Pages

2011/10/23

Gernika-Ajangiz-Gernika irteera

2011-2012 ikasturteko lehenengo irteera egin genuen larunbatean. Gernika-Lumo-Oka-Mentxeta-Etxerre-Eperlanda-Estilotza-Solaurren-Ajangiz-Gernika-Lumo ibilbidea aukeratu zuen "Txiki"k lehenengo irteera egiteko, 16 km. Eguraldi zoragarria eta inguruaz gozatzeko aukera ezin hobea izan genuen. 66 lagun batu ginen, 44 emakumezko eta 22 gizonezko.


Zer ikusi genuen?


Oka erreka eta bere ibarbasoa. Berrekondo, Okaren ibaiadar nagusienetako bat. Lurraska baserri eskola. Mentzeta dorretxea. Estilotza errota. GR 38aren zati bat, ardoaren eta arrainaren ibilbidea eta Mendieta auzoa eta bere eliza.

Hona hemen atera genituen argazkietariko batzuk:

Talde osoaren argazkia. Denok agertzen zarete?

Mentzeta dorretxea. Mentzetararrak muxikarren ahaideak ziren, oinaztarrei estuki lotutako Bizkaiko leinu nagusienetako bat.


Gozo txakurra ere gurekin etorri zen.


Udazkenak mila kolore erakusten dizkigu.


Autorik ez, baina zalduna bai.





Elosun egin genuen geldialdia.


Ura edan, ...


..., zeozertxo jan, ...


..., jatekoa trukatu, ...


"No pasar" dio hor. Zergatik ote?


Denok ere aho betean, indarrak hartzen.


Ibilaldian, estimatu egiten dira honelako geldiuneak.


jan, edan, berba egin, "komunera joan"


Elosuko baserritarra ere kontu kontari, berbalagun.


Forutarrak, muxikarrak, errenteriarrak, Zornotzakoak, Bilbokoak, Omakoak, ...

Belendizekoak, ajangiztarrak, Gabikakoak, Lumokoak, gernikarrak, Santa Luziakoak, Nabarnizekoak, ...


Elosu atzean utzi eta Estilotzarantza.


Gogoratzen duzue baserri honen izena?


Orain aldatsan gora, Kalbariorantza.


Erdia baino gehiago eginda daukagu, eutsi gogor!


Zaldiak ere geuri begira.


Aupa neskak, nongoak zarete?


Ajangizetik Gernika eta Lumo dotore ikusten dira.


Pribilegiatu batzuek, atzetik joan ginenok "porno" txiki bat ikusteko aukera izan genuen. Hara goiko irudi horiek.


Kapritxora egin dute etxeko horma, bai horixe!


Eta biki hauek? zuek erratu egin zarete, jantzi hori Foruko martxakoa izan zen.


Ajangizeko Mendieta auzora heldu gara. Hemen bai ederto, herriko taberna, jezarlekua, eleiza, ...


Hara bermeotarrak ere, Benidormen ote daude?


eta gure eguraldi-gizonak zer moduz egin du ibilalditxoa? Badakigu Arrate irratikoek eguraldiaren berri emateko deitu dizutenean geure txangoaren berri eman diezuna; BERBALAGUNen propaganda ere egin duzuna.


Tabernako ateetan "ataskoa", gogoa ala beharrizana?


Hona hemen Onaindiatarrak ere.


Gurutze, zer moduz ibilaldia? Hurrengo hilean ere gurekin etortzeko prest?


"Torre" daukagu hor ordenak ematen, amaitu da atsedenaldia. Goazen!


Bermeotarrek hemen daukate euren autoa. Hurrengora arte.


Hauek tabernan geratu dira lasai eta orain trena galduta datoz. Gero!


Zeuok ere trena galduta zatozte? Zer moduz esperientzia Irene?






Loli, ikusten da gustura ibili zarena.



Oharra: azaroaren 19an izango da hurrengo irteera, apuntatu agendan.

2011/10/17

mendi irteera urriaren 22an

Martxan hasi gara gu
Ikasturtearen lehenengo irteera urriaren 22an egingo dugu. Gernika-Ajangiz-Gernika, 16 km izango dira. Goizeko 9:00etan udaletxe aurrean elkartuko gara.

Eman izena Udal Euskaltegian edo AEKn.

2011/10/07

2011-2012 kanpainarako argazkiak

"euskara atsegin dut" dio ikasturte honetako leloak. Gure argazkiekin eta Euskal Herriko hainbat herritan ateratakoekin egin dute bideoa. Hara, Gernika-Lumon atera genituen argazki batzuk:




















































































































































































































































































































































































































Oharra: bideoa ikusteko klikatu blogeko aurreko sarreran.

2011/10/03

AEK-k, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian Atsegin dut! lemapean. Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da; euskara harreman sareak sortzeko tresna ere badela. "Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Atsegin duzu?



Azken aldian denon ahotan dabiltza interneteko sare sozialak. Harreman sare birtual horien balioa eta beharra ez dugu guk zalantzan jarriko, guk ere erabiltzen ditugu, baina egitako sare sozialak, aurrez aurreko harreman sareak, atsegin badituzu eta gainera euskara praktikatuz eraiki nahi badituzu, ez duzu inon ezer klikatu behar; eman izena Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean.

Mintzapraktika programa euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza. Hori dela eta, Euskal Herriko lurralde guztietako hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egitasmoetako partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta berria merkeago, eta beste hainbat abantaila.