama, adurra dariola umeari begira.
Ongi etorri Berbalagunera.



2008/06/11

MINTZA EGUNA 2008

Aurton hirugarren MINTZA EGUNA ospatuko dugu. Oraingo honetan Getxon izango da ekainaren 14an.
Joan nahi duzuenok jarri kontaktoan, lehenbailehen, Gernika-Lumoko BERBALAGUNeko arduradunekin bazkari txartelak agintzeko. Bazkaria, hamaiketakoa, metroa eta erromeria 18 euro da.
Hona hemen egun horretarako kartela eta egitaraua:




2008/06/10

IRTEERA Gernika-Bizkaigane-Gernika

Hileroko irteera egin genuen maiatzaren 24an, zapatuan. Ibilbidea: Gernika - Lumo - Bizkaigane - Gernika. Eguraldi euritsua izan arren, 16 lagun animatu ginen eta euritako eta guzti han joan ginen "Txiki" gure gidari profezionalaren atzetik. Leku politak ikusi ahal izan genituen, hurrengoan ere berriro egiteko moduko ibilalditxoa da, hamabost kilometro baino ez dira-eta.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk, ea gustatzen zaizkizuen:




Hor goaz, Lumon zehar taldetxoetan.


Zallobante auzoan, eleiza dotorea ezta? Bertan ez nintzen konturatu baina, halako eleizak mereziko luke ate ederragorik ba!

Hara, ibilaldiaren informazioa batzen duen triptikoa banatu genienean nolako poza hartu zuten.
Zallobante auzoa markatzen duen seinalea ondo ikusi genuen, ez da horrela Roberto?
Bizkaigane elkarterako seinalea; hor bai eros daitezkeela gazta eta esne ona. Behi-esneaz, zein ardi-esneaz egindako gazta dute salgai. Orain arte halakorik jan ez baduzu, erosi, dastatu eta baloratu.
Kanpoan euria izanda, babesa ederra aurkitu zuten Bizkaiganeko ermitan.
Zer jaten ari zarete, bada? "Goxo" txakurrak badauka zer janik ala Txaro?

1936ko gudan hildako gudarien omenez, Errigoitiko Udalak 1984an jarri zuen plaka hau ermitaren atzeko aldean.
Bazenekiten Francok gerran hemendik eman zituela aginduak? Hark ere bazekien paraje ederrak zeintzuk diren!
Hor ageri diren horiek tripakada ederra egin zuten mailukiak jaten, leku horretatik mugitu gabe. Gozo ezta?
Ene "Txiki" gure gidaria ganadua batu ezinik dabil. Zer, gaur Orkon falta dugu atzetik joateko, ezta?

Koba-zuloaren aurkikuntzaren unea. Ausartenak baino ez ziren sartu.

Koban inspekzioa pasatu ondoren zein pozik datorren gure laguntxoa! Hemendik eleizaraino joan daitekeela diote.
Eta honek, zer ikusi ote du hor barruan, bada?
Hurrengoan aztertuko dugu koba hori behar den bezala.
Bagoaz txiri-txiri Lumorantza. Alberto, zer galdu duzu ba?
Amazoniasen ere halako parajerik ez!
Norako bidaia prestatzen hasi zaretela? Merezi du? Ezetz aurkitu inguru ederragorik!
Ene, ene, ene!!! horiek keriza lapurretan ari dira. Neuk esango diot Alfoni non ibili zareten!
Txoriek baino ez dituztela jaten keriza mingots horiek? bai zera!
Maite, zer esaten ari zara orain ere? Utzi Barrenari berbetan, orain bere txanda da.
Hona hemen printzesatxo bi, Irene eta Pili. Zer aurkitu dute? Niagarako ur-jauziaren antzekoa, ez duzue ikusten han atzean?

Ur-jauziak Maite ere harrituta utzi du.
Santa Ana ermita egoera penagarrian, ezta?
Nork daki zein lora klase den hau? Erakargarria da gero!

Forun gaude. Amaitu dira aldatsak eta aldats beherak!
Gernika Santa Ana ingurutik aterata.
Han barrenean, Gernikako kirol instalazioak: Bost Frontoiak, futbol zelaia, rugbi zelaia,... Lorategieta auzoa, ...

Badoa gure errebañua helmugarantza.
Eta, agindu genuen bezala, ordu bat eta erdietarako Marimetan izan ginen.
Hau izan zen gure helmuga. Hemendik batzuk euren zereginetara eta beste batzuk, ordea, Artekalera, poteoan.