Pages

2016/07/29

Irrintzi poteoa eta lehiaketa abuztuaren 10ean

BERBALAGUNek antolatuta, abuztuaren 10ean, Santa Luzian "irrintzi-poteoa eta ostean irrintzi-lehiaketa" mundiala!
Umeen eta nagusien atala izango dira. Animatu eta parte hartu; ez galdu sari onak irabazteko aukera.

2016/07/08

Ekaineko "Ezetz jakin" lehiaketaren irabazlea

Yolanda Sangroniz izan da ekaineko lehiaketaren irabazlea. Sasoie jatetxeak eman duen saria berarentzat izan da, lagun birentzako afaria.
85 erantzun jaso ditugu buzoian, eta erantzun guzti-guztiak ondo eman dutenak  48 izan dira.

ZORIONAK Yolanda!
 Saria ematean erabili dugun kartela.

OHARRA: Ikasturte honetako azken lehiaketa izan da. Azaroan jarriko dugu martxan 2016-2017 ikasturteko lehenengo lehiaketa.

2016/07/05

Guggenheimera irteera ekainaren 28an

 "Parisko eskola: 1900-1945" erakusketa ikustera joan ginen gidari eta guzti, Itziar Basterretxea izan genuen azalpenak ematen eta berarekin batera Amaia bere laguna eta lankidea.
 Arrakastatsua izan zen irteera, 30 lagun batu ginen Guggenheimen.
 Talde bi egin behar izan genituen: talde bat 16koa eta bestea 14koa.
 Itziarrek harri eta zur utzi gintuen bere azalpenekin.
 Gure taldean Monika ibili zen argazkiak ateratzen; beste taldean inori ez zitzaion bururatu argazkiak ateratzea.
 Jendez gainezka egon zen museoan eta momentu batzuetan ezin izan ginen gela batzuetan sartu besteak irten arte.
 Picasso, Kubismoa, ismoak, koloreak...

 Baten batek Calders-en eskulturari argazkia atera zion. Aiaiai
 Erakusketak ikusi eta gero batzuk San Franciscorantz egin genuen...
 Mina del Morron edo Larreburun argazkia atera genuen.
Dotore jarri dute inguru hori.

OHARRA: Datorren ikasturtean ere honelako beste bi behintzat egiteko asmoaz itzuli ginen.